euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertu du Sofía Menviellek turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik

2021/12/31

Sofía Melvielle-k Euzko Alkartasuna hotelari buruzko bere tesia aurkeztu zuen
Sofía Melvielle-k Euzko Alkartasuna hotelari buruzko bere tesia aurkeztu zuen

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Sofia Melvielle Macachingoa da, Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko pilotaria, eta Turismoan lizentziatu berria. Pasa den azaroaren 15ean bere gradu tesia aurkeztu zuen Bahia Blancan, Hegoaldeko Unibertsitate Nazionalean (UNS, Universidad Nacional del Sur), Macachingo Euzko Alkartasuna hotelaren ekarpena ikertuz turismo kultural-sorgarriaren ikuspuntutik. Eta abenduaren 18an, aurkezpen formala egin zuen Santa Rosa hiriburuan, La Pampako Turismo Idazkaritzan. "Turismo kultural-sorgarria - Euzko Alkartasuna Hotela, euskal kultura ondarea Macachinen, La Pampa probintzian, Argentinan”.

Gogora dezagun Macachingo "Euzko Alkartasuna" euskal etxea 1959an sortu zela eta egoitza propioa izateko zuen beharra, izen bereko hotela eraikitzeko proiektuarekin lotu zutela. Euzko Alkartasuna hotela 1966 inauguratu zen eta Melvielleren tesiak haren ezaugarriak eta historia aztertzen ditu, tartean herriko komunitateak euskal kulturarekin dituen harremanak. Ikerlanak, hain zuzen, hotelak euskal kultura-ondare gisa dituen ezaugarriak aztertzen ditu, turismo kultural-sorgarriaren ikuspegitik.

Macachindarren gertuko harremana bertako euskal kulturarekin

Izan ere, turismo kultural-sorgarriaren kontzeptua ['turismo cultural-creativo'] funtsezkoa da Melvielleren tesian. Modalitate turistiko honek bisitariaren eta tokiko komunitatearen harreman eta parte-hartze aktiboa azpimarratzen du, eta kultura-trukea eta kultura-ondarearen garrantzia balioesten ditu. Tesiak turismo kultural-sorgarriaren alde egiten du eta luzatzen dituen proposamenen artean jarduera anitzak baliabide digitalen bidez hedatzea dago, alternatibak ondareari eusteko eta zirkuitu historiko kulturalen diseinua, beste hainbat neurrien artean.

Sofiak azaldu dio EuskalKultura.eus-i ikerketan gehien harritu zuena bertakoek Euzko Alkartasunaren jardueretan daukaten partaidetza maila izan zela eta hotelaren eta jatetxearen inguruan herritarrek duten ezagutza. Egindako inkestetan, harrituta geratu zen herritarren hotelarekiko eta honen baitango Iñaki jatetxearekiko identifikazio-maila ikusirik eta ohartzean euren interesaz euskal ondareari ezagutza maila handiagoa emateko turismo-mailan.

Sofia Melvielleren tesiak argi ikusten du immigranteek eraikitako herria den Macachinek bere euskal sustraiak aintzat hartu eta hauei balorea emateak daukan garrantzia. Bertako historia ikertu, berreskuratu, landu eta partekatzea proposatzen du, bertakoentzat eta bisitarientzat ikasgai eta aberasgarri.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia