euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñetik San Fermineko txupinazoak milaka kilometro egingo ditu Diasporako euskal etxeetara heltzeko

2010/07/07

San Fermin Jaiaren aurreko edizio bat, Argentinako Mar de Platan, bertako Nafar Etxeak antolaturik (argazkia LaCapital) Munduan zehar ezaguna da oso San Fermin Jaia. Euskal Herrian ospatzen diren festen artean ospe handiena lortu duena da hau. Agian Ernest Hemingway-ek idatzitako artikulu eta nobelagatik. Edo agian, hamar egun irauten duen jai honen alaitasunak mota askotako sentimenduak pizten dituelako urtero arima guztietan, euskaldunenean eta baita euskal jatorririk ez duten lagunen artean ere. Hori dela eta, Nafarroako bihotzetik 'Gora San Fermin!' oihu tradizionalaren oihartzuna entzungo da aste honetan herrialde askotan, asteburuan gehienbat. Ingalaterratik, Australia eta Argentinaraino, Diasporako herriak euren sanfermin ospakizunak joango dira gauzatzen: bazkari, dantzaldiak, topaketak eta kasu batzuetan 'entzierroak' gauzatuko dira gorriz eta zuriz jantziko diren nafar eta euskal etxeetan. Hona hemen festa batzuen programa.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxea jadanik prest 'Hator Hona 2010' programan parte hartuko duten gazteak jasotzeko

2010/07/07

'Hator hona'ren iazko edizioan parte hartu zuten Euskal Herriko gazteak Sei urte pasa dira hasi zenetik, eta 2004an abian jarritako 'Hator Hona' programaren deialdiak ohiko arrakasta handia izan du aurten ere Euskal Herriko gazteen artean. Izan ere, Euskal Herriko zazpi gazte hautatu dira Necocheako Euzko Etxeak luzatutproposatutako ekimenean parte har dezaten. Gazteak uztailaren 18an helduko dira Argentinara eta neguko opor argentinarrak baliatuz (Europako udakoak), euskal kulturaren hainbat arlotako espresioak landuko dituzte Necocheako euskal etxeko kideekin, tartean, dantza, kirola, musika eta euskara.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berrituz Urteko Biltzar Nagusia egin du Azulgo Euskal Etxeak, Silvia Iceta berrautatuz buru gisa

2010/07/07

Azulgo Gure Txokoaren artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com) Joan den ekainaren 26an eginiko Urteko Biltzar Nagusian estatutuen araberako hauteskundea egiteari ekin zion Argentinako Buenos Aires probintziako Azul herriko Gure Txokoa Euskal Etxeak. Bertan erabakitakoari jarraiki, Zuzendaritza Batzorde berriak Silvia Iceta Echarri izango du berriz ere lehendakari eta harekin batera arituko dira, besteak beste, aipatu gobernu-batzorde horretan: Eduardo Recalde lehendakariorde; José María Iceta Daireaux, idazkari; Sonia Latasa, diruzain; eta Evelia Bianchi Etchegoyen, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Eugenie Acordagoitia, egun euskara hiztun bakana Jordan Valleyn: «Ahaztu egin behar zaigu euskara, ahaztu!»

2010/07/07

Jordan Valley-ko kalea, argazki zahar batean, Helm & Yturri 'estorra' aurrez aurre. Euskal bizitza handia izandako herria da Jordan Valley ('iornabali' bertako zaharren euskaran). "Sasoi batean 'Home of basques' zen Jordan Valley, euskaldunen etxe, euskaldun mordoxka zegoen-eta bertan. Haien aztarnak agerikoak dira kaleen izenetan, edo garai bateko eraikinetan. Eta hantxe da bisitaria euskaraz hartzen duen Eugenie Acordagoitia." Honela hasten du Berria egunkarian Miel Anjel Elustondok, Estatu Batuetan, Idaho eta Oregoneko mugan, basamortuek inguratuta dagoen Jordan Valley herrian bertako emakume batekin, Eugenie Acordagoitiarekin izan duen solasaldia. Hona lekukotasuna, Elustondok Berrian argitara eman bezala.

Gehiago irakurri...


San Juan suarekin aro berri bat puxatu zen Necochean, Chivilcoy-n eta Buenos Airesen (irudiak)

2010/07/06

Necocheako Euzko Etxean hiru metrotik gorako sorgin bat erre zuten. Buenos Airesen eta Chivilcoyn ere ez ziren atzean geratu (argazkia EE) Euskal Herriko antzinako ohiturari jarraiki, munduko hainbat euskal etxetan San Juan Gaua suarekin lotutako ekitaldiak egin dira azken egunotan. Udako solstizioa (neguko solstizioa hego hemisferioan) eta udari (neguari) ongi etorria egiten dion jai honetan eguzkiaren boterea eta suaren indar garbitzailea gurtzen dira. Hori dela eta, gau magiko hori ospatu duten euskal etxeetan sua piztu eta panpinak erre ziren, izpiritu gaiztoak aldendu eta denboraldi oparo bati ekiteko asmoarekin. Necochea, Chivilcoy eta Buenos Airesko hiru adibide argentinar ekarri ditugu lerrootara.

Gehiago irakurri...


Despedida egin diote Madrilgo Euskal Etxeko ikasleek beren irakasle eta euskara koordinatzaile Ane Bastidari

2010/07/06

Festaratu zen taldearen irudia (argazkia EE) Madrilgo Euskal Etxeko ikasleek ikasturte bukaerako festa egin berri dute ekainaren 26an. Kurtso amaierako hitzordua, ekitaldi hunkigarri bilakatu zen, ordea, euskal etxe madrildarreko orain arteko euskara eskolen koordinatzaile eta irakasle izan den Ane Bastidari agur esateko festa bihurtu baitzen, eskolemaile lan hauetatik atseden labur bat hartzea erabaki baitu. Ikasleek euren estimua adierazi eta euskal etxeko gainerako lagunekin batera errekonozimendu txiki bat eskaini zioten, opari bat emanez eta berehala itzul dadin galdeginez.

Gehiago irakurri...


Amaitu da Renon, ongi eginiko lanaren poza eta adio esatearen tristezia lagun NABOren 2010eko Udaleku ekimena

2010/07/05

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak Bartzelonako Euskal Etxean: Oihane Astui eta Sara Galar, lehendakari eta lehendakariorde berri

2010/07/05

Joan den ostegunean, uztailaren 1ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eginiko Ohiko Biltzarraren irudia (argazkia EE) Bartzelonako Euskal Etxetik adierazten zaigunez, joan den ostageunean egin zen bazkideen ez ohiko batzarraren ondoren Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten Kataluniako hiriburuko euskal etxeko bazkideek. Aitor Arruti eta Jon Elordik Euskal Etxearen zuzendaritzaren buru egondako 6 urteen balantzea egin zuten, "hasieran ezarritako helburuak bete" eta "kultur eskaintza oparo bat lortu" izana azpimarratuz. Betetako helburuen artean ondokoak azpimarratu zituzten: "Euskal Etxearen irekitzea eta eredu anitzago batera hurbiltzea" eta "hiriko eta herrialdeko euskal kulturaren erreferente bihurtzea", dio euskal elkarteak kaleratutako oharrak.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak, Juan Pedro Arin lehendakari

2010/07/05

Montevideoko Euskaro delako Euskal Etxearen armarria eta helbidea.

Gehiago irakurri...


Rauch-eko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak 'Euskal Herriko baserriak' erakusketa irekiko du igandean

2010/07/02

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia