euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Berrikuntza nabariez, Euskaltzaindiak egun gutxi barru aurkez dezake bere webgune berria

12/12/2002

PUBLICIDAD

Prest dauka Euskaltzaindiak bere webgune berria. Euskarazko atala jadanik sarean, egun gutxi barru, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak amaiturik aurkeztuko du ofizialki...
Oraindik aurkeztu ez badu ere, Euskaltzaindiak (www.euskaltzaindia.net) webgune berria du. Akademiaren inguruan albiste izan direnak biltzeaz gain, Euskaltzaindiak berak kaleratu dituen azken arauak eta Hiztegi Batua txukun eta argiro eskaintzen dira webgune berrituan. Atalei dagokienez, webgunearen albistegiak euskara eta Akademiari buruzko berriak hartu ditu ardatz. Zuzenean atala, berriz, Hiztegi Batua eta euskararen arau nagusiak bilduko dituen atala du. Azken arauak-ek, ostera, idazteko orduan hainbati sortzen zaizkion zalantzak argitzea dauka xede. Baina webguneak atal eta ekarpen gehiago biltzen ditu.

Albistea Sustatu buletinean


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia