New Yorkera bere euskal poemak irakurtzera joan, eta itzuli berria da AEBetatik Kirmen Uribe poeta ondarrutarra. Elizabeth Macklin bertako olerkaria izan du Sagar Handian lagun eta laguntzaile, eta harekin aritu izan da (bata euskaraz; ingelesezko bertsio konplizea emanez bestea) Etxeorratzen Hiriko hainbat aretotan bere euskal olerkari kezka eta emaitzak banatu eta konpartitzen. Zazpi izan dira orotara emanaldiak. Uriberekin batera, Mikel Urdangarin kantaria, Bingen Mendizabal bibolina eta Rafa Rueda gitarra. Azken honen lekukotasuna eskaintzen du bere hondarreko ale argitaratu berrian Bizkaie aldizkariak.
Kirmen Uribe: Txikiak izanagatik ere, munduari begirada berri bat eskain diezaiokegu, sentitzeko beste modu bat. Ez goaz Amerika deskubritzera. Urrats bat baino ez da
(Uriberen New Yorkeko bidaiaren artikulu osoa, hemen)