euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lantziegoko gazte ardogile talde bat Mendozan, Argentinan, izan da Denak Bat Euskal Etxearen laguntzaz

2007/04/27

Gazte arabarrak Mendozan (argazkia Mendoza EE) Lantziego herri arabarrak eta Argentinako Mendozak harreman estua dute ardoaren industriarekin eta ezaugarri hori oinarri hartuta Denak Bat Euskal Etxeak bi lekuetako gazteak elkartu dituen trukaketa programa bat bultzatu du. Apiril hasieran Lantziegoko 22 neska-mutil Argentinan izan dira, bertako gazteek gidatuta Mendozako ardo industria ezagutzeko asmoz. Abuztuan euskal argentinar gazteen txanda helduko da eta Lantziegora bisitaldia egingo dute.

Gehiago irakurri...


San Antonio de Los Altoseko euskal-venezuelar zaletuek Pelota Txapelketa lehiatu batekin gozatu zuten

2007/04/27

Los Castores frontoiko Txapelketako irudi bat (argazkia El Avance) San Antonio de los Altoseko euskal komunitatean, Venezuelan, pilotak zaletu asko ditu eta Los Castores frontoian kirol hau bultzatzeko jarduera eta txapelketa ugari egin ohi dira. Azkenetako bat zinez pelota txapelketa lehiatua izan zen, inguruko jokalari eta zaletuek ederki gozatu zutena. Paleta Goma A mailako finalean Gorka Ezponda-Emilio Papa eta Diego Lana-Joe Gonzalvesek bikoteak, biak ala biak izan ziren garaile. Partida ikusgarria jokatu zuten eta 29 puntura berdindu zutenean azken tantoa ez jokatzea erabaki zuten, ikusleen txaloen artean. Zaletuek bizkarrean atera zituzten frontoitik.

Gehiago irakurri...


Gernikak bakearen aldeko mezua zabalduko du gaur mundura bonbardaketaren 70. urteurreneko ekitaldietan

2007/04/26

Gernikako Bakearen Museoa 1937ko apirilaren 26ean Hitlerren abiazioak, Francoren aginduei jarraiki, Gernika bonbardatu zuen, herriko ehunka biztanle hil zirelarik. Naziak prestatzen ari ziren Bigarren Mundu Gudaren entsaioa izan zen erasoa, adituen esanetan. 70 urte geroago gertaera lazgarria ahaztu ez, baina itxaropen eta bakearen ikur bihurtu da Gernika. Gaur urteurreneko ekitaldietan Ibarretxe lehendakariak, nazioarteko hainbat ordezkari eta bakezalek lagunduta, 'Gernikako Adierazpena' irakurriko du, bakearen aldeko manifestua. Testuak munduan zehar oihartzuna izango du Euskadiko ordezkaritza eta euskal etxei esker.

Gehiago irakurri...


Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean bilduko dira maiatzaren 1ean 2007ko Baztango Egunaz gozatzeko

2007/04/26

2007ko Baztango Egunearen kartela Baztango Eguna urteko hitzordu klasikoetako bat da Mexiko Euskal Etxearen egutegian eta bertako baztandar jatorridun lagun talde zabala biltzen du urtero urtero. Aurtengo bilkura maiatzaren 1ean izango da eta ziur aski Baztango bailaran (Nafarroan) sustraiak dituzten euskal-mexikar asko izango dira bertan, jai honetan izan ohi den giro paregabeaz gozatzeko prest. 2007ko Baztango Egunerako izena emateko epea bihar bertan itxiko da.

Gehiago irakurri...


Mariana Fernandez Castelli: 'Europan ez duzue ezagutzen nola bizi dugun euskaldun izatea Euskal Herritik kanpo'

2007/04/25

Mariana Fdez. Castelli Buenos Aireseko Eusketxeren egoitzan (argazkia EuskalKultura.com) Mariana Fernandez Castelli euskal argentinarrak hiru mintzaldi eskaini ditu berriki Seguran (Gipuzkoa) Iparra-Hegoa elkarteak antolatu duen kultur astean. Aste honen helburua euskal herrialde guztien arteko ezagutza eta elkar trukaketa bultzatzea da eta aurtengoan aurreko edizioetan falta izan zaien herrialdea izan da protagonista: 'zortzigarren herrialdea', Diaspora alegia. Argentinara bueltatzerakoan BasqueHeritage.com-ek Mariana Fernandezekin esperientzia honi buruz hitzegiteko aukera izan du.

Gehiago irakurri...


Frankfurteko Euskal Ikaskuntzen Etxearen hitzorduak: sukaldaritza ikastaroa eta Edorta Jimenezen mintzaldia

2007/04/25

Gamarrako Ostalaritza Eskolako bi irakaslek emango dute ikastaroa (argazkia Gamarrako Eskola) Frankfurteko Goethe unibertsitateko Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehendabizikoa gaur bertan izango da: euskal sukaldaritza ikastaro bat, Gamarrako Ostalaritza Eskolako bi irakasleek gidatuta. Bigarrena datorren maiatzaren bian izango da, Edorta Jimenez idazlearen eskutik. Jimenez Frankfurten izango da 'Kilkerren hotsa' bere liburuaren alemanierazko bertsioa aurkezteko. Liburu honekin euskal literaturari buruzko bilduma bat hasiko du Pahl-Ruhenstein argitaletxeak.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxe gehiagok bat egingo dute Gernikako urteurrenarekin: New York, Santiago, Salto, Gooding...

2007/04/24

New Yorkeko ekitaldia 'Ground Zero' delako gunean egingo dute Bonbardaketaren egunean bertan Bi egun baino ez dira gelditzen Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenerako eta gero eta euskal etxe gehiagok egin dute bat 1937ko apirilaren 26ean herri bizkaitarra suntsitu zuen bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiekin. Euskal komunitate bat dagoen munduko leku gehienetan oroitzapen ekitaldiren bat egingo dutela esan daiteke, tokian tokiko ahalbideen arabera. Gaur bertan, adibidez, Saltoko Euskaldun Taldeak (Uruguaien) gaiaren inguruko mintzaldi bat emango du; ostegunean bertan munduko Euskadiko Ordezkaritzek -- eta euskal etxe asko eta askok-- 'Gernikako adierazpena' izeneko bakearen aldeko testua irakurriko dute.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea ikastetxeak euskara eta euskal kulturaren hedapenarekin jarraitzen du, 900 bat ikasleei eskainirik

2007/04/24

Urte bukaerako erakustaldia Sarandi kaleko egoitzan Lavallol-eko Euskal Echea ikastetxe argentinarrak kurtso berriari ekin dio eta aurten ere euskal kultura eta euskara ikastaroak eskaintzen ari zaizkie 900 bat haurrei. Duela hiru urte hasi zen euskal kultura ezagutarazteko ekimen hau eta bide berari eusten dio, izan duen erantzuna ikusita. Oraingo honetan Euskal Echea-ko ikastaroak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduko zaizkie. Ikastaroak bi egoitzatan ematen dira: Lavalloleko Euskal Echea-n, 700 bat haurrei, eta Buenos Aireseko Sarandi kaleko egoitzan, 300 ikasleei.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Euskal Etxeak ehunda berrogeita hamar lagun bildu zituen aurtengo lehenengo afari handian

2007/04/24

Chacabucoko Euskal Etxeko aurtengo lehenengo afariko ikuspegia (Mundo Vasco argazkia) Ehunda berrogeita hamar pertsonatik gora bildu ditu Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxe argentinarrak urtero antolatzen dituen afari handietako lehenengoan. Bere ekintzen sostengurako eratzen dituen ekimen dirubiltzaile garrantzitsuena dira afari hauek eta 'Guillermo Larregui'ren egoitzean bertan egiten dira, euskal etxeko gazteak zerbitzari. Beraien, gainerako bazkideen eta bertaratutako guztien laguntasuna eskertu zuen Sonia Armendariz zentruko lehendakariak luzatu zituen hitzetan.

Gehiago irakurri...


'Euskal aztarna' erakusketa Argentinako euskal etxeetan barrena dabil, Euskal Herrian ibili ondoren

2007/04/23

'Euskal Aztarna Argentinan' erakusketa Eusketxen dago ikusgai (argazkia EuskalKultura.com) 2005 urtean Buenos Aireseko Recoleta Kultur Zentroan aurkeztu zuten 'Euskal aztarna Argentinan. Memoriaren bitartez hezi eta ikasi' erakusketa Argentinako hiriburuan da berriz. Oraingoan erakusketa Eusko Kultur Etxean dago ikusgai, apirilaren 16tik 27a bitartean. Irekiera ekitaldian Pablo Ubierno historialariak mintzaldia eskaini zuen, 'Euskaldunen aztarnetan' izenburuarekin. Asteazkenean euskal inmigrazioa gaitzat hartuko duen antzerki tailerra egingo dute Eusketxen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia