euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariak gaur inauguratuko du Donostian Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra

2023/12/18

Giro ona atzo Gorka Alvarez Aranburuk (ezk) eta Marian Elorzak (esk) Mundu Batzarreko kideei bart Donostian egindako harrera hitzetan
Giro ona atzo Gorka Alvarez Aranburuk (ezk) eta Marian Elorzak (esk) Mundu Batzarreko kideei bart Donostian egindako harrera hitzetan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Atzo igandean zehar joan ziren iristen mundu osoko hainbat puntutatik Donostiara, eta euretako askok lehehengo afaria informala egin zuten elkarrekin hiriburu gipuzkoarreko Londres eta Ingalaterrako Hotelean, eta bertan egin zieten lehenengo harrera ez ofiziala Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk. Hotelean bertan lo egin eta gaur goizean prest egon behar dute egon Iñigo Urkullu lehendakaria buru egingo den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren irekiera-ekitaldirako.


Mundu Batzarreko partaideen afari informala atzo Donostiako Londres Hotelean


Zer euskaldunagorik 'Txoria Txori' kantatzea baino? Atzo ere ezin izan zuen falta

18 herrialde daude ordezkatuta, hiruna ordezkari bozkatzeko eskubidedun, eta eurekin bat egin zuten, atzo bertan Gaztemundu 2023 programa bukatua duten eta gaurtik aurrera Mundu Batzarreko saioetan partaide izango diren, mintzatzeko eskubidez baina bozkarik gabe, 15 gazteekin, eta baita ere Lehendakariak mundu osoko euskal komunitateetan gonbidatu dituen hamarnaka Diasporako euskaldunekin ere. Eurekin batera Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordeko kideak eta instituzioetako ordezkariak ere hartuko dute parte abenduaren 21era arte, ostegunera arte, Londres Hotela eta Kursaala egoitza izango dituen 8. Mundu Batzar honetan.

(ikus bihar bertako kronika)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia