euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aristerrazu: Saiatu zara inoiz erromeria batean online parte hartzen? Gaur saia zaitezke, etxetik, Elizagoien Ahizpekin

2020/04/19

Gaurko erromeria birtualera deitu duen Elizagoien Ahizpak bikote etxalartarrak Mallorcako Artea Euskal Etxean jo zuen iaz
Gaurko erromeria birtualera deitu duen Elizagoien Ahizpak bikote etxalartarrak Mallorcako Artea Euskal Etxean jo zuen iaz

PUBLIZITATEA

Aia, Gipuzkoa. Aristerrazukoa, Gipuzkoa eta Euskal Herriko azken urteotako erromeria tradizional famatuena da seguruenik, Aiako Andatza auzoan. Trikitixa jotzaileen izenik ezagunenak pasatu dira bertatik eta trikitilari berrien harrobia eta trebalekua ere bada, baita dantzazaleen bilgune eta gozatoki ere. Sei hamarkadatik gorako historia duen hitzordu honek erronka berri bati ekin dio egunotan, Koronaburisarekin bere saioak bertan behera utzita. Gaur igandea, apirilaren 19a, hitzordua Elizagoien Ahizpak bikote etxalartarrarekin zen, eta hauek oso konforme ez zeudelarik ekitaldia kantzelatzearekin, erromeria egitea erabaki dute, baina oraingoan birtuala, online.

Esan dezagun Diasporarekin, euskal etxeen munduarekin, izan dutela harremana iaz  Itsaso eta Irune Elizagoienek, gogoan baitugu abenduan Mallorcan jo zutela, bertako Artea Euskal Etxeak Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.

Gaurko saioa, berriz, bestelakoa izango da, etxetik egingo baitute Itsaso eta Irune Elizagoienek, gaur arratsaldean Instagram eta Facebook bidez

Euskal Herriko 19:00etan. Argentinan 14:00ak direla, eta Kalifornian goizeko 10:00ak.

Funtzionatzen badu, gehiago etor litezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia