euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Berrehun bat idazleen argazkiak biltzen ditu 'Zaldi Ero idazleekin' webguneak, Miel Anjel Elustondo 'Zaldi Ero' idazle, kazetari eta marrazkigileak eginak

26/02/2004

'Zaldi Ero idazleekin' webgunearen azala
'Zaldi Ero idazleekin' webgunearen azala

PUBLICIDAD

Atzo aurkeztu zuen Susa argitaletxeak 'Zaldi Ero idazleekin' izeneko webgunea, urteetan zehar idazleekin izaniko solasaldietan Miel Anjel Elustondo 'Zaldi Ero'k eginiko hainbat argazki biltzen dituen interneteko txokoa. Berrehun bat dira oraingoz bertan kokaturiko argazkiak, euskal idazleenak ia guztiak. 'Zaldi Ero' eta Susaren asmoa, gunea emeki emeki argazki gehiagoz osatu eta idazleen testu, elkarrizketa, loturez eta bestelako informazioz hornitzea litzateke, literatur webgune osatu bat lortu arte. Susak, bestalde, berrikuntzak iragarri ditu armiarma.com webgunean martxotik aurrera. Besteak beste, Mikel Zarateren lanak eta Ustelaren liburuak onlinetuko dituzte.
EUSKAL KULTURA. Alfabetikoki ordenatura agertzen dira 'Zaldi Ero idazleekin' izeneko toki edo atal berriko berrehun argazkiok, Pedro Alberdi lehena, Imanol Zurutuza azkena. Idazle euskaldunak dira ia guztiak, literaturgileak normalean, baina ez beti. Kanpoko batzuk agertzen dira, baita hildako batzuk ere --euren hilobien argazkien bidez-- eta, lurraldeka ere, Euskal Herri osokoak topa daitezke, tartean Elustondok ongi ezagutzen duen Estatu Batuetako Diasporakoak, Renoko Monique Laxalt, Gloria Totoricaguena, William Douglass eta Joxe Mallea-Olaetxe kasu. Emakumeak hogeita hamar dira.

Susaren armiarma.com-eko parte da 'Zaldi Ero idazleekin'. Susa-koek iragarri eta sustatu.com-ek bildu dutenez, www.armiarma.com webgunea ere handituz joango da. Orain literatura gordailu baino ez da, baina udaberriarekin batera, literatur atari zabalagoa bihurtuko da, martxotik aurrera eduki gehiago sartzen joango baitira. Tartean Mikel Zarateren lan guztia on-line jarriko dute, aurten 25 urte betetzen baitira idazle lezamarra hil zela. Bestalde, Ustela editorialeko liburuak ere sarean jarriko dituzte.


Esteka osagarriak

'Zaldi Ero idazleekin'
www.armiarma.com/zaldiero

Ibiñagabeitia proiektua, literatur aldizkarien gordailua
www.armiarma.com

"Arma, tiro pun..." ipuina eta beste testu batzuk
Miel Anjel Elustondok idatziak

Elustondok Joseba Jaka beka irabazi (2003ko apirila)
AEBetako Renoko 1959ko Euskal Jaialdi giltzarriari buruzko saiakera egiteko

Albistea eta iruzkinak sustatu.com-en
'Zaldi Ero idazleekin': euskal idazleen argazkiak sarean


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia