2010/07/19

Lehenago Floresko Euskal Etxea izan zena berpiztu eta abiarazteko erabakia sendoa da eta karia horretara dei berri bat egin zaie Flores departamendu uruguaitarreko euskal jatorrizkoei gaur astelehena bildu eta urrats erabakiorra eman dezaten berpizte bide horretan, 1991ean sortu zen baina azken urteotan galdua egon den euskal etxea berrabiarazi eta berriro ere lanean has dadin. Hitzordu berria gaur arratsalderako egin da, arratsaldeko zazpi t'erdietan Micro Cine Plazaren areto batean, argituz "Floresko Euskal Etxea birsortzeko" egindako deialdi eta biltzarra dela.
Gehiago irakurri...
2010/07/19

Bere ardurapean dauden lau herrialdeak --Argentina, Uruguai, Brasil eta Paraguai-- goitik behera eta etengabe bisitatzen segitzen du Elvira Kortajarena Mercosur-erakoEuskadiko Ordezkariak, euskal etxe eta gizataldeei zein, oro har, bertako herri eta hiriei dagokienez, Euskadiko berri emanez eta turismo gaiak eta bestelako lankidetzak bultzatu eta puxatu nahian.
Argentina mendebaldeko Cuyo eskualdeko hiri nagusietara egindako bisitan, Kortajarena, Euskadira bidaiatzeak dituen abantailez jardun eta gero euskal gizataldeekin eta herri-instituzioekin elkarrizketatu zen. Modu berean herrialdeak duen ardogintza produkzioa gertutik ezagutzeko aukera izan zuen.
Gehiago irakurri...
2010/07/16

Argentinako Pampan, General Acha herrian, Urteko Ohiko Biltzarra egin dute bertako Euzko Txokoa-Rincón Vasco Euskal Etxekoek joan den ekainaren 16an, besteak beste elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskunde prozesuari ekin diotela. Euskal Etxearen gobernu batzorde berria, beraz, lehendakari berri batez hornitu da, agintealdi berrian Nestor Galarraga izango baita buru berria. Berarekin batera arituko dira buruzagi lanetan Sergio Aspiroz, lehendakariorde; Norberto Duhau, idazkari; José Miguel Soler, idazkariorde, Hector Eusebio Arrese, diruzain; eta Julián Garro, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2010/07/16

Multimedia erakusketa ibiltari hau Pariseko Eskual Etxe zein XVII. arrondizamenduko Herriko Etxearekin partaidetzan antolatu du Euskal Kultura Institutuak, Gipuzkoako Fori Aldundia ere partaide. 2007. urtean aurkeztutako zen lehen aldiz eta orain artean Baiona, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Bordele, eta Bartzelonan aurkeztua izan da jada, jende asko erakarriz. Parisen, ohiko erakusketaz gain, kantuak, dantzak eta hitzaldiek ere protagonismoa izango dute alboko programa batez. Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren hitzetan garrantzitsua da Pariseko publikoak aukera izan dezan honelako euskal erakusketa bat bisitatzeko.
Gehiago irakurri...
2010/07/16

"Ekain ondarrean sasoina finitu zauku, eta Musikaren Bestarekin xarmanki finitu zaukula erran dezakegu espanturik gabe! Hori dugu urtean zehar proposatzen ditugun ekintzetarik inportanteenetarikoa. Eta aurten ere zinez gaualdi ederra izan da, programan baginuen: Kantuz, Euskal Herritik jin taldearen pasa-kaleak, Euskal Etxea dagon Saint-Pierre auzotegiko karriketan, kontzertua eta dantzaldia, Le Haillaneko APBHeko [les Amis de la Pelote Basque du Haillan] Les Saltimbask taldearen animazioa, guk gomitaturik jinak zitzauzkun animazioan parte hartzerat eta ederki alaitu dituzte bazterrak, eta ez ahantz Bestalariak, Euskal Etxeko taldearen animazioa! Ez ahantz ere antolaketan eta zerbitzuan parte hartu duten kideak". Artikulua aste huntako Herria astekariak du argitara eman.
Gehiago irakurri...
2010/07/15

Uruguain, Flores departamentuan, bertako euskal jatorridun talde batek bilera baterako deia egin du ostiral honetarako, uztailaren 16rako, garai batean eskualdean indarra izan zuen eta aktibotasun handiz jardun zuen Floresko Euskal Etxea birsortu eta berrabiatzeko. Uruguai osoan bertako biztanleen artean euskal jatorridun portzentaia altuenetakoa duen departamentua da Flores, bizilagunen %30a euskaldunen ondorengoa baita. Zabaldutako mezuak dei egiten die interesatuei ostiraleko arratsaldeko seietan Maiteren Kintxoan biltzeko, euskal iragan aberatsari geroa ere gisa horretakoa ematearren.
Gehiago irakurri...
2010/07/15

Hitzaldia eman du Chascomuseko Euskal Etxean, Maite Oiangurenekin Euskal Herritik iritsita Argentinako zenbait bazter eta euskal etxetan barrena ibilbidea egiten ari den Koldo Zabalondo elgetarrak. Burdinolak, zurgintza eta harotzen lana, baserria eta horiekin loturik euskal etxebizitza eta bizimodu tradizionala eta eguneroko bizitza euskal eremu erruralean dira lantzen ari den gaietako batzuk. Zabalondok joan den larunbatean, uztailaren 10ean, bisitatu zuen Chascomuseko Euskal Etxea, eta haritzak ikur gisa euskal kultura radizionalean duen esanguraz mintzatu zen.
Gehiago irakurri...
2010/07/14

José Antonio Santano alkateak korporazio irundarreko beste kide batzuekin batera harrera egin zien atzo Gaztemundu programan parte hartzen ari den gazteei. Hilabete hasieran Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Txileko 30 gaztek hasitako bidaia bere azken txanpara iritsi da, gaur gauean agur afari ofiziala izango baitute Bilboko sagardotegi jatetxe batean. Eusko Jaurlaritza 1996tik hona gauzatzen ari den ekimen honen bidez mundu osoko Euskal Etxeetako 18-30 urte arteko gazteei, 15 egun inguruz, formakuntza egonaldia eskaintzen zaie. Bihar eta etzi egun libreak izango dituzte eta larunbatean, hilaren 17an, ekingo diote euren herrialdeetara itzultzeari.
Gehiago irakurri...
2010/07/14

Bersortu ondoren sendotze bidean hasia den Olavarria herri argentinarreko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeak Biltzar Nagusirako deia egin zuen eta erantzun polita eskuratu zuen bazkide eta adiskide ugari inguratu baitziren uztailaren 5ean egindako elkarretaratzera, tartean FEVAko ordezkari legez federazio horretako lehendakariorde eta Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeko lehendakari den Juan Jose Olasagastia; eta Lapridako 'Lagunen Etxea'ko diruzain den Maria Ester Arrondo. Zuzendaritza Batzordea erabakitzeko hauteskundeak ere egin ziren, Maria Susana Mendizabal atera zelarik elkartea kudeatuko duen gobernu taldeko buru eta lehendakari.
Gehiago irakurri...
2010/07/14

Hirurogeita hamar bat lagun bertaratu ziren joan den uztailaren 3an Cordoba hiriko Lautaro Tabernara 'Baietz' Taldearen kontzertua entzutera. Errezitalean, euskal musika tradizionala ez ezik, taldeko kideek berek konposatutako pieza batzuk ere jo zituen duela hiru urte bost lagunek osatuta jaio zen boskoteak. Bildutakoen artean Cordobako 'Txotx' Dantza Taldeko dantzariak zeuden eta hauek ere igo ziren agertokira euskal tresna tradizionalek zabaldutako musiken airean. “Euskara, musika eta dantzak uztartzen ditugula Euskal Herriarekiko gure engaiamendua berritzen dugu. Momentu txarrak gorabehera, gure kultura zabaltzen jarraitzea baitugu apustu”, azaldu dio Gure Txokoa Euskal Etxeko lehendakari ohia den Elba Mocoroak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...