euskal diaspora eta kultura

2008/09/29
Telebista parte hartzailearen premisa xede dutela eta webgunea berrituta hasi dira berriz Kanaldude telebistan lanean, udan bideorik eskaini gabe egon ondoren. Horrek ez du esan nahi geldirik egon direnik, eta irail honetan jarri dituzte dagoeneko euren webgunean sei bideo, horietariko bat Kaliforniako Noka taldeak Euskal Herrira egindako bisita erakusten duelarik. Historia zabala duen internet bidezko telebista honek proiektu frango lituzke buruan, telebista herritarrengana zabaltzeaz gain, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan telebista kate bat sortzea, Lapurdiko kostaldean iada lanean dabilen ITelebistarekin elkarlanean.
2008/09/29
General Villegas-eko Euskal Etxeko kideak gero eta hurbilago daukate euren ekimen ugarien aterpe izango den eraikin egoki bat eskuratzeko ametsa, izan ere, joan den abuztuan hasi baitziren egoitza berria altxatzen. Nahiz eta oraindik goiz den lanen amaiera-datarik ipintzeko, buru belarri hasi dira lanean eta laster eraikinak bere burdinezko egitura eta teilatua izango ditu.
2008/09/26
Angeluko Argileak koroa Quebec aldean izan da abuztuan, lurralde honen sortzearen 400 urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko gonbitea jaso ostean. Ipar Ameriketako herri honen historian euskaldunek izan dute zerikusirik eta harreman hori berreskuratu eta omentzeko asmoarekin antolatu zen euskal kantarien bidaia. Quebec-en eta Montrealen izan ziren kantariak eta bertako euskaldunekin biltzeko parada izan zuten, EuskalKultura.com-ek aurreko artikuluetan agertu zuenez. Jarraian, informazio hori biribiltzeko, Herria astekariak aste honetan plazaratu duen artikulua.
2008/09/26
Euskaltzaindiak bere XVI. Nazioarteko Biltzarra egingo du urriaren 6tik 10era Iruñeko Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean. Biltzarraren izenburua "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" izango da eta bertan Pirinioetako bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak izango dituzte hizpide. Hitzaldiak ez ezik, musika emanaldiak eta ekitaldi osagarriak ere izango dira Biltzarrean, bai eta teknologia berriei buruzko mahai inguru bat ere. Gainera, Henrike Knörr zena omenduko dute biltzarkideek, "In Memoriam Henrike Knörr" ekitaldian. Bestalde, Euskaltzaindiak gaur aukeratu du Knörren ordezkoa izango den euskaltzain berria: Patxi Uribarren aramaioarra.
2008/09/26
2008/09/25
Nekane Echeverria azpeitiarra 1982tik bizi da Argentinako Chaco probintziako Resistencia hiriburuan, senarrarekin batera bertara aldatu zenetik, eta 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko kide da. Immigrantearen Eguna ospatzeko ekitaldietan, Chacoko Diputatu Ganbararen omenaldia jaso du, beste hainbat nazionalitatetako jenderekin batera, komunitateari eginiko ekarpenengatik.
2008/09/25
Juanjo Olasagarre idazle arbizuarrak Italiako hainbat hiritan 'Ezinezko maletak' eleberriaren itzulpena aurkeztuko du. 'Valigie impossibili' izenburuarekin argitaratu du liburua Gran Via argitaletxeak, Roberta Gozziren itzulpenarekin. Liburua 2004an plazaratu zen eta urte berean Kritikaren Saria jaso zuen. Aipatzekoa da gaztelerazko itzulpena oraindik ez dagoela kalean, urriaren amaieran plazaratuko baitu Bassarai argitaletxeak. Italiako aurkezpenak asteartean, irailaren 30ean, Milanen hasiko dira eta ondoren Turinen (urriaren 1ean), Erroman (urriaren 2an) eta Pontederan (urriaren 5ean) izango da Olasagarre.
2008/09/25
2008/09/24
2008/09/24
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak lagunduta, Globalkultura Elkarteak "II. Memoriaren sareak 08" literatur lehiaketa antolatu du. Gizartea sentiberatzeko asmoarekin antolatzen den lehiaketa honek historia ezagutzea eta babestearen garrantzia nahi du zabaldu. Horretarako, 1901-2000. urteen arteko 160 bat argazki jarri ditu bere webgunean eta lehiakideek kontakizun labur bat osatu beharko dute horietan oinarriturik. Argazkiek Bizkaiko irudi, pertsonaia, pasarte, ofizio, ikuspegi edo lekuak erakusten dituzte. Iaz ere jaso ziren lanak Diasporako euskaldunek idatziak, Kolonbia, Peru, Txile, Mexiko, Argentina, Kuba eta Uruguaitik, hain zuzen, eta sarituetakoen artean Peruko lan bat sartu zen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus