Dantzari berri bat sortu da San Franciscon; Daniel eta Valerie (Etcharren) Arrecheak Peio ekarri dute mundura
03/03/2006
Peio Ttipia, sortu eta biharamunean
PUBLICIDAD
Bozkarioa heldu zitzaion joan den larunbatean San Franciscoko Arrechea familiari, Peio haur ttipia sortu baitzen goizeko 11:30, anaia berri bat Gexan eta Joanarendako eta seme berria Daniel eta Valerie guraso urosendako. Haurra pentsatu baino bi aste t'erdi lehenago sortu zen eta 6 libera eta 12ko pisua eman zuen, eta 19 hazbete eta erdiko luzera. Zorionak Peioren anai-arreba eta aitamekin batera, San Franciscoko aitatxi-amatxi ere, Pierro eta Denise Etcharren-i, eta Banka eta Euskal Herriko familiari ere.Haurra otsailaren 25ean sortu zen, goizeko 11:30etan eta erditzea ontsa joan zen, nahiz eta haurra uste baino bi aste eta erdi lehenago etorri zen. Pisu eta luzerari dagokienez, 6 libera eta 12ko pisua eman zuen, eta 19 hazbete eta erdiko luzera. Ama Valerie eta semea bi egunez egon ziren ospitalean eta iragan astelehenetik etxean dira.
San Franciscon sortu Valerie (Etcharren) Arrechearen eta bere senar Daniel Arrechea bankarraren hirugarren haurra da Peio, aitzineko biak Gexan eta Joana direlarik. Valerie San Franciscoko Euskal Etxeko eta Euskal Kultur Etxeko idazkaria da, eta Kaliforniako hiri horretako Zazpiak Bat euskal dantza taldeko zuzendaria. Ttipi-ttipitandik euskal etxe eta komunitateari lotua bizi eta hazi izan da, bere aita Pierro bietako zuzendari eta NABOko lehendakari izan baita, eta Estatu Batuetako euskaldunen erakunde nagusiaren lehendakari-orde izaten segitzen du egun.
Euskalkultura.com-etik, zorionak Valerie eta Daniel aitameri, anai-arreba Gexan eta Joanari, San Franciscoko tanta Evelyn-i, aitatxi-amatxi eta Amerika eta Euskal Herriko familiako ahaide guztieri!