euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelako 88 onuradun 2023ko premia larriko dirulaguntzen deialdian

2023/12/22

Kuba eta Argentina ondotik Venezuela da premia larriko laguntza gehien jasotzen duen herrialdea. Argazkian, Caracaseko Eusko Etxea eta bertako lehendakari Ibane Azpiritxaga, aste honetan partaide izan dena Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrean Donostian
Kuba eta Argentina ondotik Venezuela da premia larriko laguntza gehien jasotzen duen herrialdea. Argazkian, Caracaseko Eusko Etxea eta bertako lehendakari Ibane Azpiritxaga, aste honetan partaide izan dena Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarrean Donostian

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Abenduaren 20ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 5eko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2023ari diokionez.

Orotara 212.000 euro banatu dira 88 pertsona onuradunen artean, Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelan. Euretarik:

-Argentinakoak 19 dira, (Euskal etxeen herriak, Buenos Aires, Chacabuco, José C. Paz, La Plata, Laprida, Mar del Plata, Río Cuarto, Rosario, Tandil eta Maipú) diru-kopurua orotara, 32.421, 60 euro
Kolonbiakoa, 1 (Caldas), diru-kopurua orotara, 155,15 euro
Kubakoak, 33 (Habana), banatutako diru-kopurua orotara, 103.794,57 euro
Perukoa, 1 (Trujillo), diru-kopurua, 1.718,64 euro
- Txilekoak, 16 (Vila del Mar-Valparaíso eta Santiago), diru-kopurua orotara, 29.981,30 euro
- Venezuelakoak, 18 (Caracas eta Carabobo), diru-kopurua orotara, 43.928,73 euro

Dirulaguntzen xehetasunak, kopuru zehatzekin herrialdeka, izen-deitura eta euskal etxe bitartekariekin behar bezala xehetuak hemen kontsulta daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia