euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk bertan behera utzi du AEBetako bertsolariei larunbat honetan San Frantziskon egin behar zien Omenaldia

2020/03/13

San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egitekoa zen 'Omenaldia AEBetako euskal bertsolariei' ekitaldiko afixa
San Frantziskoko Gure Euskal Etxean egitekoa zen 'Omenaldia AEBetako euskal bertsolariei' ekitaldiko afixa

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. NABOk sare sozialen bidez zabaldu du hartu duen erabakia, larunbat honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean AEBetako euskal bertsolariei egin behar zien Omenaldia bertan behera utziz, oraingoz ordezko datarik gabe. Erabakia derrigortua izan da, AEBetako eta Europa eta nazioarteko osasun alertagatik eta bereziki azken orduetan Tramp presidenteak aireportu estatubatuarrak Europatik etorritako hegaldi eta bisitariei ixteko jakinarazitako neurriek eraginda, gogoan izanik Omenaldiak Euskal Herritik etorritako bertsolari eta partaide gonbidatuak zeuzkala.

Gogoratu Ipar Amerikako Euskal Elkarteen Federazioa den NABO --North American Basque Organizations-- erakundeak 'Omenaldi Berezia' (sic) antolatu zuela larunbat honetan, martxoaren 14an, San Frantziskon, Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-eko instalazioetan, azken hamarkadetan AEBn bertsolaritzaren sua bizirik mantendu duten bertsolariei eskainia, langintza horretan gehien nabarmendu diren bost bertsolarietan pertsonifikatuta, hala nola San Frantziskoaldeko (Kalifornia) Gratien Alfaro, Jesus Arriada eta Johnny Curutchet, Rock Springseko (Wyoming) Martin Goicoechea eta Renoko (Nevada) Jesus Goñi.

Europatik gonbidatuta Euskal Herriko  bi bertsolarik behar zuten parte hartu Omenaldian, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluzek. Europatik ere, Xabier Paia bertsolari eta adituak Europatik behar zuen etorri. Ekitaldian, San Frantziskoko Franxua Bidaurreta zeukan gai-jartzaile eta Renoko Joxe Mallek behar zuen bertsolaritzari buruzko aurkezpen orokor labur bat egin.

Musika arloan ekitaldiko ardura Elkoko (Nevada) Mercedes Mendive akordeoilariaren esku zegoen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia