euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Literatur Emailuak, posta elektroniko bidezko asteroko literatura berri sorta, jadanik blog gisa irakurgai

18/09/2006

Literatur Emailuen blog berria
Literatur Emailuen blog berria

PUBLICIDAD

2002az geroztik euskal literatur munduak eman dituen albisteak eta nobedadeak astero-astero e-mail bidez bidali izan dituzte Susa argitaletxeak eta Armiarma literatur sareak, doako Literatur Emailuak zerbitzuaren bidez. Honakoan Emailuak blog bihurtuta datoz, tarte berrian orainarte bidalitako mezu edo albiste sorta guztiak irakurgai daudelarik. Bloga astero berritzen da, eta euskal literaturzaleek aurkitu ahal izango dituzte, besteak beste, literaturarekin zerikusia daukaten efemerideak, liburuen kritikak eta sarean osorik irakur daitezkeen liburu digital andana , RSS zerbitzua eta guzti.
Euskal literaturan gertatzen diren albiste, argitalpen eta ekitaldien informazioa eskuratu ahal izateko webgune berria jarri dute abian Susa argitaletxeak eta Armiarma literatur sareak hil honetan bertan. Literatur Emailuak da bere izena eta oinarria 2002ko urtarrilaz geroztik astero e-mail bidez igortzen den izen bereko doako informazio zerbitzua du. Orain Emailak blog bihurtu dira, eta e-mail bidalketen erritmoari jarraituz, astero-astero material berria igoko dute arduradunek webgunera.

Emailuen blogak orain arte egindako bidalketa guztiak bildu eta aurreko sail guztiak mantentzen ditu: literaturaren inguruko albisteak, argitalpenen berri, efemerideen gaineko loturak eta literatur ekimen ezberdinen agenda, besteak beste. Blogean gainera, Susa-literatura.com eta Armiarma.com guneetako informazio gehiago dauka eskura irakurleak, hala nola kritiken hemeroteka, nazioarteko efemerideak…


Lotura interesgarriak

Literatur Emailuen Bloga
www.armiarma.com/emailuok

Armiarma.com
Literaturaren sarea


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia