euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtero bezala, gure agiantza eta desira onenekin agurtzen zaitugu, irakurle: Zorionak eta Urte Berri On & Emankorra!

2023/12/24

Olentzero hau merke atera zitzaigun duela pare bat urte, eta aurten ere gonbidatu egin dugu zorion iragarle!
Olentzero hau merke atera zitzaigun duela pare bat urte, eta aurten ere gonbidatu egin dugu zorion iragarle!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urtero bezala sasoi honetan, Gabon gaua, Eguberria eta, astebeteren buruan Urte Berria iritsita, aukera baliatzen dugu gure agiantza eta desira onenekin zeu agurtzeko, irakurle: Bat gehiago bete dugu, eta oraindik planak ari gara egiten aurtengoan hobekuntza berriak egiteko. Ea guztion nahi eta gurariak, desira eta agiantzak betetzen diren eta, hasteko, berotasunez eta maite gaituztenek inguratuta ospatzen ditugun egun hauek, joan zirenak ere gogoan lagun.

Asteartean, abenduaren 26an itzuliko gara berriz ere zuekin daukagun hitzordura. Eta urteko azken astea, gure azken aste izango dugu, urtarrilean ohi bezala ez baitugu emitituko ohiko buletina, barne lanetan segituko badugu ere. Baina hori astebete barru.

Bitartean, abenduaren 24 honetan, Zorionak eta besarkada beroa, adiskide!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia