Pirritx eta Porrotx-en emanaldia, Nafarroa Behereko eta Lasarteko Landaberri ikastolen arteko senidetze tresna
28/05/2005
PUBLICIDAD
Joan den astean Pirritx eta Porrotx pailazo taldea Donibane Garaziko ikastolan izan zen bisitan. Nafarroa Behereko ikastola guztietako ikasleentzat Patata, patata ikuskizuna eskeini zuten pailazoek. Esan behar da Garaziko, Ortzaizeko, Amikuzeko eta Oztibarreko ikastoletako haurrek ederki pasa zutela kantuan eta dantzan. Festari amaiera goxoa emateko elkarrekin bazkaldu zuten pailazoek eta Donibane Garaziko gurasoek. Landaberri Ikastolako guraso elkarteko ordezkaritza ere izan zen bertan. Berriki eman den ikastolen arteko senidetzea sendotzeko balio izan du ekitaldiak. Pirritx eta Porrotx pailazo taldeak senidetzearekin bat egin du eta aurrerantzean Nafarroa Beherearekiko harremana estutuko du «mugen gainetik euskara eta irria bat eginik». Pailazoen webgunea, hemen.