euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunak 'Talde etniko desberdindu' gisa aipatzen dituen AEBetako webgune ofizial batek hautsak harrotu

2007/05/02

Estatu Batuetako Estatu Departamenduaren webgune ofizialak, Espainiari buruz ematen dituen datuetan, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak 'talde etniko desberdindu' gisa aipatzen ditu eta aipu soil horrek hauts bat edo beste harrotu du egunotan hedabide espainiar batzuetan. Estatu Batuetako Administrazioa 'bat etorri dela nazionalista eta separatistek erabiltzen dituzten postulatuekin' (sic) ere salatu dute. Albisteak iruzkin mota desberdinak eragin ditu interneten, 'Estatu Batuek ez dute aitortu begibistakoa dena baizik' diotenetik hasita, iparramerikarrak hori esateagatik 'ezjakin'tzat jotzen dituzteneraino.

Gehiago irakurri...


Edorta Jimenez idazleak 36ko gudako pasarteak ekarri zituen gogora Buenos Airesen, Gernikako 70 urteurrenean

2007/05/01

Edorta Jimenez idazlea Eusketxen eskaini zuen mintzaldiaren une batean (argazkia Basqueheritage.com) Mintzaldi berezia izan zen Edorta Jimenez (Mundaka 1953) idazleak Eusketxeko egoitzan eman zuena. Bizkaitarrak Gernikako bonbardaketari buruz hitzegin zuen, baina ikuspuntu pertsonal eta literario batetik. Entzulegoak, gaiari erabat lotuta eta hunkituta, adi-adi entzun zituen Jimenezen hitzak. 'Gure esperientzia gizarteratzen saiatzen naiz, ez ikuspegi alderdizale batetik, baina bai nire ustetan egia eta justiziaren alderdia izan zenaren ikuspuntutik', azpimarratu zuen Jimenezek BasqueHeritage.com-ekin eginiko solasaldian.

Gehiago irakurri...


FEVAk eta Juan de Garayk Argentinako euskaldunei buruzko lanak aurkeztu dituzte Baireseko Liburu Azokan

2007/05/01

Mari Luz Artetxe, Federakundeko lehendakaria, eta Magdalena Mignaburu egilea, FEVAren historiari buruzko liburua aurkezten (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Aireseko Liburu Azokaren 33. edizioak tarte esanguratsua eskaini die euskal gaiei. Izan ere Argentinako euskaldunen historia eta testigantza jasotzen duten bi liburu aurkeztu dituzte bertan. Horietako bat Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak argitaratu duen Los vascos en la Argentina. Familias y Protagonismo liburuaren hirugarren edizioa izan da. Besteak, Historia de la Federación de Entidades Vasco Argentinas auka izenburu eta Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunaren (FEVA) historia jasotzen du. Aurkezpena joan den apirilaren 24an egin zuten, Azokako Domingo F. Sarmiento aretoan eta bertan izan ziren FEVAko eta Juan de Garayko agintari eta kideak eta Magdalena Mignaburu idazlea, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Xarnege musikari euskal-gaskoinek kontzertua eskainiko dute gaur Mexiko DFko Euskal Etxeko Baztango Egunean

2007/05/01

Xarnege kontzertuan (argazkia Xarnege.com) Mexikoko Euskal Etxeak Pirineo aldeko bisita berezia izango du gaur, Xarnege talde euskal-gaskoinaren eskutik. Euskal Herriko eta Gaskonia aldeko (Frantzia hegoaldean) musika nahasten du taldeak eta egunotan Mexikon da Ollin Kan de las Culturas en Resistencia izeneko jaialdian parte hartzeko. Ostegun, ostiral eta larunbatean izango da hori, baina aurretik Euskal Etxetik pasako dira gaur eta kontzertua eskainiko dute Baztango Egunaren jaiaren baitan.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe, ingeleseratutako poema liburua irakurtzen Etxeorratzen Hirian: «New Yorkek konfiantza eman dit»

2007/04/30

Kirmen Uribe aurreko irakurraldi batean Kirmen Uribe poetak ia hilabete egin du AEBetan. Iragan apirilaren 9an Manhattango Teachers and Writers Collaborative elkarteko egoitzan hasi zuen 'Bitartean heldu eskutik' (Susa, 2001) poema liburuaren ingelesezko bertsioaren aurkezpen bira. Washington DC, Minneapolis, New York hiriko hainbat gune --Brooklyngo Liburutegi publikoa, New Yorkeko Unibertsitatea edota City College-- bisitatu ditu. Hartfordera (Connecticut) eta Cambridgera (Massachussets) bidaiatu behar du oraindik ere. Luis Foncillas-en kronika da ondokoa, joan den asteburu honetan Berria-n argitara emana.

Gehiago irakurri...


Valparaísoko Euskal Etxeak Eusko Jaurlaritzak Txilen duen Ordezkari berriaren bisitari abegikor erantzun zion

2007/04/30

Jon Erdozia ordezkaria, Archibaldo Uriarte eta Valparaísoko Eusko Etxeko beste kide batzuekin Eusko Jaurlaritzak Txilen daukan Ordezkaritzako burua, Jon Erdozia donostiarra, bildu berria da, Valparaísora bidaiaturik, bertako Eusko Etxeko eta euskal komunitateko lagunekin, eta bere burua aurrez aurre aurkeztearekin batera, Jaurlaritzaren programa eta plan orokorrak aipatu ditu, Euskal Herriko egoera, Diasporarako planak eta Txileko euskaldunengan eraginik izan dezaketen kontuak aletuz. Hitzordura bildutakoek, berriz, euren ikuspegi, kezka eta proposamenak luzatu dizkiote Ordezkariari, kontaktuak areagotu eta maizago egitekotan.

Gehiago irakurri...


Eusko Irudiak erakusketa Arrecifesen eskaini zen, bertako euskal etxearen Aberri Eguneko programaren baitan

2007/04/30

Euskal Herriko irudiak biltzen dituen Mikel Arrazolaren 'Eusko Irudiak' erakusketa, Arrecifeseko Euskal Etxean ikusgai (Euskalkultura.com argazkia) Arrecifes herri argentinarreko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, Aberri Eguna ospatzeko ekitaldiekin batera zabaldu zuen 'Eusko Irudiak' argazki erakusketa joan den apirilaren 21ean, bozkario eta giro oneko egun bati bide emanez. Euskal Etxeko dozenaka kide eta lagun inguratu ziren erakundearen egoitzara, jai programan parte hartzeko eta Euskal Herriko hainbat alde islatzen dituen Mikel Arrazola argazkilariaren lanak ikusteko. Izaera ibiltariz iaz Argentinako hainbat euskal etxetan ikusgai hasi zen 'Eusko irudiak' erakusketa datorren urrian iritsiko da Rosariora, Euskal Aste Nazionaleko ospakizunekin batera.

Gehiago irakurri...


Argentinako Villa Mercedes herriak eta Gipuzkoako Ordiziak adiskidantza hitzarmen bat sinatu dute

2007/04/28

Hector Javier Darnay (Villa Mercedeseko ordezkari), Alejandra Iturrioz (Ordiziako alkatea) eta Roberto Gonzalez (Villa Mercedeseko ordezkari) hitzarmena sinatzen Argentinako Villa Mercedes hiriko ordezkaritza bat Euskal Herrian dabil aste honetan, lurraldea bisitatu eta lankidetza eta adiskidantza hitzarmenak sinatzeko Ordiziako Udalarekin. Bisitaldiaren oinarria Villa Mercedeseko Euskal Etxea dago, honen bitartez Ordiziako Santa Ana Korala eta Txistulari Banda Argentinan izan baitziren iaz. Orain argentinarrek bisita bueltatu dute eta bi herrien arteko harremanak sakondu eta Ordiziako hezkuntza, industria eta kultura hurbilagotik ezagutzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri...


Herrialde anglosaxoietako euskal komunitateek ere ekitaldi bereziak egin dituzte Gernika gogoratuz

2007/04/28

Renoko erakusketako kartelak Gernikako bonbardaketaren 70 urteurreneko oihartzuna herrialde askotara heldu da egunotan, euskal etxeek eta Euskadiko ordezkaritzek egin dituzten ekitaldieri esker. Oihartzun hori herrialde anglosaxoietara heldu da baita ere, bertan bizi diren euskaltzale eta euskal etxeen bidez. Dublin (Irlanda), New York, Gooding, Washington DC, San Frantzisko, Reno edo Ontario (igande honetan), izan dira horietako batzuk. Nazioarteko komunikabideek ere jaso dute berria, horien artean itzal handiko Los Angeles Times, Washington Post (AEB), The Guardian edo Times (GB) egunkariek.

Gehiago irakurri...


Lantziegoko gazte ardogile talde bat Mendozan, Argentinan, izan da Denak Bat Euskal Etxearen laguntzaz

2007/04/27

Gazte arabarrak Mendozan (argazkia Mendoza EE) Lantziego herri arabarrak eta Argentinako Mendozak harreman estua dute ardoaren industriarekin eta ezaugarri hori oinarri hartuta Denak Bat Euskal Etxeak bi lekuetako gazteak elkartu dituen trukaketa programa bat bultzatu du. Apiril hasieran Lantziegoko 22 neska-mutil Argentinan izan dira, bertako gazteek gidatuta Mendozako ardo industria ezagutzeko asmoz. Abuztuan euskal argentinar gazteen txanda helduko da eta Lantziegora bisitaldia egingo dute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia