euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sail hau berritzekotan gaude. Barkatu eragozpenak

2007/03/30

Barkatu eragozpenak.

Gehiago irakurri...


Elkartearen eta bertako euskaldungoaren informazioa jasotzen du Limako Euskaletxearen webgune berriak

2007/03/29

Euskaltxearen webgune berriaren sarreran dagoen bertako euskal komunitateari buruzko artikulua Atzean utzi dute Peruko Euskaletxekoek --honela idazten dute euskal-peruarrek euren elkartearen izena-- orain artean euren buruaren interneteko erakuslehio izan duten behin-behineko orrialde estatiko zaharra. Urrats berriak behar bezalako sarrera ematen die munduko euskal etxe webgunedunen artera. Egia esan, merezi zuen halako zerbait munduko euskal komunitateetan seguruenik historia antolatu zaharrena daukan Limakoak, bertakoa baita 1613an ofizialdutako araudia eta guzti jardun zuen Arantzazuko Amaren Anaiartea, Peruko hiriburuko euskaldunak biltzen zituena eta Euskal Herritik kanpoko munduko euskal elkarterik zaharrena izan daitekeena. Ez da marka txarra XVII. mendeko historia zaharra XXI mendeko tresnez ezagutarazi eta gisa horretan kateari segida ematea.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeak-ek Emigrazioaren Euskal Museoaren eredu izango diren munduko emigrazio zentruak bisitatu ditu

2007/03/29

Boiseko Basque Museum & Cultural Center, bertako euskal komunitatearen gordailu eta memoria bizia Euskal Herrian emigrazioaren historia jasoko duen zentru baten beharrean sinetsita, eta munduko Euskal Etxeek hala eskaturik, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Emigrazioaren Euskal Museo bat egiteko proiektua jarri du abian. Egitasmoak 30.000 euroko aurrekontua dauka momentuz, datorren legealdian proiektuan sakontzeko. Dagoeneko Europa eta Ameriketako gisa honetako museoak bisitatu dituzte, euskal museorako ideiak jasotzeko. Euskal Etxeak aldizkariaren azken aleak museo hauetan zehar bidaia proposatzen digu, tartean Boiseko Basque Museum edo 'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketari bisita eginez.

Gehiago irakurri...


Balantze baikorra egin du Eusketxek kide eta ezagunen artean jadanik banatu duen 2006. urteko txostenean

2007/03/29

Egoitza berrira egokitea eta Arte Galeria berriro irekitzea mugarriak izan dira Eusketxerentzat 2006. urteari dagokion txostenean adierazten denez Eusko Kultur Etxeak 2006an egindako lana jasotzen duen memoria plazaratu du. Buenos Aires-eko elkarteak euskal kultura zabaltzeko egin dituen lanen inguruko balorazio baikorra eginez itxi du egoitza berrira egokitzeak markatu duen iragan urtea. Ikastaroek eta hitzaldiek bete dute erakundearen egitarauaren tarte nagusia; txostenaren egileek Eusketxe Arte Galeria berriz ere abiarazte azpimarratu nahi izan dute.

Gehiago irakurri...


Beijing hiriburuan hasi da Korrika TX1, Txinan egiten den aurrenekoa, Shanghaiko Euskal Etxeak antolatuta

2007/03/28

Korrika TX1 Pekineko Tianamen plaza famatuan hasi zen (argazkia Shanghai EE) Edizio bakoitzean gero eta leku gehiagotara heltzen da Korrika, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaltzale eta euskal etxeen lanari esker. Oraingoan Txinaren txanda izan da eta bertako Beijing hiriburuan bildu da euskaldun eta txinatar talde bat lasterketari hasiera emateko prest. Ondotik Shenzen hirian egingo du bigarren eguna Korrika TX1ek eta larunbatean Shanghain bukatuko da. Bertako Euskal Etxeko kideek hirian zehar ibilbidea egin eta bazkaria egingo dute, KorrikaJaia deitu duten ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Kongresuko 'lehoiak ere Korrikaren alde', Madrileko Euskal Etxeak antolatu zuen ekitaldi arrakastatsu eta jendetsuan

2007/03/28

Madrileko Korrika Diputatuen Kongresuko lehoien paretik igarotzen ari zela, lehoiak aho zabalik Korrika Madrileraino heldu zen asteburuan, Madrileko Euskal Etxeak antolatutako ekitaldiarekin. 150 bat lagun bildu ziren bertan: Euskal Etxeko ikasle, guraso, haur eta irakasleak eta baita Madrileko Hizkuntza Eskolako eta Universidad Complutenseko hainbat ikasle-irakasle ere. Eguraldi ezinhobeak agurtu zuen euskararen aldeko lasterketa Madrileko kaleetatik zehar eta ibilbidean Diputatuen Kongresuaren paretik pasatzean 'Lehoiak ere Korrikaren alde!' oihua izan zen nagusi.

Gehiago irakurri...


José C. Paz herri argentinarreko 'Toki Eder' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Horacio Marotto, lehendakari

2007/03/28

José C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitza Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko José C. Paz herriko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko pausoak eman ditu, eta epe berri baterako agintariak hautatu. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Horacio Marotto Etxezahar izango da aurrerantzean 'Toki Eder'eko lehendakari, María Angeles Oñederra idazkari eta César Carlos Mohr diruzain, beste zenbait kargu berrituren artean.

Gehiago irakurri...


Bertako euskal komunitateko kide Jean-Pierre Doyhenard-en heriotza jaso du Grand Junction, Coloradoko prentsak

2007/03/28

Jean Pierre Doyhenardek Grand Junctiongo Urrutia 
frontoiaren alde lan eskerga egin zuen Coloradoko Grand Junctioneko euskaldunen artean aski ezaguna zen Jean Pierre Doyhenard lapurtarra urtarrilaren 23an hil zen estatu horretako prentsak aste honetan jaso duenez. Doyhenard-ek berrogeita hamar urte baino gehiago eman zituen Estatu Batuetan, horietatik asko euskal komunitateko eragile aktiboa izanik. Uztaritzen jaioa, Doyhenardek Grand Junctioneko Urrutia frontoia salbatzeko kanpainan lan handia egin zuen. Egun frontoia Grand Junctioneko udalaren parke sarean sartuta dago.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian bilaketa tresna berria abian ipini du aleen kontsultak errazteko

2007/03/28

<i>Euskara</i> agerkariaren ale bateko portada Euskaltzaindiak berritu egin du bere Euskera agerkariaren edukiak internet bidez eskuratzeko aukera ematen duen kontsultarako trenza. Hemendiak aurrera Euskaltzaindiako arduradunak aldizkariaren edukiak erabiltzaileentzako eskuragarriago egotea espero dute. Euskaltzaindiaren Euskera agerkari ofizialaren lehenengo alea 1919an argitaratu zen eta bertan hainbat egileren idatziak eta txosten akademikoak jasotzen ditu. Erabiltzaileen eskariei erantzuna emanez eta Euskera agerkariak orian arte izandako bereiztasunak kontuan hartuz bilaketa trenza berria garatu dute Euskaltzaindiako arduradunel. Azkue Liburutegiak orain arte katalogatutako 407 agiri kontsultatu eta eskuratu daitezke agerkariaren bilatzailea erabiliz.

Gehiago irakurri...


ENE Saria lekuko gisara dabil eskuz esku Mar del Platako Korrikan, euskararen alde lan egin dutenak omenduz

2007/03/27

Veronica Domingo Artaburuko kide eta euskara irakaslea (erdian) ENE Saria eskuetan, Eusketxe eta Euskaltzaleak-eko zenbait lagunez inguratuta saria Buenos Airesen jaso ostean (EuskalKultura arg.) Mar del Platako Artaburu Euskaltzale Taldeak bat egin du Korrikaren edizio berriarekin eta euskararen aldeko lasterketaren bertsio propioa egiten ari da egunotan. Mar del Platako Korrikak, ordea, lekuko berezia dauka: Euskararen Nazioarteko Egunean Artaburuk irabazi zuen ENE Sariaren estatuatxoa da eskuz esku pasatzen ari diren lekukoa. Joan den ostegunean hasi zen Mar del Platako Korrika eta etapa bakoitzean euskal etxeko euskara klase bat edo dantza saio batetik 'pasatzen' da, bere ibilbidea berezia eginez. Ostiralean bukatuko da lasterketa, 'Korrika Txiki' batekin. Ekitaldiokin batera Artaburu taldeak datorren apirilean hasiko duen Euskal Hizkuntza eta Kultura Tailer berria aurkeztu nahi izan du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia