euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxe ugari eta euskal gizataldea bera partaide, Immigrantearen Eguna ospatu zen atzo Argentina osoan

2019/09/05

2019ko Immigrantearen Eguna Puerto Madryn-en
2019ko Immigrantearen Eguna Puerto Madryn-en

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Irailean zehar egingo dira Argentinan kolektibitate atzerritarren eta immigranteen omenezko jaialdiak. Hala ere, Immigrantearen Eguna irailaren 4a da, horrela ezarri zuelako 1949ko Gobernuak dekretu baten bidez. Euren herriak utzi behar izan zituzten eta Argentina bizileku hartu zuten hainbat gizon eta emakume gogoan, mota askotako ekintzak antolatzen dituzte udalek, gizataldeen elkarteak gonbidatu nagusi. Hori dela eta, eta urtero bezala, Puerto Madryngo Euskal Etxea euskal ordezkaria izan zen hiriko Plazoleta de las Banderas delako enparantzan. Etorritakoengatik-en izenean, Diana Lleonart-i egokitu zitzaion aurten banderaduna izatea.

Maipu hirian, Buenos Aires probintzian, ere ospatu zuten Immigrantearen Eguna, kasu honetan Immigranteen Monumentuan. Anaitasuna Euskal Etxea bertan egon zen ikurrina eta bandera argentinarrarekin. Eta Villa Mariako euskal jatorriko lagunek ere ospatu zuten, hauek Balear Etxeko kideek antolatutako jai batean.

Nazio mailan, gainera, FEVAk eta Urrundik Euskal Etxeko erreferente batzuek hartu zuten parte Parana hirian egin zen Kolektibitateen Buruzagien 3. Topaketa Nazionalean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia