euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com EuskalKultura.eus izaterako bidea ari da egiten: epe batez bi domeinuekin arituko gara

2019/07/24

EuskalKultura.com, EuskalKultura.eus izatera pasatu da
EuskalKultura.com, EuskalKultura.eus izatera pasatu da

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bi domeinuak gureak izaten segituko dute, baina transizio baten ondoren .eus izango da gure ekimenaren interneteko egoitza eta domeinu nagusia, .com-era sartzen direnak bertara bideraturik. Transizioak apur bat gehiago hartuko du gure posta helbideekin, oraingoz .com-ekoek segituko baitute. Abisatuko dugu noiz gertatzen den posta helbideen migrazioa. Datozen egun eta asteetan jakinaren gainean izango zaituztegu.

.eus-erako aldaketa logikoa zen, gure bezalako ekimen bat .eus domeinua sortzea eragin zuten ekimenen egoera eta baldintzetan zinez sartzen baita, euskara gure lan-tresna nagusia denez eta gure gai eta edukiak euskal gai eta kultur edukiak direnez. Barkatu migrazioak sor litzakeen eragozpenak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia