euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Bariloche-ko 'Mendiko Euzko Etxea' Euskal Etxean: Castor Leopoldo Garate lehendakari

2007/04/13

Bariloche 'Mendiko Euzko Etxea'ren logoa Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Patagonian, Rio Negro probintziako San Carlos de Bariloche hiriko 'Mendiko Euzko Etxea' euskal erakundeak, barne araudiak markatutakoari segituz. Ondorioz, Castor Leopoldo Garate da agintaldi berri baterako Euskal Etxeko lehendakaria, eta besteak beste berarekin batera ari dira batzordekide Hector Graña, lehendakariorde; Ana Torrontegui, idazkari; Electra Larrañaga, idazkariorde; Juan Carlos Odeon, diruzain; Maria Ines Garate, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Argentinako emakume futbol selekzioak Euskadi gainditu zuen Buenos Airesen jokaturiko 'partida historikoan'

2007/04/12

Euskadiko futbol selekzioko jokalari batzuk partidua jokatu ostean (argazkia BasqueHeritage.com) Buenos Aireseko Defensores de Belgrano estadioak hartu zuen joan den ostiralean Euskadi eta Argentinako emakume selekzioak bildu zituen partida. Bi taldeak elkarren kontra jokatzen zuten bigarren aldia zen eta berriz ere Argentina izan zen garaile, 4-2 emaitzarekin. Galdu arren pozik agertu zen Sebastián Martija Euskadiko entrenatzailea. 'Euskadiko selekzio bat Ameriketara jokatzera ateratzen den lehen aldia da', esan zion BasqueHeritage.com-i, 'horregatik partida historikoa da guretzat'.

Gehiago irakurri...


Sarako Biltzarraren 24. edizioak Iparralde eta Hegoaldeko literatur mundua bildu zituen Lapurdiko herri honetan

2007/04/12

Idazle eta irakurleek elkarrekin aritzeko aukera izan zuren iragan astelehenean Saran (argazkia EKE) Joan den Bazko Astelehenean Sarak Euskal Herri osotik heldutako idazle eta irakurzaleak bildu zituen, Sarako Idazle Biltzarraren 24. edizioan. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak urtero antolatzen duten ekimena huts egin ezineko hitzordua bihurtu da Iparraldeko euskal kultura munduan eta aurten 142 egile, 26 elkarte eta 17 argitaletxek parte hartu zuten bertan. Lau liburu berrien aurkezpena, Burp dokumentalaren emanaldia eta oro har Sarako Biltzarraren ezaugarri den egile eta irakurleen arteko lagunarteko giro konplizea izan ziren eguneko alde adierazgarrienak.

Gehiago irakurri...


Las Flores herri argentinarreko euskal etxeak Batzordea berritu du: Graciana Goicoechandia berriz ere lehendakari

2007/04/12

Graciana Goicoechandia (erdian) berriz lehendakari hautatu zuen Biltzar Orokorreko ikuspegia Buenos Aires probintzia argentinarreko Las Flores herrian Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Orokorrak bi urteko agintealdi berrirako hautatu du berriz ere Graciana Goicoechandia herriko alaba, erabateko gehiengoz emakumeek osatzen duten zerrenda bakarreko buru. Goicoechandiarekin batera arituko dira Mónica Garmendia, lehendakariorde; Nilda Ecay, idazkari; Lucía Maliani Arrazubieta idazkari bigarren; Mónica Arrazubieta diruzain, eta Marta Urrizaga, diruzain bigarren.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribek New Yorken aurkeztu du 'Bitartean Heldu eskutik' poema liburuaren ingelesezko edizioa

2007/04/11

Kirmen Uribe eta Elizabeth Macklin poeta New Yorkeko aurkezpenean (argazkia Charlie Lonegan) Kirmen Uribe poeta ondarroarra New York dago egunotan, 'Bitartean heldu eskutik' poema liburuaren ingelesezko edizioa aurkezteko irakurtaldi batzuk eskainiaz. Astelehenean izan zen lehen ekitaldia, Manhattango Teachers and Writers Collaborative elkartearen egoitzan. Astean zehar aurkezpen gehiago egingo ditu Uribek, New York eta inguruko zenbait unibertsitate eta liburudendetan. Poema liburuak Meanwhile Take My Hand izenburua hartu du ingelesez eta euskaratik itzuli du Elizabeth Macklin poeta estatubatuarrak.

Gehiago irakurri...


Mexikoko euskaldunek Aberri Eguneko jaia ospatu zuten hiru gune nagusitan: hiriburua, Cancun eta Celaya

2007/04/11

Cancungo euskaldunak bazkaria egin ondoren (argazkia vascosmexico) Mexikoko euskal komunitateak ez zion hutsik egin urteroko Aberri Egunaren hitzorduari, eta aurreko urteetan bezala herrialde honetako hiru eskualdetan bildu ziren Diasporan itzal handia duen jai hau ospatzeko. Mexiko DFko Euskal Etxean ia ehun lagun bildu ziren bazkari batean; Celayan ere talde polita batu zen, ohi bezala Arrano Beltza euskal etxearen egoitzan; Cancunen ere, Karibe aldean, entzun ziren Aberri Egunaren oihartzunak, bertako talde animatu bati euskaldunei esker.

Gehiago irakurri...


Sydneyko 'Gure Txoko' izan da, ohi bezala, Aberri Eguneko ospakizunetan lehenengoa munduko euskal etxeen artean

2007/04/10

Joan den igandeko ekitaldiko une bat Sydneyko Gure Txokon (argazkia BasqueHeritage.com) Giroa, polita, eta bilkura, familia artekoa. Sydney-ko (Australia) 'Gure Txoko' izan da, ohi bezala, munduko euskal etxeetan Aberri Eguna ospatzen lehena, alaitasuna nagusi. Aldea Euskal Herriarekiko, zortzi ordukoa da eta Euskal Herrian eguna argitzeko zenean, Sydneyko euskaldunak bazkalosteko euskal kantu eta dantzetan murgilduak zeuden, akordeoilari baten musika lagun. Bezperako euria kontutan, ohiko Centennial Park-en ordez, aurtengoan Euskal Etxearen egoitzan egin dute Aberri Eguneko egunpasa Australiako hiriburuko euskaldunek.

Gehiago irakurri...


Gernikako bonbardaketa pausoz pauso nola gertatu zen azaltzen du Eitb24.com-ek infografia eta animazioz

2007/04/10

Bonbardaketari buruzko infografietako bat Hilabete honetan bertan Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena beteko dela eta, EITBk gertakari historiko horren gaineko infografiak argitaratu ditu bere webgunean. Argazkiak, agiri grafikoak eta bideoak jaso dituzte lan horretan. Horiekin batera, nazioarteko dokumental bat ere eskainiko du ETBk, bonbardaketaren lekuko izan zirenen testigantzak baliatuta. Bonbardaketaren aurretik eta ondoren Euskadiko egoera nolakoa zen azaleratzea du helburu.

Gehiago irakurri...


Bost euskal bertsolari gaztek eta errepentista kubatar batek koloreztatu zuten La Habanako Aberri Eguna

2007/04/10

Bertsolari eta trikitilariak igandeko ospakizunean La Habanako 'Centro Vasco' jatetxeko ekitaldian La Habanan ospatu da aurtengoan ere Aberri Eguna. Ehun eta berrogeita hamar bat jende bildu ziren igandean Centro Vasco delako jatetxean, tartean Kuban aspaldi bizi diren euskaldunak, euskaldunen lagun kubatarrak eta egun hauetan irlan turista gisa suertatu diren beste batzuk. Ospakizunari kolore berezia ipini ziotenak, ekitaldian aritu ziren bost bertsolari gazteak eta errepentista kubatarra izan ziren: Unai Muñoa, Ainhoa Agirreazaldegi, Ixue Alberdi, Iratxe Ibarra, Ander Lizarralde eta Emiliano Sardiñas. Eta Haiekin batera jardundako trikitilariak: Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Maider Urkizu.

Gehiago irakurri...


Junineko Arbola Bat Euskal Etxearen logo berrian hiru biribil: Euskal kultura, Juningo elkartea eta etorkizuna

2007/04/10

Junineko Arbola Bat Euskal Etxearen logo berria Iazko urte bukaeran Juningo Arbola Bat Euskal Etxeak bere logoa diseinatzeko lehiaketa bat egin zuen, Buenos Aires probintziako iparmendebaldeko Diseinatzaile Eskolarekin batera. Epaimahaiak, Euskal Etxeko eta Diseinatzaile Eskolako kideek osatuta, zortzi proposamenen artean aukeratu zuen irabazlea. Hiru biribil dira hautatutako diseinuaren gakoa, bakoitzak euskal elkartearen alde bat irudikatzen duela: euskal kultura, elkartea bera eta etorkizuna.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia