euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Literatur Emailuek bost euskal idazleen ekarpen poetikoa dakarte, audio formatuan, euren 250. alea ospatzeko

06/11/2006

Paddy Rekalde idazle eta poeta deustuarra Bilboko kaleetan egin zioten elkarrizketa batean
Paddy Rekalde idazle eta poeta deustuarra Bilboko kaleetan egin zioten elkarrizketa batean

PUBLICIDAD

Susa argitaletxeak eta Armiarma literatur sareak kaleratzen duten Literatur Emailuak zerbitzua 250. zenbakira heldu da dagoeneko. E-mailuek literaturzaleentzako informazio eta albiste sorta argitaratzen dute astero. 250 zenbakia ospatzeko asmoarekin azkeneko emailuak bost euskal poeten lanak dakartza, audio formatuan. Edu Zelaieta, Paddy Rekalde, Xabi Borda, Leire Bilbao eta Gotzon Barandiaran idazleen hainbat poema entzun daitezke Emailuen 250. zenbakian, ordu betez haien hitzez eta ahotsez gozatzeko aukera ederra.
Literatur Emailua izeneko posta elektroniko bidezko literatur zerbitzua martxan jarri zenetik lau urte igaro dira jada. Duela aste batzuk zerbitzu bera blog batean eskaintzea erabaki zuten Armiarma sareak eta Susa argitaletxeak literatur albiste, argitalpen eta ekitaldiei buruzko doako informazioa modu eskuragarriagoan ezagutzera emateko. Literatur Emailuak zerbitzua jaio zenetik 250 zenbaki kaleratu dira literaturaren inguruko informazio zein argitalpen eta nobedadeekin eta hau ospatzeko, egileek bost euskal idazleren obra poetikoak audio formatuan entzungai kaleratzea erabaki dute: Edu Zelaieta, Paddy Rekalde, Xabier Borda, Gotzon Barandiaran eta Leire Bilbao dira literaturzaleen oparirako aukeratutako poetak.

'250. Emailuko errezitala' izenburupean kaleratutako aleak bost autore ezagun hauen obrak jasotzen ditu. Idazle bakoitzaren obra bat, zortzi bat poemaz osaturik, bildu da. Izan ere, ordu betez haien obrez gozatzeko aukera eskaintzen dute Susa eta Armiarmak. Errezitala entzuteaz gain, letrak eskuratzeko aukera ere badago. Lehenengo obra Edu Zelaieta poeta gasteiztarrarena da, 'Mugaldekoak' izenburupean 2004an kaleratutakoa. Urte berekoak dira Paddy Rekalde deustuarraren 'Bilbo dub kronikak' eta Xabi Borda gipuzkoarraren 'Birika zatiak'. Errezitalari bukaera emateko bi idazle bizkaitarren obrak aukeratu dituzte: Gotzon Barandiaranen 'Arrakalak' (2004) eta Leire Bilbaoren 'Ezkatak' (2006).

Urtebetzea ospatzeko antolatutako ekarpen poetikoaz gain, ale honek asteroko kritikak, efemerideak, literatur berriak, liburu osoak, ekitaldiak, agenda eta Euskal Herrian izandako literaturaren inguruko gertakariak topa daitezke. 250 Emailuko errezitala ezagutu nahi izanez gero, edota autoreen obrak entzun nahi izanez gero bertan sartu.


Lotura interesgarriak

Susa argitaletxea
www.susa-literatura.com

Armiarma literaturaren sarean
www.armiarma.com

Euskal poesiaren ataria
www.basquepoetry.net

Literatur Emailuak jadanik blog gisa irakurgai
EuskalKultura.com-en argitaratua, 2006ko irailaren 18an


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia