Duela lau urte 'Poesia kaierak' bildumaren barruan kaleratu zuen Susa argitaletxeak Rafa Egiguren idazle hernaniarraren antologia. Orain Egigurenen lana sarera ekartzea erabaki du argitaletxeak berak, horrela irakurle guztien eskura jarriz. Poesiaz gain nobela ere landu du Egigurenek, eta Joserra Senperena piano-jotzailearen eta Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzarekin, 'Mandarin dotore' disko-liburua egin zuen. Koldo Izagirrek zuzentzen duen Poesia kaierak bildumaren barruan, Susa argitaletxeak Rafa Egigurenen poema antologia kaleratu zuen 2002an. Orain Susak berak aipatu argitalpena sarean jarri du, irakurle guztien eskura egon dadin.
Egigurenek bi poema liburu --'Txipiroiren bat edo beste' (Ustela, 1981), 'Mugarrien garraioan' (Susa, 1986)-- eta nobela bat --'Ilargia putzuan ageri' (Erein, 1990)-- idatzi ditu eta 2003an Joserra Senperena piano-jotzailearen eta Jose Luis Zumeta margolariaren laguntzarekin 'Mandarin dotore' disko-liburua argitaratu zuen. Euskaratutako zenbait poema txinatar bildu zituen bertara.