euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Gardnerville herriak kantari eta bertsozaleak bilduko ditu bihar AEBetako 'Euskal Kantari Egunean'

2007/08/10

Martin Etchamendy, Gardnervilleko Euskal Kantari Eguneko aurkezle eta, gehienetan emaztearekin batera, baita kantari ere (arg. BasqueHeritage.com) Nevadako Gardnerville herriak, bertako Mendiko Euskal Kluba antolatzaile, 'Euskal Kantari Eguna' ospatuko du bihar. NABOren babespean AEBetako euskal kantu eta bertsozaleak biltzen dituen urteroko hitzordu hau bi urtean behin egiten da Gardnervillen, herriko euskal piknikarekin batera. Euskal mezarekin hasiko da eguna, Minden-eko CVIC aretoan, bazkari herrikoia eta Kantu saioari ekiteko ondoren, eta Etchechury-tarren euskal berbena musikarekin amaitzeko bihar gauez. Guztiaren sarrera gisa, musika eta Oesteko euskal giroa gaur gauez, Gardnervilleko karrika nagusiko JT kantinan.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak Quebeceko Euskal Etxeak sasoi berria abian jarriko du, bihar egingo duen landa topaketarekin

2007/08/10

Euskal Etxearen 10. urteurrenean sokatiran ibili ziren Quebeceko Euskaldunak (argazkia QuebecEE) Euskaldunak est de retour, Euskaldunak bueltan da, iragartzen du Quebeceko Euskal Etxeak. Joan den apirilean zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten --Jean Goyhenetche da lehendakaria-- eta orain bazkideentzako piknika antolatu dute biharko cabane á sucre batean (astigar ziropea egiten zuten aspaldiko landetxeen ondorengo jatetxea). Quebeceko euskal etxeko bazkideek lagunekin bildu eta egunpasa polita egiteko aukera izango dute, dantza, mus eta petanka txapelketa eta guzti.

Gehiago irakurri...


Mexiko eta Madrileko Euskal Etxeek San Inazio eguna ospatu zuten, munduko hainbat euskaldunekin batera

2007/08/10

Umore ona izan zen nagusi Mexiko DFko Euskal Etxeko bazkarian (argazkia centrovascomexico.com) Aurten ere munduko euskal etxe askok eta askok ospatu zuten San Inazio Eguna, Bizkaia eta Gipuzkoako patroiaren ohoretan. Mexiko DFko Euskal Etxean, adibidez, bazkaria egin zuten, Toño Barberena soinujolearen musikarekin girotuta. Madrilen, aldiz, Euskal Etxeak San Ignacio elizan egin zen meza elizkizunean parte hartu zuen. Francisco García Ansak organua eta Hector Gardek txistua jo zuten elizkizunean.

Gehiago irakurri...


Baionako jaien oihartzuna Argentinaraino iritsi da, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak eginiko festa tarteko

2007/08/09

Iparraldeko Euskal etxeko kideak --argazkiaren erdian Carlos Martínez, Cristina Cordara eta  Juan Carlos Ibarrola-- Baionako pesta giroaz gozatzen Buenos Airesen Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak bat egin zuen joan den larunbatean Baionako jaiekin. Urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen dute lapurtar hiriburuko jaiek eta, nahiz eta urrun egon, Buenos Aireseko euskaldunek ez zuten pestaz gozatzeko aukera galdu nahi izan. EEko Kultura azpibatzordeko kide Juan Carlos Ibarrolak eman zuen mintzaldiarekin hasi zen jaia eta ondoren, dantza, kanta eta giro aparta izan ziren nagusi Iparraldeko Euskal Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan 3 espezializazio beken deialdia egin du

2007/08/08

Lehendakaritzaren eraikina, Gazteizen Eusko Jaurlaritzak kanpoko gizatalde eta euskal etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken deialdia egin du, Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren bidez. Aukeratutako bekadunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritzan egingo dute eta beka bakoitzarengatik jasoko duten diru kopurua 15.450 eurotakoa izango da. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 13an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak Ekin, Euskaltzaleak eta Eusketxeren egoitza bisitatu zuen

2007/08/08

Marina Aranguren, Josu Legarreta, Ma. Elena Etcheverry, Roberto Aguirre, Cecilia Bruno Laza, Carlos Sarrea,  Teresa de Zavaleta eta Mariana Fernandez Castelli (argazkia BasqueHeritage.com)
 Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak, Ekin Argitaletxeak, Euskaltzaleakek eta Eusketxek 2005az geroztik duten egoitza bisitatu zuen. María Elena Etcheverry de Irujok, Eusko Kultur Etxea (Eusketxe) elkartearen presidente eta Ekin Argitaletxeko arduradunak, eta Teresa de Zavaletak, Euskaltzaleakeko presidenteak, egin zioten harrera Mexico 1880ko egoitzan. Legarretak elkartearen instalazioak ezagutu eta bertako kide eta euskara eta dantza ikasleekin afaldu zuen.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeak bere web gunea abian jarri du, 130. urteurrenarekin batera

2007/08/08

Laurak Bateko web gunearen irudi bat Buenos Aireseko Laurak Bat munduan irekita dagoen euskal etxe zaharrena da. Aurten 130 urteak betetzearekin batera elkarteko arduradunek bere web gune propioa aurkeztu dute, urteetako esperientzia eta bizipenak saren eskuragarri jarri nahian. Bertan Laurak Baten historia eta jarduerei buruzko informazioa jaso ahal izango dute internet bidez elkartea bisitatzen duten erabiltzaileek.

Gehiago irakurri...


Atxagak, Arregik eta Meabek Six Basque Poets liburua aurkeztuko dute Edinburgheko Literatura jaialdian

2007/08/07

'Six Basque Poets' liburuaren azala Erresuma Batuko Arc argitaletxeak igande honetan aurkeztuko du Edinburghen Six Basque Poets liburua. Mari Jose Olaziregik editatu eta Miren Gabantxok ingelesera itzuli dituen poema sorta biltzen du liburuak: Bernardo Atxaga, Rikardo Arregi, Felipe Juaristi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Joseba Sarrionandiaren olerkiak. Atxagak, Arregik eta Meabek egingo dute Edinburghen aurkezpena eta datozen hilabeteetan beste egileek ere aurkezpenak egingo dituzte Manchesterren (Ingalaterran) eta Renon (AEB).

Gehiago irakurri...


2007ko Argentinako Euskal Asteko behin behineko egitaraua aurkeztu dute: urriaren 1etik 7ra Rosarion

2007/08/07

2006an Cordoban egin zen Argentinako Euskal Astearen irudia (argazkia BasqueHeritage.com) Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2007ko Argentinako Euskal Astearen behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Lehen egutegia da eta oraindik ere aldaketak egon daitezke, baina argi erakusten du Santa Fe probintziako euskal etxe honetako bazkideak zenbat lan eta gogo jartzen ari dira Euskal Astearen antolakuntzan. Argentinako euskaldunen jaiko giroa prestatzeko pilota txapelketa egingo da irailaren 29a eta 30en eta Euskal Astea urriaren 7a arte luzatuko da.

Gehiago irakurri...


Ibarretxek Puerto Rico bisitatuko du irailean, bertako Abokatu Elkartearen Biltzarreko 'pertsonaia giltzarri' gisa

2007/08/06

Ibarretxe lehendakaria Mexikoko Euskal Etxera 2003an egin zuen bisitan (argazkia vascosmexico.com) Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Puerto Rico bisitatuko du datorren irailean eta bertako Abokatu Elkargo Ofizialaren Urteroko Biltzarrean hizlari nagusi gisa hartuko du parte, irailaren 8an Rio Granden. Puerto Ricoko abokatuen presidentea den Celina Romany Siaca anderearen hitzetan, Ibarretxe aditua da elkarrizketa eta negoziazio gaietan, eta honelako gaitasun eta baliabideak beharrezkoak dira uhartearen estatus-a bideratu eta irtenbidetzeko. Ondoko artikulua, Puerto Ricotik bertatik, El Nuevo Día-ko Israel Rodríguez Sánchez kazetariak sinatutako kronikaren laburpena da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia