euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bira hasiko du larunbat honetan Managuan 'Baleazaleak' obrarekin 'Ostomila' txotxongilo talde irundarrak

2024/02/21

‘Baleazaleak’ antzezlanaren Managuako Rubén Darío Antzoki Nazionaleko emanaldien flyerra
‘Baleazaleak’ antzezlanaren Managuako Rubén Darío Antzoki Nazionaleko emanaldien flyerra

PUBLIZITATEA

Managua, Nikaragua. Datorren larunbat eta igandean, otsailaren 24an eta 25ean, egingo dute ‘Baleazaleak’ obraren aurkezpena ‘Ostomila’ txotxongilo talde irundarreko kideek Managuan, Nikaraguan hasiera emanez, beraz (maiatzeraino luzatuko den eta Kuban bukatuko duten Erdialdeko Amerikan eta Karibean barrena egingo duten) birari, bukatu ere taldeak Matanzas-ko Festitim Nazioarteko Txotxongilo jaialdi famatuan parte hartuz bukatuko dutela.

‘Baleazaleak’ Elaia neskatoa protagonista duen fikziozko antzezlana da, Selma Huxley historialariak Kanada eta Ternuako lurraldeetan euskal baleazaleen presentziaz egin aurkikuntzak oinarri hartzen dituena, eta euskal marinelek bertako Mi’kmaq leinu eta kulturarekin izandako harremana, euren elementu mitologikoak eta moldeak ere islatuz. Ternua eszenario nagusi, obran zehar euskal balezaleen gorabeherak kontatzen dituzten zenbait kanta herrikoi ere entzun daitezke zuzenean, baita Mi’kmaq doinuak ere.


‘Baleazaleak’ obra Bilbon estreinatu du Ostomila taldeak joan den urte hondarrean

Gogora dezagun ‘Ostomila’ Zoa Tamara Cuellar Meza antzerki aditu nikaraguarraren eta Ruben Mejuto Fernandez musikari irundarraren proiektua dela. Irungo Udala eta Etxepare Euskal Institutua babesle, ‘Baleazaleak’ azaroan estreinatu zuen bikoteak Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian.

Baleazaleak’ lanaren Erdialdeko Amerikako bi lehenengo emanaldiak Managuako Ruben Dario Antzoki Nazionalean egingo dira hurrenez urren datorren larunbatean eta igandean, arratsaldeko 4etan, Pilar Aguirre areto esperimentalean, sarrera 250 cordobako prezioan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia