2010/07/22

Joan den astelehenean, uztailak 19, zinema arloko bost profesionalek osatutako epaimahaiak Kimuak film laburren XIII. katalogoa osatuko duten izenburuak aukeratu zituen. Kimuak Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Filmategiak EAEko film laburrak nazioartean promozionatzea eta hedatzea helburu duen programa da. Lan aukeratuak irailean, Donostiako Zinemaldian, erakutsiko dira lehenik eta ondoren Espainiako estatuko eta mundu osoko hainbat zinema jaialditan, baita euskal etxeen zirkuituan ere. Aurten, epaimahaiak deialdira aurkeztutako 76 filmetatik bederatzi aukeratzea erabaki du, aurreko katalogoetan baino bat gehiago. Epaimahaiak azaldu duenez, aukeratu ez dituzten film laburretako batzuk ere nahikoa maila zuten Kimuak katalogoko parte izateko.
Gehiago irakurri...
2010/07/22

Bernardo Atxaga idazleak euskal kulturaren inguruko bi ikastaro eman zituen martxoaren 29tik ekainaren 9ra bitarte Kalifornian, bertako Stanfordeko Unibertsitate ospetsuan, "Eusko Ikaskuntza Visiting Profesor of Basque Culture" programaren lehenengo emaitza gisa, Eusko Ikaskuntza eta Stanfordeko Unibertsitateak 2009an sinatutako lankidetza hitzarmenaren eskutik. Unibertsitateko arduradunen hitzetan "arrakasta itzela" izan dira asteasuarraren ikastaroak, eta erabat positiboa esperientzia.
Gehiago irakurri...
2010/07/21

Argentina eta Txiletik etorritako nafar jatorriko hogeita bi gazte unibertsitari Nafarroan dira egunotan, Foru Gobernuak antolatutako XIII. Nafarroa Nazioarteko Ikastaroan parte hartzen. Uztailaren 17tik hasita eta hilaren azkeneraino, Erresuma Zaharreko hainbat bazter bisitatuko dituzte eta zenbait hitzaldi, bilera, topaketa eta ekitalditan izango dira, egungo errealitate nafarra hobeto ezagut dezaten. 22 partaideetarik hogei Argentinatik datoz: seina Mendoza eta Rosarioko Nafar Etxeetatik; bost Buenos Aireskotik; bi Bolivartik; eta bat Mar del Platatik; azkeneko biak Txileko Nafar Etxetik datozen bitartean.
Gehiago irakurri...
2010/07/21

Uztailaren 8tik 10era, jai erraldoi batekin ospatu zen San Miguel de Tucuman hirian Argentinako Independentziaren Eguna. Mota askotako ikuskizunak ikusi ahal izan ziren probintziako hiriburuan, tartean Argentinako Orkestra Sinfonikoa, Argentinako Koru Polifonikoa eta Probintziako Abesbatza Egonkorraren kontzertuak; 'Fuerza Bruta' taldearen desfilea; eta Mercedes Sosa zenari omenaldi bat. Berrogeita hamar mila lagun inguru bildu ziren 9 de Julio Parkean gauzatu zen festa honetan parte hartzeko. Tucuman probintzia barruko herrietako ordezkariak eta gizataldeetako kideak ere bertaratu ziren jaiaren epizentrora. Horien artean, Tucumanen euskal etxe ofizialik ez badago ere, euskaldunak. Tucumango 'Euskal Kultur Elkartea'ren bidez, bertako euskaldunek parte hartu nahi izan zuten-eta askorentzat ahaztezina izango den jaialdian, Argentinako banderarekin batera euren ikurriñak jasoz euskaldunek Argentinaren historian izan duten lekua ospatzen.
Gehiago irakurri...
2010/07/21

Errenteriako (Gipuzkoa) Orereta Abesbatzak zilarrezko bi domina eskuratu ditu 'Shaoxing World Choir Games 2010' delako mundu mailako koru elkarretaratzean, Txinako Shaxing-en, Shanghai ondoan, uztailaren 15etik datorren astelehen 26ra bitartean jokatzen ari diren abesbatzen arteko olinpiadetan. 4.000 urte giza historia duen eremu batean kokatua, Shaoxing 2.500. urteurrena ari da ospatzen hiriburu izendatu zutenetik. Orereta Abesbatza Shanghairaino heldu zen atzo asteartea bertako Expon Bilbok duen pabilioian emanaldi bat eskaintzeko eta, aldi berean, Shanghaiko Euskal Etxeko lagunak ere bisitatzeko. Datorren igandean emanaldi berri bat eskainiko du Shaoxing-eko koru bilkuran, oraingoan eliz kantuen alorrean.
Gehiago irakurri...
2010/07/20

Zabaldu berria da epea Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) 'Euskal Immigrazioa Argentinan, identitate diasporiko bat eraikitzen?' izenburuko ikastaroan izena emateko. Abuztuaren 20tik aurrera eta sei astetan ostiralero bi orduz emango diren saioetan, unibertsitate argentinarreko euskal giroetan arras ezagunak diren Leandro Etchechuryk (Antropologia ikasketaduna) eta Eduardo Torryk (Zientzia Politiko ikasketaduna) aipatu izenburupeko gaia aztertuko dute UBAko Filosofia eta Letren Fakultatean, Buenos Aires hiriburuko Puan kalean. Izena uztailaren 31era arte eman daiteke eta unibertsitate komunitateko zein oro har gaiaz interesatuta egon daitekeen edonork har dezake parte.
Gehiago irakurri...
2010/07/20

Katedralean egingo den meza batekin hasi eta eskainiko zaien omenaldi eta gomuta berezi batez laudatu eta atxikiko dira gogoan datorren astean Comodoro Rivadavian, Patagonia Argentinarrean, bertako Euskal Echea elkartearen barnean duela oraintxe 50 urte dantza taldea sortu eta geroztik inguruko euskal ekimen eta ekitaldien ardatz izan den multzo hau abiatu eta biziarazteko ahalegina eragin eta garatu dutenak. Euskal elkarteak urtero festa handi gisa eratzen duen San Inazio ospatzearekin batera egingo da, aitortuz eta agerian utziz euren ekarpena euskal kulturari zein argentinar-comodorotar kulturari.
Gehiago irakurri...
2010/07/19

Brasilen, Sao Paulo estatuan, izen bereko hiriburu ondoko Itapevin egoitza daukan Euskal Brasildar Etxe gazteak Ohiko Biltzar Nagusia egin eta bere Zuzendaritza Batzordea berritu du azken aurreko asteburuan. Euskal etxeko bazkideek bertan erabaki dutenez, Oskar Goitia Duranak eutsiko dio beste agintealdi batez lehendakari kargu eta zereginari, eta berarekin batera arituko dira, besteak beste, Zuzendaritza Batzordean: Ivan Javarotti Zumalde, lehendakariorde; Ricardo Mendizabal, idazkari; Luis Carlos Delgado de Aguiar, bigarren idazkari; eta Carlos Antonio da Silva Picos, diruzain.
Gehiago irakurri...
2010/07/19
Gehiago irakurri...
2010/07/19

“Bailarak eta mendiak. Paisaia ezagunak utzi zituzten erronka handi bati eusteko: Ameriketara etortzea bizitza hobea izateko. Urrun geratu ziren hariztiak, herrietako tabernak, ermitak, sendia, lagunak… Amets bat jarraitzen zuten: lan gogorraren ondoko saria. Artzain eta nekazari, argentinaratu ziren ehunka euskaldunek beren harri-koskorra ekarri zuten gure herria eraikitzeko, aberri bihurtuko zuten herria. Gaur, etorkin haien ondorengoak, euren jatorriaz harro, Euskal Herriko kultura eta tradizioak mantentzen saiatzen dira Chivilvoy-ko 'Beti Aurrera' Euskal Etxean. Eta euskal komunitateak herrian duen lekua hogeita zazpi urte hauetan lana ondo egin izanaren paregabeko proba da”. Hitz hunkigarri hauekin zabaldu zuten 'Beti Aurrera'-ko euskaldunek bertako euskal etxearen urtemuga. Ospatzeko, afari erraldoi bat egin zuten joan den uztailaren 10ean.
Gehiago irakurri...