euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Xuxen euskal zuzentzaile ortografikoa interneten bertan kontsulta daiteke orain, www.xuxen.com webgunean

06/05/2005

Xuxen zuzentzaileren portala interneten
Xuxen zuzentzaileren portala interneten

PUBLICIDAD

Xuxen softwareak --euskaraz idatzitako testuak ortografikoki zuzentzeko tresna baliosa denak-- hainbat bertsio ezagutu izan ditu sorreratik hona bere eraginkortasuna hobetze aldera. Oraintsu arte, zuzentzailea erabili izateko, interneten softwarea jaitsi eta bakoitzaren ordenagailuan instalatu beharra zegoen. Aurkeztu berri duten webgunearekin, euskal testuak on-line aztertu eta zuzendu daitezke, ordenagailuan programa berririk instalatu gabe.
Xuxen-en webgune berriak euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzeko aukera ematen du, ahalik eta modu erosoenean. Orain arte zuzenketa sofware hau erabili ahal izateko programa internetetik hartu eta norberaren ordenagailuan instalatu beharra bazegoen, webgune berriarekin zuzendu beharreko testua webgunean agertzen den laukitxoan erantsi eta xuxenweb-ek berak zuzenketak antzeman eta hitz proposamenak aurkeztuko dizkigu.

Sistemak bi zuzenketa modu ematen ditu:

-Zuzendu: aukera honen bidez zuzenketa azkarra egingo dugu. Testua aztertu ondoren, Xuxenek ezagutzen ez dituen hitz guztiak nabarmenduko ditu eta hitz ezezagun bakoitzaren gainean proposamen zerrenda bat erakutsiko du.

-Zuzenketa aurreratuan berriz, hitzez hitzeko zuzenketa egingo dugu. Bulegotika aplikazioetan jarraitzen den metodoa da hemen erabiltzen dena.

Hiztegi pertsonala kudeatzeko aukera ere eskaintzen da. Horretarako erabiltzailea erregistratu behar da. Zuzenketa egiten ari den bitartean, erabiltzaile erregistratuak bere hiztegia osatzeko aukera izango du. Honela, hurrengo zuzenketa batean, bere hiztegian dauden hitzak kontutan hartuko dira.


Lotura interesgarriak

XUXENweb
www.xuxen.com

Euskarazko beste software batzuk deskargatzeko
www.euskadi.net/euskara_soft/indice_e.htm


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia