Cristina Ertze euskal mexikarraren "Agurea eta balea" laburmetraia gaur, irailaren 24ean, aurkeztuko da "International Independent Film and Video Festival". Filmean, Cristinaren aitona zen Antonio de Ertze Garamendi-ren bizitza kontatzen da, eta bereziki, guda zibilaren azken egunetan 'Vita' untzi famatuan, errepublikar gobernuaren altxor galdua omen zeramala barkuan, Mexikoruntz itsasoratu zeneko pasartea. Cristina Mexiko DFn jaio zen, eta aitonaren kontakizunak entzunez hazi zen. Egun Edinburgh-en bizi da, eta bertako Bitter Blue Productions enpresarekin bere aitonaren bizipenak jasotzen dituen laburmetraia egin du. Filma Cannes jaialdiko Short Film Corner atalean aurkeztu zen lehen aldiz. Filmaren narrazioak aiton-amonek bilobei kontatzen dizkieten istorioen doinu poetiko eta fantasiazkoa mantentzen du.