Melbournen "Euskal Etxea Basque Society of Victoria" euskal etxe berria bultzatzen ari den taldeak San Tomas egunean bildu eta 2025eko azken elkarretaratzea egiteko deia egin die inguruan bizi diren edota egunotan bertan suerta daitezkeen euskaldunei (zabaldu mesedez deialdia)
Elkarretaratzeko deia Abenduaren 21erako da, 12etatik aurrera, Birrarung Marr jolastoki ondoan (Federation Squaren azpian, ibai ondoan).
"Bakoitzak jateko zerbait ekarri eta guztiek guztiona partekatuko dugu". "Batzordean jada patata tortila, entsaladilla rusa eta gazta tarta aipatu dira, beste gauzen artean", dioskute.
Bertaraino iristeko jarraipideak: "Jakin zazue, garraio publikoa, astebukaeretan dohain izango dela Victoria osoan zehar udara osoan. Kotxean gerturatu behar bazarete aparkaleku asko daude hiri gunean. Federation Square-ek ere aparkaleku bat du, eta erreserba egin daiteke hemen".
Euskarak presentzia polita dauka proiektuan. Martxoan Korrika ospatzea esku artean dagoen asmoa da, aurreko edizioetan egin izan duten legez..
Daramaten lana gertuagotik ezagutu eta segitu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


