euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Lehendakariak bi eguneko bidaia ofiziala hasiko du Akitania Berrira: Lapurditik Bordeleaino

2025/12/01

Non: Bordele, Frantzia

Imanol Pradales lehendakariak bidaia ofiziala egingo du Akitania Berrira gaur eta bihar, abenduaren 1ean eta 2an, gaurko zatian Bidartera eta Bordelera helduz.

‘Nouvelle-Aquitaine / Euskadi – Innovation & Business Connect’ ekimenaren baitako enpresa- eta estrategia-misio ofiziala da eta Eusko Jaurlaritzak, Akitania Berriko Erkidegoak, Basque Trade & Investmentek eta Akitania Berriko Merkataritza eta Industria Ganberak elkarlanean antolatu dute, helburu nagusi gisa Euskadi eta Akitania Berriaren arteko lankidetza instituzionala eta negozio-, teknologia-harremanak sustatzea.

Gaur eta biharko agenda

Abenduaren 1eko jrdunaldia Bidarten hasiko da, zehazki, bioteknologian erreferentea den SophIA Genetics enpresa bisitatuko dute. Lehendakariak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu enpresa horrek ikerketan eta garapenean egindako aurrerapenak. Gainera, Jaurlaritzako ordezkaritzak aukera izango du SophIA Genetics-ek sortutako plataforma erabiltzen duten EAEko hainbat ospitaleren esperientzia aztertzeko eta, horri esker, osasun digitalaren eta datu-medikuntzaren arloan lankidetza-ildo berriak identifikatu ahal izango dira. Jarraian, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkariekin bilduko dira, bi lurraldeen arteko lankidetza ekonomiko eta teknologikorako aukerak aztertzeko.

Ondoren, EAEko ordezkariak Bordelera joango dira, eta Lehendakariak topaketa estrategiko bat izango du François Bausch  Europa Barneko Garraio Sareko (TEN-T) Ardatz Atlantikoaren koordinatzailearekin eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin. Bilera horri esker, Frantziaren eta Espainiaren arteko trenbide-konexioaren egoera, Bordele – Hendaia – Gasteiz/Bilbo ardatzaren bilakaera eta abiadura handirako bidean eskualde mailako garraiorako berehalako irtenbideak berrikustea planteatuko da.

Abenduaren 2an, Lehendakariak Bordelen egingo den erakunde- eta enpresa-foro batean hartuko du parte. Euskadiko eta Akitaniako enpresen arteko B2B topaketa-programa bat dago aurreikusita, baita kooperatibismoari eta langileen kooperatibei buruzko mahai-inguru bat ere. Gainera, bioosasunaren, sektore aeroespazialaren eta manufaktura aurreratuen sektorean adimen artifiziala aplikatzeari buruzko hitzaldi espezializatuak ere egingo dira, baterako proiektuak eta berrikuntza-aukera berriak identifikatzeko.

Euskal enpresa-misio honek 50 enpresa inguru izango ditu, hainbat sektoretakoak, hala nola sektore aeroespaziala, makina-erreminta, manufaktura aurreratua, bioosasuna eta bioteknologia. Mikel Jauregi sailburuak ere parte hartuko du, agenda ekonomiko espezifiko bat garatuz.

Dassault aeronautika-enpresa bisitatzeaz gain, euskal ordezkaritzak hainbat bisita tekniko egingo ditu Akitania Berriko konpainia estrategikoetara, besteak beste, honakoetara: Lauak (Hazparne), Akira Technologies (Baiona), IHU Liryc & Fineheart (Pessac), Ceva (Libourne) eta Potez (Aire-sur-l 'Adour). Elkargune horiek  guztiek aukera emango dute sektore-sinergiak aztertzeko, industria-harremanak indartzeko eta mugaz gaindiko enpresen lankidetza sendotzeko.

Ez digute adierazi Bordaleko Euskal Etxeko kideekin bilduko diren ala ez.



« Abendua 2025 »
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia