...ez da gaurkoa Oxford eta Eusko ikaskuntzen arteko lokarria. XIX. mende bukaeran Oxfordetik iritsi zen Edward Spencer Dodgson euskalari ezaguna, eta bertako liburutegietan bere agiriak, liburuak, ikusteko aukera izan ditut. 1914an A. Apraiz Euskal Unibertsitatearen egitasmoa burutzeko, bertan egon zen, eta Eusko Ikaskuntzako lehen idazkari nagusiak, 1918ko Oñatiko Kongresutik abiatuz, Euskal Unibertsitatearen antolakuntza hasi zuen...() Oxford, gure ikerkuntzak unibertsitate sareetan zabaltzeko, aukera ezin interesgarriagoa bihurtu zaigu, eta gure etxe ondoan dugun unibertsitatea izanik, bertatik gero eta euskaldun ikertzaile gehiago igaroko delakoan nago. Laster argitaratuko du Eusko Ikaskuntzak deialdi berria...