euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eraldaroa', Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarra: Jean Flesher, Eneko Dorronsoro eta Juan Pedro Arin Aholku Batzordekide (eta VI)

2024/01/05

Mundu Batzarrak hauta hiru Aholku Batzordekideak dira: Eneko Dorronsoro (Bartzelona, argazkian), Jean Flesher (AEB) eta Juan Pedro Arin (Uruguai)
Mundu Batzarrak hauta hiru Aholku Batzordekideak dira: Eneko Dorronsoro (Bartzelona, argazkian), Jean Flesher (AEB) eta Juan Pedro Arin (Uruguai)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Mundu Batzarreko azken egunean, bozkatzeko eskubideko kongresukideek, Euskal Etxeek Lehendakariaren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordean dauzkaten hiru ordezkariak hautatu zituzten. Jean Flesherrek (AEB) errepikatu zuen; Europatik Bartzelonako Euskal Etxeko Eneko Dorronsorok Unai Lauzirikaren lekukoa hartu zuen (Alemanian bizi zen Lauzirika Euskal Herrian bizi da gaur egun). Eta Hego Ameriketan, Arantxa Anitua postua berritzeko aurkeztu ez zenez, bi hautagaien arteko lehia gertatu zen, bat argentinarra eta uruguaitarra bestea, azkenean Uruguaiko FIVUko lehendakari den Juan Pedro Arin atera zela Aholku Batzordekide, Argentina eta Uruguaiko jarraiko bideotan islatuko denez. Hona Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarreko ordezkaritza eta partaideen iritzi eta balantze bideoen azken bilduma. Oraingoan Kuba, Argentina, Gaztemundu, Estatu Batuak, Japonia, Uruguai (Juan Pedro Arin) eta Kolonbia.


Kuba: Renato García Egusquiza Habanako ABVN (Asociación Vasco Navarra de Beneficencia) EEko lehendakaria da


Arantxa Anitua FEVAko lehendakariak protagonismo gehiago eskatzen du Argentinarentzat


Gaztemunduko Julieta Rosso (Euskaltzaleak, Baires) eta Pablo Casanova (CVC, Santiago)


Estatu Batuetako NABO federazioko lehendakari Jean Flesher


Tokyoko Euskal Etxea: euskaldun zintzo eta akademiko eta euskaltzale engaiatua den Sho Hagio


Uruguai: FIVUko presidente Juan Pedro Arin, Batzarrean Aholku Batzordekide hautatua


Kolonbia: Bogotáko Euskal Etxeko lehendakari aurten sartua, Gregorio Usunaga



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia