2021/04/28

Pandemiak topaketa eta ekitaldi asko zaildu ditu. Baina baita beste elkartze batzuk ahalbidetu ere. Halaxe gertatu da Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) musikarien kasuan, pasa den irailean "Arineketan" diskoa argitaratu ondoren, urrats berria eman eta bihar estreinatuko baitute "Belauntxingoa" singlearen bideoa, eurekin batera partaide New Yorkeko ...
Gehiago irakurri...
2021/04/28

‘La Cocina del Vasco’ ekimen gastronomikoa Rio Cuartoko Euskal Etxeko lehendakari ohi den Sergio Eguiazuren proiektua da. Iaz jarri zuen martxan eta sukaldaritzarekiko bere zaletasuna eta euskal sustraiekiko maitasuna batzen ditu. Janaria bere etxean prestatu eta bertan saltzen du. Urtebete arrakastatsu eman ondoren eta euskal sukaldaritzak duen izen handia lagun, proiektuak etxeko mugak ...
Gehiago irakurri...
2021/04/27

FEVAren Batzar Orokorra online egin zuen Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) joan den larunbatean. Estatutuei jarraiki, bildutakoek elkartearen Zuzendaritzaren zati bat berritu zuten. Aho batez, bozkatzeko baldintzak betetzen zituen euskal etxeek honako Zuzendaritza Batzordea hautatu zuten, besteak beste, organo berrituan nabari dela Asier Iriberri sartzen dela Batzordean lehenengo lehendakariorde legez ...
Gehiago irakurri...
2021/04/26

Gaur duela 84 urte Franco generalaren aliatu ziren Hitlerrek eta Mussolinik bidalitako hegazkinek Gernika bonbardatu eta birrindu zuten, defentsa antiaereorik ez zuen herri honetan merkatu-egunean ziren baserritar eta herritarrak sarraskituz, helburu militarra ez zen populazio zibilaren kontra eginiko mota honetako lehenengo edo lehenengoetako eraso batean (egun batzuk lehenago Durango ere erasotua zuten). Mundu ...
Gehiago irakurri...
2021/04/23

Hogei minutuko dokumentala da "The Eight Province" (Zortzigarren Probintzia), Kyle Baker gazte kaliforniarra zuzendari duena. Apiril honetan Mother Tongue Zinemaldian aurkeztua du eta apiril amaiera arte ikusgai egongo da haren webgunean. Dokumentalak, artzaintzari lotutako euskaldunen emigrazioa Estatu Batuetako Mendebaldera joana den honetan, emigrazio horrek XX. mendean zehar AEBra gazterik ...
Gehiago irakurri...
2021/04/23

Astelehena apirilaren 26a da eta urtero bezala Bizkaiko herria izango da ekitaldien agerleku nagusia. Sarraskia gogora ekartzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute Gernikako hainbat elkartek (programa, hemen) eta euskal erakundeek. Diasporak ere bat egingo du eta mota askotako ekintzak burutuko dira, gehienak euskal etxeen esparruan. Osasun egoerak behartuta, asko sare sozialetan izango dira; hala ere, ...
Gehiago irakurri...
2021/04/22

Gaur ekingo dio Bartzelonako Euskal Etxeak urtean antolatzen dituen jaialdi nagusietakoa den Literaldiari, bizi dugun pandemia egoera kari saio guztiak online egingo dituela eta, beraz, nonahitik segitu ahal izango direla. Bost saio iragarri ditu, horietako lehena gaur bertan; arratsaldeko sei t'erdietan mintzatuko baita Zoom bidez Kike Amonarriz soziologoa "Euskararen bidegurutzetik" ...
Gehiago irakurri...
2021/04/22

Datorren astelehenean --Apirilaren 26-- 84 urte beteko dira Franco generalaren aliatu ziren hegazkin aleman eta italiarrek Gernikako herria bonbardatu zutenetik, hiria birrinduz eta merkatu egunean ari zen populazio zibila sarraskituz. Frankismoaren gezurrak atzean utziz eta hein handi batean Picassori eta George L. Steer bezalako kazetariei esker, erasoak eta bere oihartzunak denborarekin mugak ...
Gehiago irakurri...
2021/04/21

Astelehenean oroituko da munduan baina batez ere Euskal Herrian eta euskal diasporan Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrena. Bi egun lehenago, larunbatean, Picasso presents Gernika ikus-entzunezkoa ikusi ahal izango dugu online Youtuben. Lanak Bonbardaketak utzitako ondorioetan sakontzen du eta benetako istorio bat abiapuntu, familiarengandik aldendu eta atzerriratu behar izan zituzten neska-mutilek ...
Gehiago irakurri...
2021/04/21

Erabilgarri dauden baliabide teknikoei etekina atereaz, elkarrizketa polita egin zion atzo euskaraz Peru Magdalena euskal idazleari, Alacant-etik Durangora, Izaskun Kortazar irakaslearekin Alacant-eko Hizkuntza Eskola Ofizialean (HEO) euskara ikasten ari den ikasle talde batek HEOko B1.1 mailako lagunek sortzaile durangarrari (bertsolari eta idazlea izateaz gain, margolaria, dokumental egilea, etab ...
Gehiago irakurri...