2007/06/15

Munduko edozein puntako euskal genealogia maite dutenek sarean dute jada Antzina aldizkariaren 3. alea. Seihilabetekaria da Antzina, gaztelaniaz dator gehienbat --artikulu bakarra euskaraz-- eta doan jaitsi daiteke 'Antzinako' Euskal Genealogisten Elkartearen web gunetik. Azken zenbaki honek, Conchi Ainciburuk koordinatuta, itsasoa hartu du ardatz. Bertan, 'Antzinako' elkarteko arduradunek datorren urrirako iragarri dituzte euskal genealogia topaketa batzuk, Hondarribia-Irunen.
Gehiago irakurri...
2007/06/14

Ameriketan jokatu gabe 69 urte eman eta gero euskal selekzioak Atlantikoa zeharkartuko du datorren astean, Venezuelako selekzioaren aurka aritzeko. Partida datorren asteazkenean (ekainak 20) izango da eta
San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan jokatuko da. Venezuela Amerika Kopako egoitza da aurten eta euskaldunen aurka jokatuko duen partida txapelketa horren aurretik jokatuko duten azken froga izango da. Venezuelako euskal komunitatea interes handiz jarraitzen ari da euskaldunen bisitaren gaia eta Caracaseko Eusko Etxeak bertaratu ezin dutenek partida behar bezala ikusteko pantaila erraldoi bat jarriko duela iragarri du.
Gehiago irakurri...
2007/06/14

Ekainero bezala Jose C. Paz herri argentinarreko Toki Eder Euskal Etxeak bere urtemuga ospatu du. Joan den igandean izan zen ekitaldia eta 250 lagun bertaratu ziren elkarteak antolatutako bazkarira. Urteurrena ospatzeko jaian elkarteko dantza taldea aritu zen eta alkate berria aukeratu zuten. Horacio Marotto Etxezahar Toki Ederreko egungo lehendakariak eta María Ángeles Oñederrak, aurreko lehendakaria eta egun elkarteko idazkaria denak, eskertu egin zuten euskal komunitatearen etengabeko sostengua eta lana egiteko gogoa, batez ere egoitzaren egokitze lanei segida eman behar izan dieten orduan.
Gehiago irakurri...
2007/06/14
NABOko Biltzar Nagusiak Mary Gaztambide berrautatu zuen AEBetako euskal erakundeen federazioko lehendakari, elkarte honek joan den ostiralean Nevadako Winnemuccan eginiko saioan. Berarekin batera hautatu zituzten Pierro Etcharren, lehendakariorde, eta Grace Mainvil, diruzain. AEB osotik etorritako ordezkariek federazioan bi bazkide berri onartzea deliberatu zuten, hala nola Washington DCko Euskal Etxea eta Nevadako Paradise Valley-ko Santa Rosa delakoa. Bildutakoek NABOren lan arlo guztiei gainetiko begirada eskaini, txostenei balekoa eman eta Lau-Urteko Planaz deliberatu zuten, baita ere hilabete barru Bilbon egingo den Munduko Biltzarrera euren ordezkariek eramango dituzten proposamenez.
Gehiago irakurri...
2007/06/13

2001eko irailaren 11an Anita Glesta artista newyorktarrak Dorre Bikien erasoa zuzenean ikusi zuen World Trade Centerren parean daukan apartamentutik. Beldurrak, Manhattanetik seme-alabekin egin behar izan zuen ihesak eta zentzugabeko biolentziaren biktima izatearen sentsazioak aurretik gertaturiko beste trajedia bat ekarri zion burura: Gernikaren bonbardaketa. Sufrimenduaren unibertsaltasuna, horixe da Glestak bihar inauguratuko duen 'Gernika/Guernica' ikusgarriarekin azaldu nahi duena. Horretarako Gernikako biktimen ahotsa eramango du Zero Gunearen inguruetara.
Gehiago irakurri...
2007/06/13

Bidaiak eta motorrak maite ditu Mikel Etxeberria kazetari lapurtarrak eta gaur biak batzen dituen abenturari ekingo dio, munduari bira emango baitio motorrean. Luhusotik (Lapurdi) aterako da eta bidean Errusia, Mongolia, Korea, Kanada eta Estatu Batuak zeharkatuko ditu. Jules Verne idazleari omenaldia eginez, bidaia 80 egunetan betetzeko asmoa du. Kanadan geldialdi berezia egingo du, Vancouverreko Euskal Etxeko lagunei bisita egiteko.
Gehiago irakurri...
2007/06/13

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburuko euskal etxean, La Platako 'Euzko Etxea'k, elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin ditu, barne araudiak dioenari jarraiki. Ohiko Biltzar Orokorrera hurbildutako bazkideek berritutako karguak honakoak dira, besteak beste: lehendakariordea, idazkariordea, diruzainordea eta zenbait batzordekide. Ez lehendakaria, hasiera batean buletin honek esan legez.
Gehiago irakurri...
2007/06/12

Mexikoko Euskal Etxeko kide eta lagunek egun oso berezia bizi izan zuten joan den larunbatean, elkartearen Mendeurrena dela eta. Bilkura aspaldiko lagun askoren topaketa bihurtu zen eta belaunaldi desberdinetako euskal mexikarrek 100 urte ondoren Euskal Etxearen proiektua hasieran bezain indartsu dagoela ikusi ahal izan zuten. Karmele Belausteguigoitia bazkideak, bilerako pertsona nagusienak, izan zuen Mendeurrenaren plaka oroigarria desestaltzeko ohorea eta, emozioak despistatuta edo umore onez gainezka, batek baino gehiagok hurrengo Mendeurrenerako hitzordua egin zuten.
Gehiago irakurri...
2007/06/12

Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso abesbatza Kaliforniako San Luis Obispo herrian izango da hilaren 28an, bertako California International Choral Festival and Competition delako elkarretaratzean parte hartzeko. Filipinak, Finlandia, Uganda eta AEBetako koruak izango dituzte kantukide Ameriketara egiten duten lehen bisitaldi honetan errenteriarrek. Uztailaren 6an San Frantziskoko Basque Cultural Center-en izango dira, elkarteko euskaldunentzako emanaldi berezia eskainiz.
Gehiago irakurri...
2007/06/12

FEVAk antolatu duen Txistu tailer honen helburua honokoa da: 'partehartzaile bakoitzak txistuarekiko zaletasuna eta interesa zabaltzea bere euskal etxean, ikastaroan ikasitakoaren benetazko transmisioa eginez', José Gutierrez irakasleak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez. Tailerraren lehendabiziko saioa Buenos Airesen bertan egin zen, apirilaren 28an, eta bederatzi euskal etxeetako ikasleak bildu ziren. Hirugarren hitzordu bat abuztuan, finkatzeke dagoen egun batean, burutuko da.
Gehiago irakurri...