euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zortzi herrialde izango dira lehian San Frantziskon irailaren 6tik 15era I. Euskal Pilota Txapelketan

2007/08/28

I. Euskal Pilota Txapelketaren afitxa Estatu Batuetako San Frantzisko hiria izango da irailaren 6tik 15ra I. Euskal Pilota Txapelketaren egoitza. Munduko Pilota Batzarrak --World Pelota Council, ingelesezko bertsioan-- antolatu du txapelketa eta zortzi herrialdeetako federakunde eta taldeen partaidetza izango du. Hiru modalitateetan jokatuko dute pilotariek: eskuz, larruzko paleta eta nesken gomazko paleta. Partidak South San Francisco Basque Cultural Center-en izango dira ikusgai.

Gehiago irakurri...


Euskal folklorea Habanan: Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzaren emanaldia, ezusteko atsegina Kubako udan

2007/08/28

Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatza Habanan ibilia da uda honetan (ipar hemisferiokoan; negua, australean) Gaztelu Zahar Hendaiako korala. Koru kantua eta euskal aireak maite zituzten multxo bat gizonek 1946an sortua, orain artean 12 disko grabatu ditu, horietarik azkena iaz, elkartearen 60. urteurrenarekin bat eginez plazaratutakoa. Heldu den artikulua Michel Hernandezek sinatua da Gramman.

Gehiago irakurri...


Macachingo M. Alazne Iruretagoyena, EuskalKultura.com-ekin bildu da Euskal Herrira egin berria duen bidaian

2007/08/28

Miren Alazne Iruretagoiena Zarautzen, duela gutxi Euskal Herrira egina duen bisitaren baitan Jaiotzez zarauztarra, badira ia 56 urte Miren Alazne Iruretagoiena Argentinara heldu zela eta hortxe, Macachin-en, bere egin zuen Panpako herrian, euskal komunitateari lotu eta bertako zutabe bilakatu da, bere lana eta euskal kezka hurrengo belaunaldiei hedatuz. Miren Alaznek lanean dihardu gaur egun ere Macachingo Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen barnean eta, internet lagun, harremanetan beste euskaldun askorekin, Argentinan eta mundu zabalean. EuskalKultura.com-en irakurle zintzoa, uda (europar) honetan Zarautzera heldu zelarik, egunero bere ordenadorean hartzen dituen e-mailak bidaltzen dizkiotenetako batzuei arpegia jarri nahi izan die, eta gure zuzendaria, Joseba Etxarri, kostaldeko herri gipuzkoar horretara hurbilarazi zuen.

Gehiago irakurri...


Kolonbian euskara ikasle direnek zuzeneko eta internet bidezko eskolak dauzkate eta egunero txateatzeko aukera

2007/08/27

Bogotako euskara ikasleetako batzuk, euren irakasle Asier Bilbao argazkiaren erdian dagoela Berrogeita hamar bat pertsonak interesgarri izango zela iritzi eta Bogotá-ko Euskal Etxeak eskaintzen dituen euskara eskoletan parte hartzeko eman zuten izena. Eskolak zuzenekoak dira, irakaslea bertan, eta baita ere CD eta internet bidezkoak, eta txat batean parte hartzeko aukera ere badakarte, ikasleek, egunero, sartu ahal izan daitezen eta ikasitakoa ikaskideekin ordenagailu aurrean praktikatu, etxetik, lantokitik edota cyber batetik. Bestalde, Kolonbiako Euskal Etxea tratutan dabil Cundinamarcako Unibertsitatearekin eta SENArekin, irakasten dituzten hizkuntzen artean euskara ere eskain dezaten.

Gehiago irakurri...


Txileko Viñako 'Euskal Gazteak' taldea eta Eusko Etxeko kideak haragi errealdi baten inguruan bildu dira

2007/08/27

Taldea osatzen duten batzuk, ezker-eskuin: Javier Iturrizagastegui, Sofía Sainz, Mauricio de Ugarte, Francisco Javier Pinedo, Camila Iturrizagastegui, Mirentxu Berasaluse, Eugenio Vergara eta Maite Berasaluse Txileko Bosgarren Erregioko gazte talde batek osatzen du 'Euskal Gazteak'. Joan den larunbatean, haragi errealdi bat tarteko, abuztu hasieran Iñaki Deuna izeneko jaia antolatu zuen batzordearekin bildu ziren. Iñaki Deuna, esan beharra dago, Eusko Etxeko jai historiko nagusia da. 'Txinberoen musikarekin batera, helduenentzat, eta gazteenen irri eta kantuen artean, V Erregioko euskal familia Iñaki Deuna jaiaren inguruan arrakastaz bildu ahal izana ospatu genuen, eta datorren ostegunean egingo dugun Euskal Zine saioari ere (filma, Kutsidazu bide, Ixabel) azken ikutuak eman genizkion', adierazi dio EuskalKultura.com-i Francisco Javier Pinedo, gazte taldeko buruak.

Gehiago irakurri...


Gral Rodríguez-eko EEak Malvinetako hiru borrokalari ohiri eman zien hitza 'Palabras Mayores' ekimenaren baitan

2007/08/27

Hiru borrokalari ohietako bat, Santiago Tettamazi lizentziatua, bere hitzaldia eskaintzen ari zela Hiru gerla borrokalari ohi hauen lekukotasuna 'Palabras Mayores' delako ekimenaren baitan behar da kokatu. Duela urte t'erdi abiarazia, ekimena arrakastatsua suertatu da orain artean. Azkeneko saio honetan, gonbidatuek, Argentina eta Erresuma Batuak 1982an izan zuten gatazkan zibilek izan zuten partaidetza aipatu zuten, baita atzerritarrena ere eta iraganean zein gaur egun zertan den 'Malvinen afera' azaldu zuten. Solasaldia filmatu egin zen eta Euskal Etxeko Liburutegian egongo da eskuragai.

Gehiago irakurri...


Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek arropa berriak estreinatu zituzten Tres Arroyoseko Gizataldeen Azokan

2007/08/25

Hiru Errekak Tres Arroyoseko Gizataldeen Azokan ipinitako standak honelako itxura eskaintzen zuen Partaidetza berezia Hiru Erreka Euskal Etxe argentinarreko dantzariena, Buenos Aireseko probintzian, jantziak estreinatu baitzituzten hiriburu federaletik bostehun bat kilometro hegoaldera dagoen herri honetan urtero antolatzen den Gizataldeen Azokaren baitan. Honako edizioan ere, eta gainerako standetan ohi bezala, gastronomiak leku propioa hartu zuen euskaldunenean ere, sukalde aktibo batekin batera Euskal Herria eta euskaldunei buruzko informazio ematen ahalegin polita egin zutelarik Hiru Errekakoek, zenbait mapa, argazki, marrazki, liburu eta objektuen bidez. Euskal Etxeko dantzariak --guztiak neskak-- ikuskizun orokorreko partaide izan ziren, Udal Balletarekin, eta Danimarka, Siria, Espainia, Frantzia, Italia eta Libanoko elkarte eta ordezkariekin batera.

Gehiago irakurri...


Uberuaga familiaren adar iparramerikarreko 75 kide Boiseko Euskal Etxean bildu dira famili bilkura batean

2007/08/24

Damiana Uberuaga eta Jeff Uberuaga (kusiak elkarrekiko) Boiseko EEan bildu zirenei hizketan Uberuaga/Randa familiako hirurogeita hamabost bat kide iparramerikarrek hartu dute parte Idahoko hiriburuko Euskal Etxean, Mendiguren, Erquiaga, Arriola, Rude, Randa eta Zabala deituradun ere baziren jendeak bildu dituen elkarretaratze batean. Bi eguneko famili bilkura, Lael Uberuaga eta Izar Iribarren-Gorrindo dantzari boisetarrek eginiko 'agurra'rekin hasi zen eta solas eta sozializazio ekitaldia euskal janari eta musikaz hornitua izan zen. Bitxikeria gisa, bildutakoek bilkuraren izena zeraman ardoa ere dastatu ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBA) Euskara eta Euskal kultura ikastaro berri bati ekin dio, FEVA lankide duela

2007/08/24

Buenos Aireseko Unibertsitatean lehen mailako Euskara eta Euskal Kultura eskolak hasi berriak dituzten ikasleak (argazkia EuskalKultura.com) Ikastaroa, Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) eta Buenos Aireseko Unibertsitateak (UBA) antolatua da elkarrekiko laguntzan eta oinarrizko mailatik hasiko da, hasi ere UBAren Hizkuntza Laboratorioan hiriburu federaleko mikrozentroan astearte eta ostegunez arratsaldeko seietatik zortziak arte. Bestalde eta neguko atsedenaren ondotik, aurrera darraite hirugarren mailako eskolek. Honenbestez, Euskal Herriko kulturak eta hizkuntzak bere bigarren urtea hasi dute eskola-esparru honetan.

Gehiago irakurri...


Bihar aurkeztuko dute Resistencian (Argentina) 'Guregandik', Arturo Campion Ikasketa Gunearen urtekaria

2007/08/23

'Guregandik'en hirugarren zenbakiaren azala Aurten bere hirugarren zenbakira heldua da Guregandik, Buenos Aires probintziako Laprida herriko Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak plazaratzen duen aldizkari akademikoa. Argentinako hainbat tokietan aurkezten dutelarik, biharkoan Chaco probintziako hiriburuari, Resistenciari, egokitu zaio, César Arrondo UNLPko irakasle eta Guneko zuzendaritzakoak bertako Medioen Museoan emango duen hitzaldi baten baitan, Chacoko Euskal Etxearekin batera antolatutako ekitaldian. Euskal kultura eta historiarekin zerikusia daukaten hamar artikuluk osatzen dute Guregandik-en azken ale hau.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia