euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erne ibili! Martxoaren 1ean iluntzeko 6etan irekiko da epea NABOren 2024ko Udalekurako, lekuak berehala ahitu ohi

2024/02/29

NABOren Udaleku ekainaren 16tik 28ra egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan
NABOren Udaleku ekainaren 16tik 28ra egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan

PUBLIZITATEA

San Frantzisko, AEB. Zabaldu eta itxi. Di-da. Azken urteotan, 10-15 bat minutu baizik, eta gutxiago ere iraun du zabalik izena emateko epeak, tarte horretan ahitu baitira eskaintzen ziren ehundik gora lekuak. Arratsaldeko seietan epea zabaltzen denean (AEBetako PST Mendebaldeko orduan: Euskal Herrian larunbateko goizaldeko 3ak), berehala, azkar eta denbora batere galdu gabe behar da sartu eta bururatu izen-ematea. NABOn Udalekuz arduratzen den Valerie Etcharren Arrechea-ren esanetan azken urteotan ez da haurrik kanpoan geratu, baina arrisku hori beti dago airean.

Bihar ostirala da martxoaren 1a, eta erne ibiltzeko unea. Izena ematea NABOren webgunearen bidez behar da egin. Ordura arte, orrialdea hor egongo da, baina seietan "Udaleku application" dioen laukia aktibatuko da eta bertan klik egin eta bete beharrekoak beteta bururatu ahal izang da izen-emate prozesua. Hemen beraz beharko da sartuta egon 18:00etan, eta "Udaleku application" laukia aktibatzen denean, eskatzen diren datuak bete.

Bekak eta Aita Tillous fondoa

NABOk urtero udan antolatzen duen Udaleku jarduera San Frantziskon izango da aurten, bertako Valerie (Etcharren) Arrechea arduradun. Gogoratu 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoentzako ekimen bat dela, NABOko kide diren euskal etxeetako bazkide eta euren umeentzat.

Aurten ekainaren 16tik 28ra bitartean egingo da, gai nagusia Iparraldea izango duelarik, Estat arazoaku Batuetako eta Euskal Herriko begirale eta irakasleez. Parte hartzeko kuota, 500 euro, guztia barne. Beka sistema bat badago, parte hartu nahi eta arazo ekonomikoak izan ditzaketen familientzat.

Hori eta bestelako edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara udaleku@nabasque.eus, diskrezio osoa gordeko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia