euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

IPARRALDEAN, %29 EUSKAL HIZTUN

11/12/2002

PUBLICIDAD

Euskarari buruzko galderak 1999ko errolda-itaunketan sartu ziren lehen aldiz eta orain Hizkuntza Kontseiluak eman berri dituen datuon arabera, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako biztanleen 63.000 hiritarrek (%29ak) menderatzen dute euskara, eta beste 13.000 ulertzeko gai dira. Frantsesa baino hitz egiten ez dutenak, berriz, %55 dira. Beste 22.000 herritarrek espainolez dakite, 8.000k ingelesez eta 4.000k okzitanieraz. Halaber Akitaniako biztanleen %28ak jakingo luke okzitaniera.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan 63.000 euskaldun daudela ­hiru herrialdeetako biztanleriaren %29­ utzi du agerian frantziar Estatuak 1999an egindako erroldak. Urte horretan, Frantziako Estatistika eta Ekonomi Azterketarako Institutuak (INSEE) euskarari buruzko galderak sartu zituen, lehen aldiz, errolda egiteko itaunketan. Euskaldun kopuru horretaz gain, beste 13.000k ulertzen dutela adierazi dute.
Gainera, INSEEren datuen arabera, Estatuko beste lurraldeetan ere badira euskal hiztunak. Esaterako, Akitanian 11.000 euskaldun bizi dira, Parisen 3.000 eta Estatuko beste toki batzuetan 4.000.

Frantsesa baino ez dakitenak 120.000 dira, datuen arabera; hots, biztanleriaren %55. Gaztelaniaz hitz egiten dutenak, berriz, 22.000 (%10) dira. Ingelesaz mintzatzen direnak 8.000 hiritar dira hiru herrialdeotan; biztanleriaren %4, hain zuzen. Okzitanierari buruzko datuak ere jaso dira inkesta horretan. Euskal Herrian lau mila hiztun daude INSEEren arabera. Akitaniako eskualde osoan 161.000 dira; hots, biztanleriaren %28.

Hiztunen kopurua ez ezik, hizkuntzen ezaguerak azken urteotan izan duen bilakaera ere aztertu du INSEEk. Esate baterako, 1914. urtean, I. Mundu Gerraren garaian, euskaldunen %44k gurasoengandik jaso zuten euskara, baina %27k baino ez zieten eman seme-alabei. 1950 inguruan %38k jaso zuten euskara eta %20k baino ez zieten pasatu hurrengoei.

Horrenbestez, 1975. urtera arte euskararen ezaguera etengabe maldan behera izan zen hiru herrialdeetan. «Geroztik, irudi du euskara berriz pizten ari dela, azken emaitzen arabera», azpimarratu zuen Hizkuntza Kontseiluak prentsa ohar batean. Honekin batera, lanbideari buruzko euskal hiztunen sailkapena ere jasotzen du INSEEren inkestak.

Alor honi dagokionez, erroldako datu aipagarriena da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako nekazarien %86,79 euskaldunak direla. Beraz, hiru herrialdeetako euskal hiztun guztien herena lurra zaintzeaz arduratzen da. Profesio liberal eta lantegietako arduradunen artean, berriz, euskararen ezaguera hagitz txikiagoa da, ez baita %10era iristen.

« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia