Interaktibitatea eta kreatibitatea sustatzeko asmoa duen euskarazko atari berri bat abiatu da
09/11/2002
PUBLICIDAD
Informazioa, interaktibitatea eta kreatibitatea sustatzeko asmoz sortu da nontzeberri.com. Atari berriak sei atal nagusi dauzka: musika, eszena, artea, ikus-entzun, bertsotan eta literatura...Jendearen partaidetza eta interaktibitatea medio, kultura ahalik eta zentzu zabalenean jasotzeko asmoz sareratu da nontzeberri.com euskarazko atari berria. Sei atal nagusi dauzka: literatura, ikus-entzunezkoak, artea, bertsotan, musika eta eszena. Zeuk Sortu webgunearen barruko bilabetekaria da, webgunera hurbiltzen diren lagunei euren sorkuntza-lanak plazaratzeko aukera ematen diena. Beste atal batzuk ere batzen ditu atariak, hala nola bidaiak, topalekua, foroak, inkestak, bilatzaileak, agenda... eta poliki-poliki sartuko ditugun beste batzuk.