euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Egiazutarren Topaketara bildutakoek Melchor Egiazuk 1910ean egindako teila bana jaso zuten oroigarri

2019/10/18

Argentinako Egiazutarren 3. Topaketa, aurten, Rafaelan
Argentinako Egiazutarren 3. Topaketa, aurten, Rafaelan

PUBLIZITATEA

Rafaela, Argentina. Egiazutar argentinarren 3. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 13an, egin zen, Santa Fe probintziako Rafaela herrian, guztiak Eibarren jaio eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Egiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen ondorengo, ehun bat partaide. Rafaela (Santa Fe) bertakoez gain, honako lekuetatik inguratu ziren: Parana eta Victoria (Entre Rios probintzia); Resistencia (Chaco); Dolores eta Escobar (Buenos Aires probintzia); Rio Cuarto (Cordoba) eta Buenos Aires hiriburua. “Eta kasu batzuetan, 700 kilometro ere egin behar izan zituzten”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i topaketen bultzatzaile nagusia den Sergio Eguiazuk.

“Gure asmoa da urtetik urtera interesa ez beheititu eta ahultzea. Eta lortzen ari gara; izan ere ehun bat lagun bildu gara eta pozik esan dezaket gazte ugari ere bildu zaizkigula". "Poz-pozik gaude eta datorren urteko Topaketarako data eta egoitza adostu ditugu dagoeneko. Escobarren izango da, urriaren 11an”, jakinarazi digu Egiazuk.

Nobedade gisa, aurtengo Topaketaren oroigarria teila bat izan zen. “Frantziar estiloko teila bat, Melchor Eguiazuk egiten zituenetakoa. Melchor Eguiazuk lantegia zuen Santa Fen, ibaiaren ertzean, baina 1910. urtean ibaiak gainezka egin zuen, lantegia suntsitz. Duela gutxi gure lehengusu batzuek aurkitu zituen birraitonak fabrikatutako teila batzuk Corrienteseko landetxe batean eta eskuratu egin zituen; eta Topaketan, oroigarri oparitu banatu ahal izan ditugu”, kontatu digu, hunkituta, Rio Cuartoko Euskal Etxeko erreferente ere baden Sergio Egiazuk.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia