euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: Joseba Bilbao pilotari necocheatar sarituaren bideo elkarrizketa COVID-19 berrogeialdi sasoi honetan

2020/06/11

Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko Joseba Bilbao pilotari euskal-argentinarrarekin
Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko Joseba Bilbao pilotari euskal-argentinarrarekin

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Pilota munduan dabitzatenek, Argentinan zein nazioarteko txapelketetan, ezagutzen dute Necocheako Joseba Bilbao. Txikitandik Necocheako Euzko Etxeko partaide, halaxe izan dira baita ere bere familiako hiru belaunaldi, bere aitona Alfredo Bilbao, aurten 75 urte betetzen ari den Euzko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta Josebaren aitak ere, Carlosek, iaz joana, bere onenak eman baitzizkion guztion bigarren etxea izan den erakunde honi. Eta zer esanik ez Hernanin hainbat urtez bertakoei euskara irakasten ibilitako bere arreba Maitez.

Joseba pertsona estimatua da ez bakarrik baina bereziki Necochean, euskal komunitate barne eta kanpoan. Necochean daukan izen onaren berri ematen dute azken urteotan eman dizkioten sari eta aitorpenek, horien artean aipa daiteke Necocheako Hiriak "Hijo Dilecto de la Ciudad de Necochea" izendatu izana; edo hiriko sinboloa den "Puente Colgande de Oro", hiriko kirol kazetariek emana. Gaztea izan arren, pilotan aritzeko adinean gora ari dela, honako solasaldia izan du berarekin TSN Noticias atariko "Elkarrizketak berrogeialdian" saioak, bere ibilbideas, pilotaz, berrogeialdiaz, planez eta etorkizunaz.


Joseba Bilbaoren bideoa TSN Necochea-ko 'Pará la pelota'-ko 'Entrevistas en cuarentena' saioan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia