euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

25 artistek euskal musika aurkeztuko dute ostegunean Frantziako hiriburuan 'Parisen Kantaldi' jaialdiarekin

2007/06/19

'Parisen Kantaldi' euskal jaialdiaren afitxa Euskal musika entzun ahal izango da etzi Sena ibaiaren ertzean, Ekimen konpainiak eta Begatto Kitchen taldeak antolatu duten 'Parisen Kantaldi' jaialdiari esker. Arratsaldeko 18:30etatik eta gaueko 23:30ak arte 25 euskal kantari, dantzari eta musikari arituko dira Île de la Cité irlan dagoen Dauphine place ezagunean. Anaiki korua, Jean Bordaxagar, Robert Larrandabürü, Juana Etchegoin musikaria... izango dira besteak beste entzungai, urteroko hitzordua bihurtzeko gogoz plazaratuko den kantaldi honetan.

Gehiago irakurri...


'Jokoak, giro ona eta euskara asko' Boiseko Ikastolak antolatu duen bere lehenengo euskal haur udalekuan

2007/06/19

Zapiaren jokoa, euskara ikasteko era dibertigarria Boiseko euskarazko haur udalekuan (argazkia Kerry Maloney/Idaho Statesman) Boiseko Ikastolak eta Basque Museum & Cultural Center-ek arrakastatsu bukatu zuten joan den ostiralean euren aurreneko Basque Summer Camp edo euskarazko haur udalekuaren bi txandetako lehena, euskara zertxobait dakiten haurrei eskainia. Atzo hasi zuten bigarrenera euskara ezagutu ez baina ikasi nahi duten neska-mutikoak bildu dituzte. Idaho Statesman egunkariak lehen txandako haurren esperientzia jaso du, euskaraz eta ingelesez eginiko bideo ederrean.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeen dantza taldeen zuzendariak eta gazte arloko arduradunak Rosarion bildu ziren

2007/06/19

Gazte arloko arduradunen bileraren une bat (argazkia BasqueHeritage.com) FEVAk eginiko deialdiei jarraiki, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxean egin zen dantza taldeen zuzendarien eta gazteria arloko arduradunen bilkura joan den ekainaren 11an. Lehendabizikoen aldetik, bileraren helburua datorren Euskal Astean egingo den dantza erakustaldiko egitaraua erabakitzea zen. Gazte arloari dagokionez, arduradunek joan den urteko abuztutik hona gazte taldeek euskal etxeetan egin duten lana aztertu zuten. Bestalde, dantza talde bakoitzak urriko Euskal Astean egingo dituen dantzak erabaki zituzten.

Gehiago irakurri...


Asmozek zabalik dauzka hainbat gai internetez ikasteko aukerak: 'Eusko Ikasgaiak', Etnografia, Zuzenbidea...

2007/06/18

Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHU-UPVko errektorea, Juan Gimeno Ullastres, UNEDeko errektorea eta Javier Retegui, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak 2007-2008 ikasturtean eskainiko dituen online ikastaroak aurkeztu ditu. Kurtso berriari begira Eusko Ikaskuntzak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU-UPV) eta UNEDekin programak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko. Aurtengo kurtsoko eskaintzako parte dira 'Eusko Ikasgaien' ikastaroa (Jakinet), Euskal Etnografia edota Europar Batasuneko Konstituzioaren Zuzenbidea. Jakineten kasuan Diasporako ikasleek %100eko bekak eskura ditzateke. Matrikulazio epea urrian bukatuko da, baina bekak lehenbailehen eskatu behar dira.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Diasporari lotutako lanei eskainitako 2007 Andres Irujo Sariaren deialdia zabaldu du

2007/06/18

Andres Irujo Ollo Buenos Aireseko Ekin euskal argitaletxe garrantzitsuaren sortzaile izan zen Andres Irujo Sariaren 2007ko deialdia argitaratu du Euskal Autonomia Erkidegoko Buletin Ofizialak joan den ostiralean. Ohi bezala, euskal diasporari eta Euskal Herritik kanpoko euskal presentziari lotutako sormen eta ikerketa lanak aurkez daitezke. Lanak irailaren 4aren aurretik bidali beharko dira Eusko Jaurlaritzara, Lehendakaritza saileko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzara hain zuzen (Nafarroa 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, tel: 945-018127) edota, Jaurlaritzaren barne eta kanpo Ordezkaritzetara. Deialdiaren testu eta oinarriak interneten daude.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinako Buenos Aires probintzian Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak

2007/06/18

Mar del Platako EEa (arg. EuskalKultura.com) Mar del Plata herri argentinarreko 'Denak Bat' Euskal Etxeak elkarteko Ohiko Batzar Nagusia deitu eta barne araudiak esandakoari jarraiki Zuzendaritza Batzordea berritzeari ekin zion ekainaren 2an Euskal Etxearen egoitzean bertan bildurik. Hona, berriztapenak egin ondoren, Jose Martin Azarloza lehendakari duen Zuzendari Batzordea osatzen duten partaide guztien izen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Gaur inauguratuko dute Homedalen (Idaho, AEB) bertako Euskal Etxearen eraikina, asteburu osoko ekintzez

2007/06/16

Homedaleko euskal etxea eraikuntza prozesuko une batean (argazkia HomedaleBC) Idahoko Homedale herriak bere Euskal Etxearen egoitza inauguratuko du gaur, bi urte inguru iraun duten eraikitze lanak bukatu eta gero. Txoko Ona Basque Clubaren egoitza izango dena 700 metro karratuko etxea da eta bertan hasiak dira jada euskarako klaseak eta beste jarduerak egiten. Gaur hasiko den irekiera ofizialean 250 bazkide eta lagun bildukodira, herrikoak zein inguruetako euskal etxeetatik etorriak. Izan ere jai handia izango da AEBetako mendebaldeko euskal komunitate osoarentzat.

Gehiago irakurri...


Olga Muniain eta Lili Garroren margoak ikusgai Eusketxek astelehenean zabaldu zuen 'Vida de Campo' erakusketan

2007/06/16

Olga Muniain, Lili Garro eta Diana Crawley; azken honek 'margolarien armarriak' landu zituen egurrean  (argazkia BasqueHeritage.com) Olga Muniain eta Lili Garro margolarien eskutik Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak (Eusketxek) elkartearen bigarren arte eta margolaritza erakusketa zabaldu zuen joan den astelehenean México 1880ko bere egoitzan. Oraingoan erakusketan bildutako lanek Argentinako baserri eta landa giroa, gauchoen bizitza eta Panpako paisaiak irudikatzen dituzte, tartean euskal gaiak ere agertuz. Erakusketa datorren uztailaren 11 bitartean izango da ikusgai, astelehenetik ostiralera, Eusketxen.

Gehiago irakurri...


Rafael Kutz, Venezuelan Euskadiko Ordezkari berria, euskal kolektibitatearekin bildu zen Caracasen

2007/06/15

Ezker-eskubi: Koldo Atxutegi, Unai Azpiritxaga, Pedro Arriaga, Izaskun Etxearte, Rafael Kutz eta Luis Trincado (argazkia Pedro Javier Arriaga) Egun gutxi daramatza Caracasen Rafael Kutzek, Ibarretxe lehendakariak Venezuelan Euskadiren ordezkari izendatu berri duen gizonak. Bere erronka datozen hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzak herri karibearrean izango duen egungo lehenengo ordezkaritza sortu eta garatzea izango da. Donostiarra da Kutz eta aurreko urteotan Txileko Euskadiren Ordezkaritzan jasotako esperientzia baliagarri izango du lantegi honetarako. Joan den astelehenean euskal komunitatearen ordezkaritza batekin bildu zen Caracaseko Eguzki institutuan hartu duen behin-behineko bulegoan. Caracaseko Eusko Etxeko Zuzendaritza Batzordekoak errezibitu zituen, Pedro Arriaga lehendakaria buru.

Gehiago irakurri...


Maria Julia Ercoreca, Puerto Madryn: 'Euskal Etxe baten hazia eta etorkizuna bere dantza taldean datzate'

2007/06/15

Maria Julia Ercoreca Egunabar taldeko dantzariekin Maipuko Euskal Etxearen 20. urteurrenean (1996ko abendua). Ercorecaren agurra izan zen erakustaldi hura (argazkia MJErcoreca) Maipú-ko Anaitasuna Euskal Etxearen sortzaileetako bat izan zen, eta bertako dantza taldeko zuzendaria; are gehiago, iraultza moduko bat bultzatu zuen 80. hamarkadan dantza talde euskal argentinarren molde eta errepertorioan. Euskal Etxeetako dantza taldeen artean aski ezaguna izan da Maria Julia Ercoreca. 1996ean Puerto Madrynera bizitzera etorri zen eta egun bertan zabala den euskal komunitatearekin dihardu lanean, euskal etxe bat sortu nahian. Datorren urrirako deitu ditu lehenengo bilkurak. Abentura honetan parte hartu nahi duen orori luzatzen dio bertaratzeko gonbitea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia