euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskoNews & Media webgune eta buletin digitalak 10 urteurrena diseinu berriarekin estreinatu du

2008/09/10

EuskoNews-ek diseinu berria jantzi du urteurrena ospatzeko Hamar urte bete ditu EuskoNews astekari digitalak kultura eta zientzia internetez hedatzen, oraintxe 90 urte betetzen dituen Eusko Ikaskuntza erakundeak sustatuta. 1998ko irailaren 8an sareratu zen lehen aldiz, eta harrez gero, '452 zenbaki, 116 monografiko, 9.500 artikulu baino gehiago eta 2.722 kolaboratzaile' pasa dira sareko euskal topagune honetatik, arduradunek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Kolaboratzaile horien artean munduko euskaldun asko ere izan dira, euskal etxe eta atzerriko euskal gizataldeen historiaren berri emanez Kosmopolita atalaren bidez. 'Atal honek izugarrizko harrera izan zuen, batez ere Diasporako euskaldunen artean', azaltzen du Euskonews-eko zuzendari Arantxa Cuestak. 'Izan ere, argitaratu ditzakegun baino artikulu gehiago bidaltzen dizkigute'.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako euskal elkarteak Europako Euskal Etxeen II. Bilkuraren balioespen baikorra egiten du

2008/09/09

Europako Euskal Etxeetako ordezkariak, bileran Pasa den asteburuan egin zen Bartzelonako Euskal Etxean Europako Euskal Etxeen II. Bilkura. "Oso positiboa eta aberasgarria izan da, izan ere, urte osoan urruti garenez, garrantzitsua da elkarrekin urtean behin behintzat egotea", azaldu dio EuskalKultura.com Bartzelonako elkarteko lehendakari Aitor Arrutik. Elkar ezagutu eta amankomunean dituzten berdintasun eta ezberdintasunez jabetzeaz gain, Europako Euskal Etxeen I. Argazki Lehiaketa antolatzeko ekimena abiazten ari dira. Berlin, Frankfurt, Montpellier, Bordele, Paue, Parise eta Mallorkako ordezkariek hartu dute parte bertan.

Gehiago irakurri...


Club Vasco Argentino Gure Echea, beste euskal etxe bat Buenos Aireseko bihotzean

2008/09/09

Alkartasuna Koraleko partaideak Duela 80 bat urte, gazte euskaldun batzuek leku egoki bat behar zuten euren ekimenak eta idealak loratzen ikusteko. Hori dela eta, indarrak batu zituzten eta, dirulaguntzarik gabe, Gure Echea erakundea sortzea lortu zuten. Gaur egun, haien ahaleginaren isla ikus daiteke Buenos Aireseko Balvanera auzoan, Juan Domingo Peron kaleko 2143. zenbakian. Pilota eta igeriketa dira nagusiak orain eskaintzen dituzten kiroleen artean. Kulturaren alorrean, berriz, hamabost urte bete dituen Alkartasuna Korala da etxeko altxorra.

Gehiago irakurri...


Getariako "Saraleguinea" Museoak Jacques-Hippolyte Lesca amerikanuaren bizitzari buruz erakusketa antolatu du

2008/09/09

Getariako "Saraleguinea" etxea, museoaren egoitza Getaria lapurtarreko "Saraleguinea" museoak erakusketa antolatu du urriaren 31 arte Jacques-Hippolyte Lescaren bizitza eta ibilbideari buruz. Bere lehenengo mendeurrena betetzen ari den "Saraleguinea" etxea J.H. Lesca indianoak eraiki zuen Rio de la Platatik itzultzean. Gizon lapurtar honek garrantzi handia izan zuen XIX. mende bukaera-XX.aren hasieran Rio de la Platako ekonomian. Erakusketak "Saraleguinea edo Jaques-Hippolyte Lesca jaunaren 3 bizitzak" izenburua darama eta Lescak Argentinan eta Lapurdin izandako bizipenak ditu erakusgai.

Gehiago irakurri...


Bordeleko EEak euskarazko webgunea estreinatu du: 'euskarari diogun atxikimendua erakutsi nahi dugu'

2008/09/08

Euskal Etxeako lehendakari Jean-Marc Goyhenechek HABEko Joseba Erkiziarekin euskara eskolak emateko hitzarmena sinatu zuen iaz Munduko euskal etxe gero eta gehiago interneten abantailak ikusi eta euren webgune propioa sortzeko pausua ematen ari dira. Webgune gehienek herrialdeko hizkuntza erabiltzen dute --Argentinan gaztelera, AEBetan ingelesa...-- baina gero eta gehiago dira euskarari dagokion lekua egiten ari zaizkionak ere. Horietako bat izan da berriki Bordeleko Euskal Etxea. 'Euskal Etxe baten webguneak euskarazko bertsiorik ez edukitzea mainguka ibilitzea bezalakotsu duzu', azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko komunikazio arduradun David Mujikak, mundu osoko euskaldunek Bordeleko Euskal Etxearen berri izatea erraztuko duelaren esperoan.

Gehiago irakurri...


Argentina paletan eta Euskal Herria eskuz, Txileko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketako indartsuenak izan dira

2008/09/08

Pilotariak sari banaketan Pasa den astean eta asteburu honetan jokatu den Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketan Argentinako eta Euskal Herriko selekzioek lortu dituzte dominik gehienak. Argentinak hiru urrezko domina eta Euskal Herriak domina kopuru gehien lortu ditu, lau orotara: bi urrezko zilarrezko bat eta brontzezko bat. Eskuzko OPEN Txapelketan Waltary-Elorriaga bikotea izan da garaile. Maila handia ikusi ahal izan da txapelketa honetan eta bertaratutakoek ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri...


Ukan 2008 kanpainaren 'Pixka bat es mucho' abestiak 100.000 bisita jaso ditu bere webgunean

2008/09/05

Ukan 2008 kanpainaren balantzearen aurkezpena Donostian 'Udako abestia', horrela definitu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak 'Pixka bat es mucho' kanta, euskara eta hizkuntzen elkarbizitzaren aldeko Ukan kanpainaren ikurra. Abestiak 100.000 bisita jaso ditu bere webgunean, 55.000 aldiz ikusi dute Youtube atarian eta Euskadi Gaztea irratiaren entzuenen zerrendan sartu da. Abestia zabaltzeko sorturiko taldeak hainbat kontzertu eman ditu uda honetan, eta kantaren karaoke bertsioa Japoniako karaoke webgune ezagun batean jarri dute. Kanpainari bukaera emateko azken txanpa indartsua prestatu dute arduradunek, Donostiako Estropadetan egingo diren ekitaldi eta kontzertuekin.

Gehiago irakurri...


Marixabel Azpillaga hautetsiak Concepcion del Uruguayko Ibai Txori Euskal Etxea bisitatu du asteburuan

2008/09/05

Marixabel Azpillaga hautetsia Argachá profesorea ondoan duela, joan den igandean Concepcion del Uruguayn eskainitako hitzaldiaren ondotik Marixabel Azpillaga eusko legebiltzarkidea Concepcion del Uruguay herri argentinarreko 'Ibai Txori' Euskal Etxera heldu zen joan den asteburuan, Argentina eta Uruguain zehar ematen ari den hitzaldi itzuliaren baitan. 'Erabaki, eraikitzeko' izenburupean herriko Joan Paulo II.a Aretoan eskainitako solasaren ondotik, hautetsiak Celomar Argachá profesorearen 'Col. del Uruguay J.J. de Urquiza' liburuaren ale bat jaso zuen opari gisa egilearen beraren eskutik, segidan Ibai Txoriren egoitza bisitatu zuelarik herri erdigunean.

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Euskal Asteko behin-behineko egitaraua argitaratu du

2008/09/05

La Platako Euzko Etxea izango da Euskal Astearen egoitza aurten Diasporako jai garrantzisuenetako bat da Argentinako Euskal Astea eta aurten ere milaka lagun elkartuko dira, bertakoak nahiz kanpokoak, euskal komunitatearen jai handi honetara. La Platan, aste horretan zehar --urriaren 26tik azaroaren 2a bitartean-- bilerak, ekintza politikoak, kulturalak eta ikuskizun ugari egingo dituzte. Hori guztia prestatzeko lan eskerga egin behar da eta horretan dabiltza Euzko Etxea-ko kideak azken hilabete hauetan. Azken uneko aldaketarik izan daitekeen arren, jaialdiaren antolatzaileek argitaratu dute dagoeneko behin-behineko argitaraua.

Gehiago irakurri...


Argentina-Euskal Herria, Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketako eskuzko finaletan

2008/09/04

Euskal Selekzioa Santiagoko Euzko Etxean Munduko Pilota Batzarrak Txilen antolatu duen I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa finalen atarian da. Eskuz, banaka nahiz binakakoan euskaldunak eta argentinarrak arituko dira txapelaren bila nor baino nor, euskaldunek boliviarrei eta argentinarrek mexikarrei irabazi ostean, bai buruz burukoan bai binakakoan. Larruzko palako finalerdietan berriz, uruguaiarrek euskaldunen aurka jokatu beharko dute. Beste finalerdian, Argentina eta Venezuela ariko dira. Emakumezkoen Gomazko Paletan Uruguai, Txile, Mexiko eta Argentina izango dira finalerdietan, norgehiagokak zehazteko badaude ere. Gizonezkoetan, Txile-Euskal Herria eta Uruguai-Venezuela, bi partida hauek erabakiko dute finala zein den.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia