Pedro Mari Otañoren 'Mutil koxkor bat itsu aurreko', 'Ameriketako Panpetan', 'Donostiya', 'Txepetxa' eta beste hainbat bertso eta olerki interneten eskuragai
Pedro Mari Otañoren 'Mutil koxkor bat itsu aurreko', 'Ameriketako Panpetan', 'Donostiya', 'Txepetxa' eta beste hainbat bertso eta olerki interneten eskuragai
26/01/2004
Pedro Mari Otaño
PUBLICIDAD
Pedro Mari Otaño bertsolari handiaren urtebetetzea da gaur, urtarrileko gaurko egunez, 1857an, jaio baitzen Zizurkilen Europako Euskal Herrian zein Ameriketakoan bertsolaritzaren eta orohar euskal senaren punta-puntako erreferentzia izan zen, eta hainbatentzat egungotasunik galdu ez duen idazle, bertsolari eta euskaltzale euskal-argentinarra. Otañok 147 urte lituzkeen honetan, Susa argitaletxeak haren 23 bertso-sail bilduz duela juxtu ehun urte Buenos Airesen argitaratu zen Alkar, poesías escogidas izeneko liburua ekarri du internetera, itsasoz bi aldeetako euskaldunek atseginez hartuko duten oparia doaike.EUSKAL KULTURA. Ameriketako euskaldunen ekarriaren adibide ezinhobea dugu Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, Argentina 1910), egokia oso Diasporak euskal kulturaren baitan hainbatetan eskaini duen ekarpenaren balioaz jabetzeko eta ulertzeko baita ere euskal kultura eta zentzu horretan Euskal Herria bera, euskaldunek eginiko emaitza direla, euskaldun horiek Europako Ama-lurrekoak izan edota Zortzigarren Probintzia deitu izan den horretakoak. Bere emaitza euskalduna Europan zein Ameriketan sortu, zabaldu eta biziarazi zuen Pedro Mari Otañoren bertso ezagunenak ipini ditu orain interneten, guztion eskuragarri, Susa literatur taldeak.
Zizurkilgo Errekalde baserriko semearen olerki bilduma bakarra da interneratu den hau, jatorriz 1904an Alkar, poesías escogidas izenburupean Buenos Airesen plazaratua. 23 bertso-sail bilzen ditu eta sinatu gabeko hitzaurrea, gaztelaniaz. Hemen klikatuz atxeman daiteke.