euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espainiak irabazi ditu Rosarioko Nafar Etxean jokatu den 22 azpiko Munduko Pilota Txapelketako lau modalitateak

2008/10/21

Etxeko Selekzioa, Argentina (argazkia: solopaleta.com) Espainia jaun eta jabe izan da Rosarioko Nafar Etxean bukatu berri den 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako lau modalitateetan: eskuz banaka eta binaka, pala motza eta larruzko paletan. Orotara hamabi selekziok hartu dute parte Nazioarteko Pilota Federazioak, Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak antolatutako txapelketa honetan: Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador, Estatu Batuak, Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela izan dira, hain zuzen, parte hartzaileak. Txapelketarekin oso gustura azaldu dira antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


Gose, Katamalo, Benito Lertxundi eta beste asko Bartzelonan hasiko den Euskal Herria Sona! jaialdian

2008/10/21

Gose taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 31an Euskal musikak berotuko ditu udazkeneko gauak Bartzelonan, bertako Euskal Etxeak antolatu duen Euskal Herria Sona! jaialdiaren edizio berri bati esker. Kontzertuak larunbat honetan hasiko dira, Seiren Taldearen eskutik eta hilabeteaz gaindi luzatuko dira, abenduaren 6a bitartean. Jaialdiaren proposamena oso zabala da: Gose, Katamalo, Benito Lertxundi, Esne Beltza eta Maialen Errotabehere izango dira bertan, besteak beste. Horrezaz gain txalaparta, euskal dantza eta haurrentzako tailerrak ere egingo dituzte, euskal kultura musika eta soinuen bidez ezagutzera emateko.

Gehiago irakurri...


Trikizio musika taldea AEBetara doa, kontzertuak emango ditu Kaliforniako Bakersfield-en eta Nevadako Renon

2008/10/20

Trikizio taldeak Genevan (Suitza) eman zuen kontzertu batean. Trikizio taldea ezaguna da Euskal Herriko plazetan. Euskal Herriko erromeria askotan parte hartu izan dute eta esperientzia zabala daukate jaiei giroa jartzeko orduan. Urriaren 22an eta 24an Bakersfield-en (Kalifornia) joko dute, Euskal Etxean eta Noriega euskal hotelean, hurrenez hurren, hirian 'Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegia' egiten ari dela-eta, eta azaroaren 8an Renon, bertako San Martin jaia eta NABO bilerarekin batera. Urriaren 21etik azaroaren 9ra luzatuko den bidaian oporrak eta euskal bilerak musikaz janztea tartekatu behar dute Trikiziokoek.

Gehiago irakurri...


Chicagon SPRIk eta orain Euskarrik Philadelphian, laguntza emango diete euskal enpresei AEBetan ezartzeko

2008/10/20

Ana Agirren Industria sailburua Gamesa enpresak Pensylvanian duen lantegian (argazkia Spri.es) Ana Agirre, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak joan den ostiralean bukatu zuen Chicagon AEBtara egin duen bidaia ofiziala, hiri honetako SPRI (Industriako Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) euskal erakundearen egoitza bisitatuz. Agirrek bidaiaren oso balioespen baikorra egin du, asteartean Philadelphian inauguratu zuten Euskarri bulegoak euskal enpresek AEBetan izan dezaketen zabalkundean izango duen garrantzia azpimarratuz. Agirreren esanetan Euskarri AEBetarako sarbidea izango da hainbat euskal enpresarentzat.

Gehiago irakurri...


Etzi hasiko da Bakersfield-en, Kalifornian, V. Mugaz Gaindi Mintegia, 'Basques in the West' goiburupean

2008/10/20

V. Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegiaren afixa Uruguaiko Montevideon bertako euskal ondareari buruzko mintegia amaitu berria denean, Kaliforniako Bakersfield-en prest daude aurtengoan 'Basques in the West' izenpean Estatu Batuetako euskal ondareaz garatuko den V. Mugaz Gaindi Mintegia etzi asteazkenean hasteko. Hiru egunez luzatuko den elkarretaratzea Bakersfield-eko Euskal Etxeak, NABOk, EuskoSarek eta Kaliforniako Estatu Unibertsitateak Bakersfield-en duen kanpusak antolatua da. Aurreko lau mintegiak Euskal Herrian (Baiona-Uztaritzen, Gasteizen, Portugaleten) eta Montevideon eginak ditu Mugaz Gaindik.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka EEak gaur arratsaldean banatuko ditu bere literatur sariak: Nora Gimenez eta Fabio Echarri garaile

2008/10/17

Fabio Echarri, galardonado con el segundo premio Tres Arroyos herri argentinarreko Hiru Erreka Euskal Etxeak gaur arratsaldean banatuko ditu 'Egiazko edo alegiazko immigrante bati elkarrizketa' izenpean deitu zituen literatur sariak. Irabazleak, Tres Arroyos bertako Nora Gimenez eta Chaco probintziako Fabio Echarri izan dira. Esan bezala, sarien emate ekitaldia Hiru Errekak deitu duen ekitaldi batean izango da, arratsaldeko zazpietan, Euskal Etxearen egoitzean, Sarmiento 375ean.

Gehiago irakurri...


Ohiko arrakasta handiaz egin du Chascomuseko Zingirako Euskaldunak EEak bere XVIII. Euskal Festa

2008/10/17

Ekitaldiak Chascomus bertako 'Eusko Hazia'ko dantzari taldeen eta Cañuelaseko Euskal Etxeko dantzarien partaidetza eta trebezia bildu zuen (argazkiak Pedro Mauregui Larranda) Urtero lortzen duen isla eta oihartzun handiaz egin da joan den larunbatean Chascomus herri argentinarrean bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Festa, aurtengoan bere XVIII. edizioan. Egunari pilota txapelketa batekin ekin zitzaion, ondoren esker-emate meza Katedralean, alkate hauteskundeak, euskara stand-a eta euskal dantzekin segi eta gauez berbena herrikoiarekin amaitzeko.

Gehiago irakurri...


Unai Basurkok beste estropada bati ekingo dio azaroaren 9an, munduari bira eskalarik gabe emanez

2008/10/17

Unai Basurko 'Pakea Bizkaia' belaontzian Unai Basurko itsasgizonak (Portugalete, 1973) beste proiektu bati ekingo dio datorren azaroaren bederatzitik aurrera: Vendée Globe estropadan hartuko du parte, lau urtean behin antolatzen den lehia, munduari bira inongo eskalarik gabe ematea helburu. 'Gogotsu' dagoela erronkari ekiteko adierazi dio EuskalKultura.com-i portugaletetarrak. Munduan barrena itsasoz egin dituen bidaietan euskal etxe eta komunitateak ezagutu izan ditu Basurkok, tartean Sidney-koa, Australian, eta Valparaiso-koa, Txilen. 'Guztietan oso ondo hartu naute, eta benetan eskertzen diet' diosku.

Gehiago irakurri...


Kolorez beteriko ikuskizuna Llavalloleko Euskal Echearen Euskal Jaian: argazkiak (eta II)

2008/10/17

Eskolako txikiak pozik aritu ziren Euskal Jaian (argazkiak Alicia Eguiguren) Dantzariz jantzitako 1.500 ikasle gazte bildu ziren Llavalloleko Euskal Echea eskolaren urteroko Euskal Jaian eta kolorez beteriko irudi jendetsua sortu zuten. EuskalKultura.com-ek jarraian irudi horiek irakurleekin partekatu nahi ditu, Alicia Eguigurenek egindako argazki erreportaiari esker. Urtero legez ikasleek Euskal Echeako errubi zelaia bete eta kalejira alaian aritu ziren, horrela eskola sortu zuten euskal argentinarrei omenaldia eginez.

Gehiago irakurri...


Ipar Kaliforniako Euskal Besta eta NABO Kantari Eguna egin ditu asteburuan Rocklin-eko Euskal Etxeak

2008/10/16

Kaliforniako (AEB) Rocklin-eko 'Iparreko Ibarra' EEko dantzariak, Andrew Goyhenetche banderari (argazkia Yvonne Goyhenetche) Egun polita, iragan larunbatean, urriak 11, Ipar Kaliforniako (AEB) Rocklin-eko 'Iparreko Ibarra' Euskal Etxeak deiturik Marysville ondoko Lincoln herrian egin dena. Tokiko Euskal Etxe gaztearen ohiko euskaldun bestarekin bateginik, NABO Kantari Eguna antolatzea ere bere gain hartu dute Rocklin-eko euskaldunek, lehen aldikoz. Eta eguna xarmantki joan da, orotara afaltzeko 230 presuna bildu direlarik, tartean goizean mus txapelgoan arizan, eta bazkalondoren Kantari Egunean arizan haur, gazte eta helduak. Kluba hasi zutenetik gertatu bezala, familia giroko elgarretaratzea da hemen egiten dena, haur eta gaztetxo frango bildurik, eta anitx urtez!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia