euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lurra otxotea bihar Bordeleko Operan eta 'Musikaren Besta' astelehenean, Bordeleko Eskual Etxearen eskutik

2010/06/17

Asteleheneko Musika Bestaren afixa Musikaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira han-hemenka munduan eta horiekin bat egingo du helduden astelehenean Bordeleko Eskual Etxeak 'Musikaren Besta' izenaz antolatu duen egitarauarekin. Hor arituko dira arratsaldeko sei t'erdietatik aurrera Kantuz taldea, Xitoak eta Biltzarra dantzariak eta Bestalariak korala, eguna dantzaldi batekin bururatzeko. Lehenago, eta zintzurra bustitzeko aurrekari gisa, emanaldi bat iragarri da bihar ostiralerako, Euskal Etxeari lotutako Lurra otxoteak kantu euskaldun emanaldi bat eskainiko baitu, Bordeleko Operak eraturik.

Gehiago irakurri...


Windows 7 eta Live eskuragarri dagoeneko euskaraz; segi saretik aurkezpena gaur arratsaldez Bilbon

2010/06/17

Microsoft-en webgunetik jaitsi daiteke XP euskaratzeko aplikazioa

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Unión Vasca euskal etxeak II. Txikien Topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du

2010/06/17

Txikien kalejira Bahia Blancan egindako euskal astean 2009. urtean Bahia Blancako Beti Aurrera Dantza taldeko txikiek oso proposamen polita daukate Buenos Aires probintziako hegoaldean dauden euskal etxeetako txikientzat. Ekitaldia 5 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta dantzariek ez ezik, dantzariak ez direnek ere har dezakete parte, baita euren familiek ere. Hitzordua datorren ekainaren 26an izango da, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara, eta mota askotako ekintzak egingo dira, tartean, jolasak, kirolak, kantak eta dantzak. Horretaz gain, eta umeen bilkura aprobetxatuz, San Juan gaua ospatuko da, dagokion euskal estiloko sua eta guzti.

Gehiago irakurri...


Errenteriako (Gipuzkoa) bi abesbatza Txinako Munduko Abesbatza Txapelketan lehiatuko dira uztailean

2010/06/16

Errenteriako Landarbaso abesbatza. Errenteriako gipuzkoar herriko Orereta eta Landarbaso abesbatzak, uztailaren 15etik 25era Txinako Shaoxing herrian izango den Munduko Abesbatza Txapelketan lehiatuko dira. Landarbaso abesbatza eta Orereta abesbatza, Alemania, Australia, Belgika, Kolonbia, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, AEB, Gales, Grezia, hungaria, Indonesia, Italia, Malasia, Mexiko, Filipinas, Polonia, Txekiar Errepublika, errusia, Hegoafrika, Suezia eta Turkiako beste abesbatza batzuekin arituko dira kantuan.

Gehiago irakurri...


Bigarren Mendeurrenaren ohiartzunak Chascomusen, Gral. Villegasen eta Buenos Airesen (IV)

2010/06/16

Chascomus-eko euskaldunek herriko kabalkadan hartu zuten parte Azken asteotan Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrena dela-eta egindako bilkura eta ospakizunak izan dira nagusi Argentinako euskal etxe gehienetan, eta pixkanaka-pixkanaka ekitaldi hauen berri heltzen ari da gure erredakziora. Era askotako ekimenak gauzatu dira euskal etxeetan; kasu batzuetan, euskaldunak kaleetara atera dira herriko ospakizunetan parte hartzeko; beste kasu batzuetan ekitaldiak euskal etxeetako egoitzetan antolatu dira. Era batera edo bestera beti sentimendu bera aldarrikatuz: askatasunarekiko engaiamendua. Hona hemen, 'Zingirako Euskaldunak', 'Villegas’ko Euskaldunak' eta Euskaltzaleak euskal etxeen ospakizunen zehaztasunak.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea-ko ikasleen gurasoek ikastaro bat bururatu dute Udako Euskal Unibertsitatearekin

2010/06/15

Pedro Beramendi ikastaroko klase bat ematen Proiektua abiatu zenetik, duela bi urte, otsailean ematen dira Buenos Airesen bertako 'Udako Euskal Unibertsitate'aren kurtsoak. Hala ere, programa honen arduradunen zereginak urte osokoak dira. Datorren urteko ekimenaren zabalkundea joan den apirilean hasi zen, esaterako, Buenos Airesko Liburu Azokaren testuinguruan. Ekain honetan, berriz, 2011ri begira, Udako Euskal Unibertsitateko antolatzaileek Euskal Echea Institutu euskalargentinarreko Gurasoen Elkartearekin batera, Euskal Herriko Kulturari buruzko oinarrizko ikastaro bat egin berri dute. Klasea bukatuta, irakasle eta ikasleek elkarrekin bazkaldu zuten bertako 'Guretzat' jantokian. Irailean, beste ikastaro bat egingo da, baina jende guztiari zabalik.

Gehiago irakurri...


Diasporako realzaleek bat egin dute gipuzkoar jaiarekin: baita Bartzelonako Euskal Etxean ere

2010/06/15

Realzaleak Lehen Mailarako igoera ospatzen, Bartzelonako Euskal Etxean. Bertan bizi denak ez du erraza 'egitate futbolzaleari' ihes egitea: Gipuzkoak txuri-urdinez bizi ditu egunok, igandean, hiru urtez bigarrenean aritu ondoren, Realak Lehen Mailara igotzea lortu zuenetik. Jokalariek "maila gainditzeko %99,96ko aukera zuten", eta egoera eta kinka berezi horrek mundu osoko realzaleak telebista aurrean edo internetera konektatuta jarri zituen, "Realak berea duen kategoria" nola lortzen zuen entzun edo ikusteko. Arbitroak partidaren bukaera adierazi bezain pronto kalera atera ziren oraindik kalean ez zeuden realzaleak. Bartzelonako Euskal Etxean partida ikusi zutenek ere Kataluniako hiriburuko kaleetara zabaldu zituzten ospakizunak.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagones-ko 'Beti Aurrera Aberri Etxea' egoitza propioa izateko ametsetik gero eta hurbilago

2010/06/14

'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labiano eta Bautista Mendioroz, Rio Negro probintziako gobernadoreordea hitzarmena sinatzen Joan den ekainaren 2an Viedma eta Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'ko lehendakaria den Isabel del Carmen Labianok eta Rio Negro probintziako gobernadoreordea den Bautista Mendioroz-ek hitzarmen bat sinatu zuten Argentinako Patagonian kokatuta dagoen euskal etxe honek egoitza propioa lor dezan. Hitzarmenaren bidez, Probintziako Parlamentuak eta euskal etxeak jabegoak trukatu zituzten, hau da, Parlamentuak etxe bat eman zion euskal etxeari eta horren truke, euskal etxeak bere jabegoko lursail handi bat zion Parlamentuari. “Jaso dugun etxeari gutxi egin behar zaio martxan jartzeko moduan egoteko”, azaldu diote euskal etxekoek EuskalKultura.com-i. “Laster prest egongo da egoitza euskara eta dantza klaseak, eta abesbatzaren entseguak ere bertan egiteko. Hamahiru urte itxaron behar izan dugu baina badirudi aurki ametsa egia bihurtuko dela”, adierazi dute euskal etxetik, pozik.

Gehiago irakurri...


Udalbiltzako kideen aldeko elkartasun kanpaina Argentina eta Uruguain, uztailean epaituko dituztela-eta

2010/06/14

Udalbiltzak bultzatzen duen EHNA euskal agiriaren aurkezpen ekitaldia Argentinako Mar del Platan, artxiboko irudi batean. Bere EHNA sinatzen ari da Cesar Arrondo, Mariana Fernandez Castelli eta Veronica Domingo begira dituela. Datorren uztailaren 15ean Udalbiltza kasuaren ahozko epaiketak hasi behar duela-eta, Argentina eta Uruguaitik Cesar Arrondo, Mariana Fernandez Castelli, Gloria Zuazola eta Santiago Bereciartuak kanpaina hasi dute Euskal Diasporaren Eztabaida Gunearen baitan 22 auzipetutakoen alde, horietako zenbait zuzenean ezagutzen baitituzte "ekimen kulturzale eta abertzaletan elkarrekin aritu izan garelako" eta hortik abiatuz, ukatzeko, beraz, "Udalbiltza erakunde terrorista denik", sumarioak hala badio ere.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriaren Lagunak (Argentina) elkartearen aurkezpen ekitaldi ofiziala egin dute Buenos Airesen

2010/06/14

Ezkerretik eskuinera, Guillermo Paniagua, Irene López de Vicuña, Carlos Aznárez, Vicente Zito Lema eta Atilio Borón elkarte berriaren aurkezpen ofizialaren ekitaldian

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia