euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elai Alai Dantza Taldeak teatroa eta dantza nahasten dituen Venezuelako bira hasiko du gaur Caracasen

2007/07/14

Elai Alairen Venezuelako biraren afitxa Gernikako Elai Alai Dantzari Taldea Caracasen dago eta gaurtik aurrera bertako beste dantza talde batzuekin batera emanaldi bereziak egingo ditu Venezuelako hainbat hiritan, uztailaren 22a arte. Dantza taldeak bisitatuko dituen hiriak Caracas hiriburua, Naiguatá eta Valencia dira. Emanaldiotan tradizioa eta berrikuntza uztartuko dituzte, antza tradizionalekin batera joera berriagoak dituztenak ere eskainiko dituzte. Horrez gain, berrikuntzen baitan, dantza teatroarekin nahastuko dute.

Gehiago irakurri...


San Juan gaueko sutek eta su artifizialek etxetik kalera atera zituzten ume zein heldu, Suipachan

2007/07/14

San Juan gaua, urteko motzena, urteko magikoena, Suipachako Euskal Etxekoen eskutik Gauaren ilunean, banan banan, zerura doazen txinpartak bezala, EuskalKultura.com orrira ailegatzen zaizkigu San Juan gauaren inguruko berriak. Suipacha hiriko kronika jaso berri dugu eta bertan, jolas, dantza eta jakina, suaren berri ematen digute. Ekainaren 23an, Buenos Aireseko probintzian kokatua dagoen hiri honetako Gure Txokoa Euskal Etxeak, komunitate osoa higiarazi zuen, bere desioak sutara bota zitzan. Deialdiak oihartzun zabala izan zuen eta azkenean, su bat baino gehiago piztu behar izan zuten heldu eta umeen pozerako. San Juan egunaren bezpera urtean behin besterik ez denez, heldu den urte arte itxoin behar sugarren gainetik salto egiteko.

Gehiago irakurri...


Konlusio dokumentua irakurtzearekin gaur goizean amaituko da Bilbon Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra

2007/07/13

Biltzarreko jardunaldi bat (argazkia BasqueHeritage.com) Aste osoko saioei amaiera emanez, gaur goizean bukatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra. Ekitaldiak goizeko bederatzietan hasiko dira eta, besteak beste, kongresukideek 'Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea' berritzeari erreparatuko diote, euskal etxeen ordezkariei dagokienez. Euskadiko Administrazioaren eta Diasporaren arteko harremanetan oso organo garrantzitsua da Aholku Batzordea, legez berari baitagokio euskal gizataldeei buruzko erabakiak hartzeko edo aldatzeko proposamenak egitea Euskal Autonomi Elkarteko erakundeei.

Gehiago irakurri...


UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzak latinamerikar ikasleek ikerkuntza-masterrak egiteko laguntzak emango dituzte

2007/07/13

Hitzarmenaren sinadura ekitaldia, IV. Mundu Biltzarrean (argazkia BasqueHeritage.com) Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten atzo Bilbon, Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrarean, Amerika Latinoko ikasleen mugikortasunerako ekonomi laguntzak emateko. Laguntza hauek UPV/EHUren ikerkuntza-master ofizialetako bat --kalitatezko aipamena duten doktoretza programetara sarbide zuzena dutenetak-- egiteko aukera emango diete ikasleei.

Gehiago irakurri...


Luciano Etcheparek Marcelo Couturen lekukoa hartu du Argentinako Euskal Liburutegien koordinatzaile karguan

2007/07/13

Luciano Etchepare, Argentinako Euskal Liburutegien Sarearen koordinatzaile berria Azken bi urteetan Argentinako Euskal Liburutegien Sarearen koordinazio ardura izan ondoren, Marcelo Couture de Troismoints liburuzainak kargua utzi zuen joan den ekainaren 30ean. Bere lekukoa Luciano Etcheparek hartu du uztailaren 2az geroztik. Etcheparek datozen bi urteetan zehar burutuko du bere lana, ekimenaren buru José Orbaiceta eta María Fernanda Astigarragarekin lankidetzan.

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko Beti Aurrera Euskal Etxeak jendetza bildu du bere sorreraren 24. urteurreneko ospakizunetan

2007/07/13

Adin guztietako lagunak hurbildu ziren Beti Aurrera Euskal Etxearen 24. urtebetzea ospatzera Uztailaren 7an, San Fermin egunean, Buenos Aires probintziako Chivilcoy hiriko Euskal Etxeak 24. urteurrena ospatu zuen eta baita jende andana bildu ere, elkartearen osasun ona eta bizkortasuna dela eta jai egiteko. 2007 urte oparoa izan da chivilcoytarrentzat, egoitza berria dute, interneten blog dinamikoa egiten ari dira eta larunbatero haien berri entzun daiteke ‘La hora de los vascos-Euskaldunen garaia-’ irratsaioan. Arrazoirik ez zitzaien falta urtebetetzea handitasunez ospatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeeen IV. Mundu Biltzarrean 'zubigintzan' ari diren ordezkarien bideoen bigarren partea

2007/07/12

Jon Elordi, Bartzelonako Euskal Etxeko lehendakariordea (argazkia BasqueHeritage.com) Aurrera darrai Euskal Gizataldeen IV mundu Biltzarrak eta Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari diren jardunaldiak Diasporaren ekimen eta ahaleginen erakuslehio bihurtu dira. Munduko euskaldunak aurrez aurre ezagutzeko topalekua da biltzarra eta bertara 'ideiak hartu eta noski, ematera ere' etorri dira hainbat euskal etxeetako ordezkariak, euren bideo eta agurretan adierazi zigutenez. Lehenengo emanaldian bideo horietariko batzuk aurkeztu genizkizuen; gaur, agindu legez, honatx ordezkarien bideoen bigarren partea.

Gehiago irakurri...


Sao Paulo hiriko Guarani Mbyá nazioko indigenak zubigintzan bertako Eusko Alkartasuna Euskal Etxearekin

2007/07/12

Jabaquara auzoan kokatzen da Tekoa Pyau herrixka guarania, argazkian haien haurrak ikus daitezke 'Guarani Mbyá nazioko indigenei buruz ari garenean, harridura mirespena bilakatzen zait', mezu hau ozen eta lau haizetara zabaldu nahi du Estebe Ormazabal São Paulo hiri brasildarreko euskal etxeko presidenteak. Hiri erraldoi honetan, badira lau herrixketan antolaturik bizi diren Guaraniak. Hau gutxi balitz, zur eta lur gelditzen gara jakitean, herrixka hauetako umeak eta Itsasondokoak (Gipuzkoa) 'lagun minak direla'.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen %47a Argentinan dago; %22a AEBtan; %6a Uruguaien eta Espainian; %4a Venezuelan...

2007/07/11

Alfredo Asiainek ondare inmateriala gordetzearen garrantziaz aritu zen (argazkia BasqueHeritage.com) Atzo goizean jarri ziren abian Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarreko lan jardunaldiak. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzako teknikariak eta Jaurlaritzako beste sailetako adituak aritu ziren, besteak beste, goizeko txanda honetan. Euskal Etxeei buruzko datu eta zifra andana eman zituzten, eta lau urte hauetako balantzearekin batera errietatxo bat ere egin zieten hainbat elkarteei ‘Jaurlaritzak behar dituen euskal etxeei buruzko datuak garaiz ez emateagatik’. Goizeko azken txanda Alfredo Asiainek izan zuen, Nafarroako Ondare Ez-Materialaren Artxibategiko zuzendari teknikoak. Asiainek euskal etxeen ondarearen parte hori gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen, orain zaintzen hasi ezean galtzeko arriskuan omen dago eta.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarra: Bilboko hitzordura etorri diren 18 estatuetako kideen bideo eta agurrak (I)

2007/07/11

Jose Goicochea Australiak Biltzarrean dauzkan ordezkarietako bat da (argazkia BasqueHeritage.com) Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrera etorri diren ordezkari eta partehartzaileen agenda estua da egunotan, baina astelehenean Bizkaiko Kostaldean egin zuten txangoarekin hasi zen, Bermeo eta Bakio aldean. Aurreko biltzarretan ezagututako lagunak agurtu eta munduko behainbat herrialdetako euskaldunak ezagutzeko parada izan zen. Jatorri eta hizkera desberdinak, baina helburu bera: euskal kultura munduan zabaldu eta bultzatzea. Beraiek direlako protagonista, guk bideo hauetan hitza eman diegu euren burua aurkeztu eta asmoak azal diezazkiguten. Hauetxek dira batzuk, bihar bigarren zatia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia