euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Filmategiak dei egiten die etxean filme zaharrak dauzkatenei bertara zaharberritzera ekar ditzaten

2007/06/04

'San Sebastián, novia de España' (1955) filmeko fotograma bat, berrituta (ezk) eta berritu aurretik Aurkeztu berria du Euskadiko Filmategiak iazko bere balantzea. Euskal Herrian eginiko filmekin eta euskaraz edo euskal gaiez eginiko filmen ondarea gordetze lanetan ahalegin berezia ipintzen duen sostengu publikoko erakunde pribatu honek 541.020 metro film errezibitu zituen 2006an, orotara ia 5 milioi metro film-eko fondo edo funtsa osatzera iritsi delarik. Diasporako izenburu gutxi batzuk ere baditu Filmategiak. Aukera hau baliatuz, erakundeak dei egiten die Diasporako euskaldunei euskal gaiez zein euskaraz edota euskaldunek eginiko filme zaharrak badituzte, etxean egindakoak barne, Filmategira zuzen daitezen, ondare hori kontserbatua izan dadin, egoera txarrean dauden filmak hobetu, kopiak egin eta gordetzeko aukera ugari baitaukate gaur egun. Hona Xabier Martin kazetariak Peio Aldazabal Filmategiko zuzendari-zaintzaleari egin elkarrizketa, iragan larunbatean Berriak argitara ekarri zuena.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak urtea amaitu arteko ekimen eta programak aurkeztu ditu: mintzaldiak, Olinpiada...

2007/06/04

Iazko Gabonetako Euskal Ohituren lehiaketan parte hartu zuten neska-mutilak (argazkia Haize Hegoa) Montevideoko Haize Hegoa Elkarteak aurrera darrai bere inguru uruguaiarrean euskal kultura sustatu eta ezagutzera emateko ahaleginean. Datozen hilabeteotan eta urtea amaitu artean prestatu duen egutegian aipa daitezke bere Kultur Zikloaren kultur hedapen hitzaldi sorta berria, partaidetza Immigrazioaren XI Olinpiadan, San Juan gaueko ekitaldia, Eusko Indarra dantza taldearen 25. urteurreneko ekintzak..., beste hainbaten artean.

Gehiago irakurri...


Villegaseko Euskal Etxe argentinarrak Zuzendaritza Batzordea berritu du; Rodolfo Ernesto Esaín lehendakari

2007/06/04

'Villegas-ko Euskaldunak'-eko zuzendaritza berria Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko General Villegas herriko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du, datozen bi urteko agintaldia beteko duten karguak hautatuz. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazkian azaltzen duenez, Rodolfo Ernesto Esaín izan da hautatua 'Villegas-ko Euskaldunak'eko lehendakari, Nekane Olazar Bereau idazkari, eta Yanina Castro Montoya diruzain, beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko Euskal Etxeak, sortu berri dituen Claude Berhouet Lagun Ona Sariak emango ditu bihar lehenengoz

2007/06/02

San Frantziskoko (AEB) Euskal Etxearen logoak zubi famatua eta euskal dantzariak biltzen ditu Kaliforniako (AEB) San Frantziskoko Euskal Etxeak biharko egunean zehar Petaluman ospatuko duen piknikean emango ditu lehenengo aldiz, aurten sortu berriak dituen 'Claude Berhouet Lagun Ona' izeneko sariak. Estreineko aldian Alphonse Acheritogaray, Jean Belleau, Pierro Etcharren, Jean-Leon Iribarren, Jeanne Mazeris eta aita Martxel Tillous-i egokitu zaizkien sariok Claude Berhouet-en izena daramate, egungo Euskal Etxearen eta bertako euskal komunitate antolatuaren oinarriak ipintzerakoan zutabe izan zen hotelero donazahartar/sanfrantziskoar baliosarena.

Gehiago irakurri...


Madrileko Euskal Etxeak eta HABEk euskara irakasteko hitzarmena berritu dute; 150 bat ikaslerengan du eragina

2007/06/02

Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria) eta Jon Zaballa (Madrileko Euskal Etxea) hitzarmena sinatzerakoan HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Euskara Munduan programako zuzendaria, Kinku Zinkunegi, Madrilen izan dira bertako Euskal Etxeko zuzendaritzaren bildu eta euskara klaseak bultzatzeko hitzarmena berritzeko. Ehunda berrogeita hamar bat ikasle dabiltza nagusientzako klaseetan soilik, Haur Txokoan euskara eskolak hartzen dituzten neska-mutilak aparte. Aurtengo kurtsorako HABEk 20.000 eurotako dirulaguntza bideratu dio euskal etxeari.

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoak haurrentzako euskara eta euskal kultura udalekuak antolatu ditu ekain honetarako

2007/06/01

Boiseko ikastolako bi ikasle kurtsoan zehar egin duten txango batean (argazkia Boiseko ikastola) Bertako Basque Museum edo Euskal Museoak eskolaurre Ikastola eskaintzen du dagoeneko Boisen --'Euskal herritik kanpo dagoen bakarra', arduradunen hitzetan--. Orain euskarazko irakaskuntzan beste urrats bat eman dute, haurrentzako euskara udalekuak antolatuz. Bi txanda egingo dituzte: bata ekainaren 11tik 15era, Ikastolan ikasi edo euskara pixka bat dakiten umeentzat; eta bestea ekainaren 18tik 22ra, euskara jakin ez baina ikasten hasi nahi dutenentzako. Izena emateko epea datozen egunotan itxiko da.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko txikienak munduko txapeldunekin hasi dira pilota ikasten asteburuetan Euskal Etxeko ekitaldietan

2007/06/01

Pilotari gazteak Ramon Ross munduko  txapeldunaren klasean (argazkia ChacabucoEE) Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko txikien taldekoak pilota eskolak hartzen ari dira joan den apiril hasieratik, hartu ere munduko txapeldun diren Eduardo eta Ramón Ross chacabucotarren eskutik. Juan Cruz Mioni, Rubén Motta eta Gustavo Labayen begiraleen laguntzarekin, txikiek esku pilota, xare, zesta punta, palita eta paleta argentinarra ikasten ari dira. Ikastaroa Luciana Aramburu, Selva Lescano eta Cristina Larribitek gidatzen duten txikien taldearen programaren parte dira.

Gehiago irakurri...


Tomás Otaegui, abokatu, hizlari eta idazle euskaltzale euskal argentinarra, bere sorterrian gogoratua

2007/06/01

Tomás Otaegui euskaltzale euskalargentinarra 'Ispilu bat, bertan begiratu eta ikaskizunak, estudioak eta Diasporako euskaldunak izan beharko lukeenaren soslaia geureganatzeko'. Halaxe aurkeztu zuen Cesar Arrondok Tomas Otaegui (Pergamino, 1870-1932) euskal argentinarra Pergaminoko 'Lagun Onak' Euskal Etxean emandako hitzaldian, Otaeguiren bi biloba entzuleen artean. Arrondoren hitzaldiak 'Tomás Otaegui, argentinar euskaldun bat Euskal Herriko lege zaharren, pentsamendu nazionalaren eta eskubideen aldeko etengabeko hizlari' hartu zuen izenburu eta, aurten abokatu ospetsu honen heriotzaren 75. urteurrenaren karietara, Otaeguik kultura eta ondare komunari Argentinatik eginiko ekarpena aztertu zuen.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskal etxeek datorren astean egingo dute euren urteroko Biltzar Nagusia, Winnemucca, Nevadan

2007/05/31

Winnemucca Basque Festival jaialdiaren kartela AEBetako euskal etxeetako ordezkariak Nevadako Winnemucca-n elkartuko dira datorren asteko asteburuan NABOk urtero Estatu Batuetako herri diferente batean antolatzen duen Convention edo Biltzar Nagusia egiteko. Bilkurarekin batera, Winnemuccako Euskal Etxeak eta Herriak jai egitarau polita iragarri dute, arituko diren artisten artean Jean Flesher euskalamerikarra eta bere banda, eta Euskal Herritik etorritakoen artean Luhartz talde durangarra. Igandeko mezak gomuta berezia azalduko du herrian bertan duela ezta hiru aste ere hil zen Mike Olano euskaldun ezagutuaren ohoretan.

Gehiago irakurri...


Utahko Euskal Etxeak euskal kutixiak saldu zituen Living Traditions jaialdian urtero bezala ipini duen standean

2007/05/31

Euskal standa 'Living Traditions' jaian eta bertan aritu ziren lagunetako batzuk (argazkia Utah BC) Utahko Euskal Etxeak parte hartu du beste urte batez Salt Lake City-ko (AEB) Living Traditions jaialdian. Ekitaldi jendetsu honek aukera ematen die Utahko estatuan biltzen diren komunitate ezberdinei euren kultura, folklorea eta gastronomia erakusteko, eta euskal komunitatearen ordezkari Utahko Euskal Etxeko kideak izaten dira urtero. Euskaldunek ohiko standa jarri zuten, euskalamerikar komunitateko jaki tipikoak eskainiz. Beste urte batez, arrakasta lortu zuten euren proposamenek, eta ez da harritzekoa, puri-purian gertatzen baitira euskal etxekoek bertako bazkideentzat maiz antolatzen dituzten sukaldaritza eskolak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia