euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aita Anttonek meza emango du online gaur igandea eta bihar Eguberria Kaliforniako Merced herriko St Patricks-etik

2023/12/24

Aita Antton Egiguren abade frantziskotar bidaniarra AEBko euskal komunitatearen kapilau edo omoniera da 2014 hondarretik
Aita Antton Egiguren abade frantziskotar bidaniarra AEBko euskal komunitatearen kapilau edo omoniera da 2014 hondarretik

PUBLIZITATEA

Merced, Kalifornia, AEB. Estatu Batuetako euskaldunek kapilau edo omoniera den Aita Antton Egigurenek meza emango du gaur igandea, eta bihar Eguberri eguna, egoitza duen Merced herri kaliforniarretik, bertako St Patricks parrokiatik. Ohi bezala, meza ingelesez eta euskaraz izango da, eta komunitatean hildakoak izango ditu bereziki gogoan. Bi egunetako meza ordua, Kaliforniako 8:45ak izango dira, Euskal Herrian 17:45ak, eta funtzioa Artzai Ona, AEBko euskal elkarte katolikoaren Facebooketik segitu ahal izango da zuzenean, baita ondoren ere, bertan geratuko den mezaren grabaketari esker.

Euren eskakizunak mezarako eta komentario eta iradokizunak bidali nahi dituztenak, info@basquecatholic.org helbidearen bidez egin dezakete.

Gaur igandeko mezako kantu eta irakurgaiak euskaraz zein ingelesez segitu nahi dituztenek, berriz, hemendik jaitsi ditzakete edo bertan irakurri.

- Artzai Onaren webgunea
- Artzai Onaren aste honetako Berripapera
- Berripaperera harpidetzeko, hemen
- Dohaintzak egiteko, hemen
- Jean Iribarne arnegitarraren elizkizuna abenduaren 18an Elkon



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia