euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euzko Etxean piztutako sute batek alarma eta sustoa sortu ditu La Platan, zorionez soilik kalte materialak eraginez

2024/02/28

Suhiltzaileak azkar joan ziren eta Euzko Etxeak La Platan duen egoitzako sutea garaiz kontrolatzea lortu zuten
Suhiltzaileak azkar joan ziren eta Euzko Etxeak La Platan duen egoitzako sutea garaiz kontrolatzea lortu zuten

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Euzko Etxean astearte goizalde honetan sortutako sute batek alarma eta sustoa eragin ditu La Platan. Sua Euzko Etxeko eraikinaren beheko solairuan, jatetxe aldean hasi omen da, 14 eta 58 kaleen izkinan dagoen egoitzan. Bizilagun baten abisuari esker, suhiltzaileak agudo bertaratu eta berehala kontrolatu ahal izan dute fokua. Zorionez, ez da kalte materialik suertatu, baina bai zenbait galera material.

Ikerketak ondoriozta dezakeena ezagutzeke, akats elektriko batek eragin duelakoan daude. Sugarrek kalteak eragin dituzte hormetan eta altzarietan eta, besteak beste, mahaietako oihalak, kafe-makina elektrikoak, salgaiak, tresna batzuk eta kutxa erregistratzailea, barruan zeukan diruarekin, suntsitu dituzte. Suhiltzaileek azkar esku hartu dutenez, sua ez da zabaldu eraikineko gainerako sektoreetara. Hala ere, kea eta kedarra Euskal Etxeko gela eta areto guztietaraino heldu dira, lehen solairuan kokatutako idazkaritza eta Matxin Burdin Liburutegia barne.

 
Jatetxearen eremuan piztu da sua, ustez elektrizitate-akats baten ondorioz

Euzko Etxetik Euskal Kultura.eus-i jakinarazi zaionez, jatetxeak itxita segitzen du, eta atzoko ekitaldi guztiak bertan behera geratu ziren, Hala ere, eta zalantzarik egon ez dadin, “Eguzkipean” Kanpamenduak ez du inolako aldaketarik izango eta programa iragarritakoaren arabera gauzatuko da datorren asteburuko larunbat-igandez, martxoaren 9ko eta 10ean, euskal etxe laplatatarra gogo bereziz antolatzaile.

Elkartasunez, animo La Platako lagunok!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia