euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Mikel Markez eta Pako Aristiren kantu eta poesiazko emanaldiak arrakasta handia Argentinako Rosarion

27/06/2006

Euskal eta irlandar musikari eta artistak elkarrekin aritu zireneko une bat, Pako Aristi xirolarru edo gaitajole (Elebi argazkia)
Euskal eta irlandar musikari eta artistak elkarrekin aritu zireneko une bat, Pako Aristi xirolarru edo gaitajole (Elebi argazkia)

PUBLICIDAD

Rosarioko 'Zazpirak Bat' Euskal Etxeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik Argentinako aipatu herrian ospatzen aritu den kirol eta kultura festak poesia eta musika uztartu zituen emanaldia bizi izan joan den ostiral gauean, arrakastaz, Mikel Markez kantari errenteriarraren eta Pako Aristi idazle eta musikariaren jardunen eskutik. 'Lagun Artean' Rosarioko abesbatzak eta Brionna folk talde irlandarrak osatu zuten ostiraleko proposamen musikala, bateko eta besteko jatorriko ikuslegoaren gozagarri.
I. Kirol eta Kultura topaketen barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Rosarioko Euskal Etxearen gonbidapenari jarraituz, Pako Aristi idazlea eta Mikel Markez kantaria Argentinako Rosario hiriko Zazpirak Bat euskal etxean aritu ziren ostiral iluntzean. Aretoa goraino bete zen poesia eta kantua tartekaturik eskaini zituen ekitaldia entzuteko. Aristik bere poemak gaztelaniara itzulita eman zituen eta Markezek berriz kantuak euskaraz, gaztelaniazko argibideekin tartekaturik.

Markezek eta Aristik Jexuxmai Lopetegi kantari zarauztarra gonbidatu zuten kantu pare bat ematera. Euskal kantarien aurretik Lagun Artean Rosarioko abesbatza aritu zen eta hauen ondotik Brionna irlandako folk taldea. Izan ere, estaturik gabeko nazioei eskainitako eguna bizi izan zuten ostiralean Rosarion, musika osagarri euskal, irlandar-eskoziar eta argentinarrez. Markez eta Aristi berriz ere aritu ziren Rosarion, Buenos Airesa atera aurretik, Argentinako hiriburu federalean ere emanaldiak eskaintzekotan.


Lotura gehigarriak

Aristi y Markez en Rosario con 'Las palabras perdidas de la tribu'
2006-06-21ean euskalkultura.com-en argitara emana

Mikel Markezen webgunea
Kantariari buruzko informazio eta datuak

Pako Aristiren biografia eta jakingarriak
LIteraturaren Zubitegian

I Encuentro Deportivo y Cultural Vasco Argentino de Rosario
2006-06-14ean euskalkultura.com-en argitara emana


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia